Berriak

DBUSeko autobusetan Lurraldebuseko txartelak erabili daitezke

Donostiako Udaletxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako akordioaren ondoren, gaurtik aurrera, 2008ko abenduak 12, orain arte herri arteko autobusetan erabil zitezkeen LURRALDEBUSeko txartelak, Donostia Hiri barneko autobusetan erabili daitezke baita ere.

LURRALDEBUS txartela eta LURRALDEBUS TURISTA TXARTELA Donostiako Tranbia Konpainiako edozein autobusetan erabili daitezke. Bi txartel hauetako edozeinekin egindako ordainketek DBUSeko bono-bus arruntaren prezio berbera izango dute, 0,70¤ gaur egun. Gaueko zerbitzuetan (“gautxoriak”) gauetako billetearen zenbatekoa kobratuko da.

Las tarjetas de LURRALDEBUS son tarjetas sin contacto por lo que su validación en el autobús se realiza acercándose a las canceladoras existentes en la parte delantera de los autobuses de DBUS. No es necesario volver a validarse a la salida en los autobuses de DBUS.

LURRALDEBUS-eko txartelak, DBUS-eko autobusaren aurrekaldean dauden makinetara gerturatuz egiaztatzen diren kontakturik gabeko txartelak dira. DBUS-eko autobusetan ez da beharrezkoa berriro ere txartela egiaztatzea autobusetatik jeistean.

LURRALDEBUS-eko txartelak, sistemaza atxekitutako prentsa salmeta lekuetan erosi eta birhornitu daitzezke.

Bestalde, LURRALDEBUSek hobaridun kolektiboentzako dituen txartelak (haurrak, gazteak, familia ugariak, 65 urtetik gorakoak, ezinduak, etab.) ezingo dira DBUSeko autobusetan erabili, oraingoz.

Txartel berri hauekin, DBUSeko autobusak erabiltzeko aukera ematen duten txartel desberdinen aukerak zabaltzen dira, erabiltzaileei txartelen erosketan eta birhorniketan laguntzak emanez.
DBUS-en egungo txartelak, DBUS-eko autobusetan erabiltzen jarraitu daiteke. Txartel hauek prezio arruntaz aparte, bonoak eta deskontuak eskeintzen jarraituko dute. DBUS txartel hauek, sistemara atxekitutako banku sareetan erosi eta birhornitzen jarraituko dira.

Halanola, DBUS-eko autobusetan, Donostia Turismoko bulegoetan lor daitekeen “San Sebastián Card” txartela martxan jarraituko du.

Edozein zalantza, kontsulta edo iradokizun egiteko, jarri DBUSekin harremanetan 943-000200 telefono zenbakian edo www.dbus.es webgunearen bitartez.