Berriak

Dbuseko tarifa sistema 2016ko apiriletik aurrera

Apirilean indarrean sartuko dira Dbuseko tarifa berriak. Tarifak 2014an berrikusi ziren azken aldiz, eta harrez gero, azken bi urteetan, tarifak ez dira aldatu.

– 2016ko apirilaren 4a, astelehena: egun horretan Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak onartutako tarifak sartuko dira indarrean, hau da, MUGI, Lurraldebus eta turista txartelei dagozkien tarifak. Kolektibo berezietakoek orain arteko hobari berak izango dituzte txartela kargatzean.  2015ean, Dbusen egin ziren bidaien %90,81 deskontuak eskaintzen dituen ordainketa sistema horrekin egin ziren.  

MUGI Txartela

2016ko prezioa

1-20 bidaia

0,93 €

21-50 bidaia

0,74 €

51-90 bidaia

0,17 €

91 bidaia edo gehiago

0,17 €

Txartel Anonimoa

0,93 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Apirilaren 16rako aurreikusita dago indarrean sartzea Donostiako Udalak onartutako tarifak. Noizbehinkako billetearen prezioa 1,70€ izango da eta gaueko billetearen prezioa ez da aldatuko (2,10€). 2015ean, bidaien %9,34 baino ez ziren eskudirutan ordaindu.

Eskudirutan

2016ko prezioa

Noizbehinkako billetea

1,70 €

Gaueko billetea

2,10 €

 

 

 

 

 

 

Tarifa berriak gaur egun daudenen %1 baino zertxobait handiagoak dira, eta igoera horri esker finantzatu ahal izango dira Dbusen zerbitzu berriak. Zehazki, Dbusek Donostiako autobus geltoki berriari lotuta abian jarri dituen hobekuntzek eskaintza %5 handitu dute (2,5 milioi plaza gehiago eskainiko dira urtean).