Berriak

Dbusen lineetako ibilbide eta geralekuen aldaketa, Easo kaleko obrak amaitu ondoren

Irailaren 1etik aurrera, astelehena, Easo kaleko obrak amaitu ondoren, 21 eta 28 lineek kale horretako jatorrizko ibilbidea berreskuratuko dute, eta, horrela, Ospitaleen eta Amara Berriren eremua Easo plazarekin eta Easo – San Martinekin lotuko dute.

 

  • 21-AMARA-MUTUALITATEAK: 

21 lineak, Boulevard alderantz, honako geldialdi hauek egingo ditu Mutualitateetako abiaburuko geralekutik: Mutualitateak, Errondo-Barkaiztegi, Collado, Antso Jakituna 35, Antso Jakituna 11, Easo plaza, Easo 19, Okendo 11 eta Boulevard 9. Easotik zirkulatzean, ez du geldialdirik egingo Gernikako Arbolan.

 

  • 28-AMARA-OSPITALEAK:

28 lineak, Boulevarderako norabidean, Antso Jakituna 11tik aurrera Easo kaletik joango da, eta honako geldialdi hauek egingo ditu: Easo plaza, Easo 19, Okendo 11 eta Boulevard 9. Easotik doanean, ez du geldialdirik egingo Gernikako Arbolan.

 

  • B4-AMARA-ERRIBERAK-MARTUTENE:

B4 lineak Easo 19an egingo du geldialdia.

 

  • 19-AIETE-BERA BERA, 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA, 36-SAN ROKE-ALDAKONEA ETA B2-AIETE-BERA BERA:

Easo 27ko lanak amaitu arte 19, 31, 36 eta B2 lineek Easo 19n egingo dute geldialdia.