Irailaren 1etik aurrera 5 eta 25 lineek irteera gehigarriak izango dituzte
Irailaren 1etik aurrera, astelehena, irteera gehigarriak egongo dira Antiguoko lineetan.
- 5-Benta Berri linea: lanegunetan 23:15ean irteera bat izango du Boulevardetik eta 23:35ean beste irteera bat Errotaburutik.
- 25-Benta Berri-Añorga linea: lanegunetan eta jaiegunetan 00:00etan irteera bat izango du Boulevardetik eta horrek Beriotik zirkulatuko du. Jaiegunetan 23:14ean Errekaldetik Erdialdera ematen den irteera 10 minutu atzeratuko da, 23:24ra, eta Boulevarderaino iritsiko da.
