Berriak

Donostiako garraioari buruzko araudi berria funtzionamenduan Dbusen

Apirilaren 7an, osteguna, hasiko da aplikatzen Donostiako garraioari buruzko araudi berria, 2001az geroztik gaur egun indarrean dagoenaren ordez. Araudi berri hori Donostiako Udalbatzak onartu du osoko bilkuran. 

Donostiako araudi berriaren alderdi asko bat etortzen dira Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak bultzatu duen Gipuzkoako bidaiarien errepide bidezko garraioaren erregelamenduarekin, 2015eko martxoan indarrean sartu zena. Donostiako araudi berria hiriko garraioaren berezko ezaugarrietara egokitu, eta eguneratu egin da, kontuan izanda Donostiako autobus zerbitzuan azken urteetan praktikan egin diren hobekuntzak. 

– 2013an Gipuzkoan tarifak bateratu ondoren sortu zen garraio titulua, hau da, MUGI txartela sartu da araudi berrian. 

– Desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasun unibertsalari dagokionez, araudiak aurreikusten du itsuekin edo gurpildun aulkian doazenekin batera bidaiatzen duten pertsonak doan bidaiatu ahal izatea, desgaituen segurtasuna eta erosotasuna bermatuta egon dadin. 

– Modu berean, 5 urtetik beherako pertsonek doan bidaiatuko dute, baina beti pertsona heldu batekin joan beharko dira. Pertsona helduarekin gehienez bost urtetik beherako lau pertsonak bidaiatu dezakete. 

– Animaliekin bidaiatzea ere araututa dago araudian. Orain arte moduan, etxeko animalia txikiekin bidaiatu ahal izango da, betiere bidaiariek animalia besotan edo animaliak eramateko ontzi batean badaramate eta gainerako bidaiarientzat arriskutsua ez bada. 

– Horrez gain, debekatuta dago izozkiak, likidoz betetako ontziak eta botila irekiak igotzea autobusera, bai eta ibilgailuen barruan pipak edo beste edozein jaki mota jatea ere, garbitasun baldintzak aldatu edo erabiltzaileak molestatu baditzakete. 

– Era berean, beste gauza batzuen artean, arau hausteengatiko zehapenetan egindako aldaketak jasotzen ditu arauak.

 

Araudi berria www.dbus.eus Dbusen web orrian egongo da eskuragarri apirilaren 7tik aurrera, eta autobus markesinetan araudiaren laburpen bat jarriko da, erabiltzaileek araudiak dioena ezagutu ahal dezaten.