Berriak

Donostiako jaiegunean, DBUS autobusen erabilpen haundia

Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 180.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko %6 handitzea suposatzen du.

DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau guztian zehar Bandera Igoera ondoren 20eko goizeko lehenego zerbitzuak arte, bai 20eko Haur Danborradarako, eta baita ere 20eko atsalde gau partean 2:00ak arte, Bandera Igoera eta gero egon ziren azken zerbitzuak alegia.

Hiriko garraio publikoaren erabilpena Donostiako jaiegun honetan zahar oso arrakastatsua izan da, 180.124 bidaiari zenbatuz. Azpimarratzeko da, gaueko 12 eta goizeko 7ak artean,  “GUTXORI” zerbitzu bereziak 12.000 pertsona baino gegiagok erabili zituztela.

Egun hauetan gehien erabili diren lineak ondorengoak izan dira:

  • 28-AMARA-OSPITALEAK: 25.836 bidaiari
  • 13-ALTZA: 24.674 bidaiari
  • 5-BENTA BERRI: 19.830 bidaiari
  • 26-AMARA-MARTUTENE: 9.776 bidaiari
  • 14-BIDEBIETA: 8.585 bidaiari
  • 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 7.993 bidaiari
  • 9-EGIA-INTXAURRONDO: 7.534 bidaiari
  • 29-INTXAURRONDO SUR: 7.122 bidaiari