Berriak

MARKA HISTORIKOA: 29 MILLOI BIDAIARIAK GAINDITU DIRA

Evolucion_de_viajeros_DBUS_2004-2010DBUSen zerbitzuetan autobusean bidaiatu dutenen kopurua 29.015.007koa izan da 2010. urtean. Horri esker, lehen aldiz 29 milioi bidaiariren kopurua eta hasierako aurreikuspen guztiak nabarmen gainditu dira.

 Kopuru horrek marka historiko berria ekarri du berekin; izan ere, zerbitzua udalekotu eta CTSSk beste udalerri batzuei zerbitzuak emateari utzi zionetik Donostiako Tranbia Konpainiak inoiz izan duen bidaiarien kopururik altuena da hori.

Seigarren urtez jarraian, bidaiarien guztizko kopurua handitu egin da eta hiriko garraioko enpresen artean aparteko lorpena da hori; izan ere, oro har, bidaiarien kopuruan jaitsierak izan dira. Sei urteotan, autobuseko erabiltzaileen kopurua 3 milioi bidaiari baino gehiagoan handitu da Donostian; hau da, % 12 baino gehiago.

Datu horiek kontuan hartuta eta beste hiri batzuekin alderatuta, Donostia lehen postuan dago autobusen erabilerari dagokionez. Donostiar bakoitzak, batez beste, urtean 157 bidaia egiten ditu eta Europa osoko kopururik handienetako bat da.

2010. urtean gehien erabili den linea 28-AMARA-OSPITALEAK izan da; guztira, 4.842.602 bidaiari izan ditu; horren jarraian, 13-ALTZA linea aipatu behar da, 3.684.377 bidaiari izan baititu, eta 5-BENTABERRI linea, 2.986.138 bidaiarik erabili baitute.

Erabiltzaileek autobusa gehien erabili duten hilabeteak hauek izan ziren: abuztua, 2.588.857 bidaiarirekin, uztaila, 2.549.304 bidaiarirekin, iraila 2.507.276 bidaiarirekin, eta martxoa 2.498.619 bidaiarirekin.

Oro har, udan eta urtearen bigarren zatian igo zen autobusaren erabilera; zalantzarik gabe, horretan eragina izan zuten joan den urtearen amaieran zerbitzuaren lineetan egindako aldaketek eta hobekuntzek; izan ere, erabilera pixkanaka handitzea eragin dute aldaketa haiek guztiek. Zehazki, 5-Benta Berri linean 240.000 bidaiari gehiago izan dira, eta 31-Itxaurrondo-Ospitaleak-Altza linean, 300.000 bidaiari gehiago aurreko urteko datuekin alderatuta.

Urte osoan autobusa gehien erabili diren egunak honako hauek izan dira: abenduak 21ean 123.313 bidaiari izan ziren (Santo Tomas eguna) eta, horri esker, egun bakarrean DBUSek lortutako bidaiarien errekor absolutua lortu zuen; ondoren, urtarrilaren 19a (San Sebastian egunaren bezpera), 115.971 bidaiarirekin; eta Aste Nagusiko hainbat egun: abuztuaren 20an 112.605 bidaiari izan zituen, abuztuaren 17an 108.709 bidaiari eta abuztuaren 16an 107.862 bidaiari.

Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan (91.889 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 90.307 bidaiari/egunean izan zen) zein larunbat (67.804 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 65.376 bidaiari/egunean izan zen) eta jaiegunetan (41.219 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 40.986 bidaiari/egunean izan zen).

Gaueko zerbitzuetan, guztira, 212.503 bidaiari izan.

Gainera, azpimarratu beharrekoa da hileko txartelen ezarpenak izan duen arrakasta handia; izan ere, horien bidez 2,5 milioi bidaia egin dira gutxi gorabehera eta aurreko urteko datuak % 8 hazi dira horrenbestez.