Berriak

DTK-k memoria aurkeztu du eta 2022aren balantzea egin du

DTK-k 2022ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari (ESK) buruzko Memoria aurkeztu ditu Administrazio Kontseiluan. Memoria jada eskuragarri dago esteka honetan: 2022. urteko memoria.

2022aren ezaugarri bereizgarria izan da eskaria nabarmen suspertu dela, kudeaketa efizienteari eta COVID-19ak eragindako pandemiaren inpaktua pixkanaka gutxitzeari esker. Donostia da hiri garraio publikoaren eskaria azkarren berreskuratzen ari den hirietako bat, eta oraindik ere operadore liderra da hirian. DTKn 2022an kontabilizatutako bidaien kopurua, Dbuseko eta Dbiziko zerbitzuak barne, 26.291.471 bidaiakoa izan da, eta 2021ean 22.754.371 bidaiakoa izan zen.

Konpainia osatzen duten pertsona guztien ahaleginari esker, eta Udalari esker, akziodun den heinean, eta baita egunero-egunero garraio publikoaren alde egiten duten erabiltzaileei eta garraio publikoaren bilakaeraren oinarri diren aurrerapen teknologiko handiei esker ere, gaur egun Konpainia hiri garraioko enpresa eraginkor eta aurreratuetako bat da Europan. Azpimarratzekoa da Dbus dela duela gutxi Transport Ticketing sarian, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian, finalista aukeratu dituzten zazpi enpresetako bat. Garraio publikoko ordainketa sistemak aitortzeko nazioartean ematen den ospe handiko saria da.

Informazio gehiago (pdf-a)