Ekainaren 29an hasi zen eskaripeko geldialdien zerbitzua Dbus-en B8 gaueko linean
Dbusek eta Donostiako Udalak eskaripeko geldialdien sistema bat probatuko da Dbuseko B8-Mirankontxa-Benta Berri-Seminarioa gautxori linean. Linea horren zati jakin batzuetan eskatu ahal izango da ibilbidearen geltoki ofizialen artean gelditzeko. Ekainaren 29an,ostirala, hasi zen zerbitzua.
Zerbitzua ezagutzera emateko, eskuorri bat argitaratu zen, zerbitzuaren gaineko informazioarekin. Eskuorria buzoietan banatu zen, lineak eskaripeko geldialdiak egin ditzakeen guneetan. Era berean, eskuorria B8 lineako autobusaren barruan banatu ziren eta Dbusen web orrian (eskuorria ikusi) dago eskuragarri. Materialak zerbitzuaren ezaugarri nagusiak jasotzen ditu.
Zer zerbitzu egiten du B8 Lineak?
B8 lineak ostiral, larunbat eta jai bezperetan ematen du zerbitzua, eta hiriaren mendebaldetik egiten du ibilbidea.
Ordutegiak:
Irteerak Boulevardetik:
– Ostiralak eta jai bezperak: 00:30 – 01:30 – 02:30 (03:30ean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra)
– Larunbatak:
00:15 – 00:45 – 01:15 – 01:45 – 02:15 – 02:45 – 03:15 – 03:45
Irteerak Avancotik:
– Ostiralak eta jai bezperak:
00:05 – 00:55 – 01:55 (02:55ean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra)
– Larunbatak:
00:40 – 01:10 – 01:40 – 02:10 – 02:40 – 03:10
Nork eskatu dezake eskaripeko geldialdia?
Eskaripeko geldialdia gidariari eskatu behar zaio berariaz, eta emakumeek eta 18 urtetik beherakoek egingo dute eskaera. Jaisteko baino ez dira izango geldialdiak. Geldialdi horietan ezin izango da autobusera igo.
Nola eskatzen da eskaripeko geldialdia?
Erabiltzaileak berak jaitsi nahi duen lekua baino geltoki bat aurretik eskatu beharko dio gidariari, zuzenean. Gelditzeko eskaera egin duen erabiltzaileak autobusaren aurreko aldera joan beharko da, aurreko atetik jaitsi beharko baita.
Ibilbidearen zer zatitan egin daiteke eskaera?
Eskaripeko jaitsiera zerbitzua kale hauetan baino ezingo da eskatu:
– Sanserreka
– Pio Baroja
– Pinuen pasealekua
– Heriz pasealekua
– Aizkorri
– Donostizarra
– Portuene
– Mikelete
Zer baldintza bete behar ditu leku batek bertan eskaripeko geldialdia egin ahal izateko?
Funtsezko baldintza da gutxienez 1,5 metroko zabalera duen espaloia egotea eta arrisku egoerarik ez sortaraztea. Egoera hauetan, nagusiki, ez da jaisterik egongo:
– Autobusa ezingo da izkina, bidegurutze nahiz bidebanatze batetik bost metrora baino gutxiagora gelditu.
– Ezingo da oztopatu ibilgailuak pasabide lizentzia dutela behar bezala seinaleztatzen duten eraikinetara pasatzea, ez pertsonek eraikin batera sartu nahiz ateratze ohiko lekuak erabiltzea ere.
– Ezingo da geldialdirik egin seinaleak bete behar dituzten erabiltzaileei seinale horiek ikustea galarazten zaien tokietan, ez eta besteri maniobrak eginarazten zaienetan ere.
– Ezingo da geldialdirik egin irlatxo, erdibitzaile, sestran dauden pasaguneetan, bizikletazaleen pasaguneetan, oinezkoen pasaguneetan eta espaloia janda dagoen lekuetan.
– Ezingo da geldialdirik egin gelditzea debekatuta dagoela seinaleztatuta dagoen nahiz arauek hala ezartzen duten tokietan.
Halere, zalantzazko egoeretan gidariaren irizpideak edukiko du lehentasuna.
Nola eskatu dezake eskaripeko geldialdia gurpildun aulkian bidaiatzen duen pertsona batek?
Arrapalatik autobusera igotzean, gurpildun aulkian doan bidaiariak (emakumeak edo 18 urtetik beherakoak) non jaitsi nahi duen jakinaraziko dio gidariari. Gidariak erabiltzaileari jakinaraziko dio ea eskatutako lekuan baldintza egokiak dauden arrapala jaisteko eta baldintzak egokiak ez badira beste leku bat proposatuko dio jaisteko.
Eskuorria ikusi (pdf)