Emakume gidariei errekonozimendua integrazio proiektua
-
EMAKUME GIDARIEN INTEGRAZIO PROIEKTUAN ERAKUTSITAKO INPLIKAZIOAGATIK DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIARI ETA BERTAKO EMAKUME GIDARIEKO ERREKONOZIMENDUA.
Euskal Herriko Unibertsitateak oinarrizko prozesu psikologikoak eta beren garapena izeneko departamentuko ikerketarako lan-taldearen bitartez honako ikerketa-proiektua bideratu du: Autobusetako emakume gidariak: eskumenen transferentzia eta jokaera berritzaileak, Emakumearen Euskal Institutuak, EMAKUNDE-k, finantzatu duena.
Ikerketa honek batik bat eskumenen transferentzia eta autobus-gidari diren emakumezkoek izan ditzaketen jokaera berritzaileak aztertu ditu. Aztergaitzat, betidanik gizonezkoena kontsideratua izan den lanpostua aukeratu da: autobus-gidaria.
Ikerketa honetan, besteak beste, gidatzeko erak, lan-harremanak, enpresan izaten den partaidetza edo bezeroarekiko arreta moduko alderdiak aztertu dira, hau da, autobus-gidari modura lan egitean beste lanpostu edo lan-jardueretan ikasitakotik zer nolako eskarmentua eta ezagutzak aplikatu diren aztertu da.
Esan beharra dago Donostiabusek nahiz bertako autobus-gidari diren emakumezkoek gogotsu hartu dutela parte proiektuan. Hain zuzen ere, hiriko autobusetan gidari diren 13 emakume elkarrizketatu ditu EHUren ikertzaileen lan-taldeak.
Honen guztiarengatik emakume langilearen eguna ospatuko den martxoaren 8an EHU-k ekitaldi berezi bat antolatu du Donostiako Tranbia Konpainiak nahiz bertako emakume gidariek erakutsitako inplikazioa eskertzeko asmoz.
Ekitaldi hau Donostiako Udalbatza aretoan egingo da goizeko 13:00etan, eta bertan, ikerketan parte hartu duten enpresari eta emakume gidariei diplomak eta opariak emango zaizkie.
