Berriak

Emakunderen berdintasunaren bereizgarria eskuratu du Dbus-en II. Berdintasun Planak

Dbusen II. BerLogoLankidetzaErakundeaECdintasun Planak, zeina 2014-2017 aldirako egin den, Emakunderen aitortza eskuratu du, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren alde diharduen Erakunde Laguntzaile gisa. Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 201ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu du bere plana (11/2014 Dekretua). Otsailean egingo da aitortza entregatzeko ekitaldia. 

Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du DBUSek emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alde hartutako konpromisoa eta hori lortzeko erakundearen barruan egindako lana, bai eta gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko egin duena ere.  Eusko Jaurlaritzak 1994an sortu zuen saria Emakunderen ekimenez, eta harrez gero hainbat erakundek jaso dute saria, besteak beste enpresa publiko eta pribatuek, fundazioek, sindikatuek eta hirugarren sektoreko erakundeek. 

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen egiaztagiria eskuratzeko, Dbusek berdintasun politika bat garatu du erakundean, berdintasunaren alorrean diagnostikoak eginez eta ekintza planak  landuz, bai eta plan horiek gauzatzeko konpromisoa hartuz ere. Ildo horretan, eta beste alderdi batzuen artean, Dbus lanean aritu da emakumeek plantillan presentzia handiagoa eduki dezaten, erantzukidetasuna eta kontziliazioa errazteko, langileak alor honen gainean sentsibilizatu eta prestatzeko, eta berdintasuna lortzen lagunduko duen dokumentazioa zabaltzeko. 

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen egiaztagiri hau berriz eskuratzeak esan nahi du DBUSi izugarri aitortzen zaiola erantzukizun sozialaren alorrean garatzen duen politika korporatiboa, bai eta berdintasunaren aldeko politika horri berdin edo hobeto eusteko zorrotzago aritzea ere.