Berriak

“Goruntz begira”, argazki erakusketa Dbus-eko markesinetan

Dbuseko autobusen geltokietako markesinak marko bitxia bihurtu dira “Goruntz begira” erakusketa osatzen duten argazkietarako. 

Jarduera Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak antolatu du, Donostia 2016ren programaren barruan, eta Dbusen laguntza izan du.  IMG_0258

Ekimenaren helburua da argazkigintza kalera ateratzea eta donostiarrengana hurbiltzea, Dbuseko markesinak gune artistiko bihurtuta eta autobusak iritsi zain egotea esperientzia ikaragarri. Horretarako, 70 argazki instalatu dira 9 markesinatan, Donostiako erdialdean. Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteko kide batzuek egin dituzte argazkiak, eta hainbat hilabete egongo dira markesinetan instalatuta, behetik eta gorantz begira ikusteko. 

Argazkilarien Elkarteko hainbat kidek aurkeztutako 400dik gora argazkietatik aukeratu dira erakusketan jarritakoak. Hauek dira instalatutako obrak eta erakusketarako erabilitako markesinak:

 

Kokapena

Gaia

Bulebarra 3

Zeruak eta parapenteak

Bulebarra  9

Zuhaitzak

Bulebarra 13

Elizak eta barnealdeak

Bulebarra 15

Kupulak

Bulebarra 17

Kale-argiak

Bulebarra 19

Eskulturak

Urbieta 12

Loreak

Londres

Fatxadak

Galtzada Nagusia 27

Eskailerak

 

 Era berean, ekainaren 15ean eta 29an, 19:00etan, bi bisita gidatu antolatuko dira markesinetako obrak ezagutzeko. Bisita gidatuetan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen webgunean (www.sfg-ss.com/argazkihiria).