Berriak

IHEDATE institutuko ordezkaritza bat bisitan Dbus-eko instalazioetan

IMG_3109Gaur, uztailak 3, ostirala, Dbusek IHEDATE-ko (Europako Ikaskuntzen Institutua) ordezkaritza bat hartu de bere instalazioetan. Erakundeak Parisen du egoitza.  Institutuko ordezkariek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte.

Esaterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, itsuentzako audio bidezko informazio sistemak edo billeteak baliozkotzeko makina berriak, azkarragoak eta eraginkorragoak direnak, bai eta autobusen erabilera, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko kontrol eta kudeaketa sistemak ere.  

Frantziako ordezkariak interesatuta agertu dira, halaber, Ustiapenean Laguntzeko Sistemaz (SAE), Donostiako Hiriko BRT sistema berritzaileaz (Bus Rapid Transit) eta Irizarrek Dbuserako sortu duen autobus elektrikoaz, bai eta Dbus partaide deneko proiektu eta elkarteez ere.  

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.