Ikastetxeetan sensibilizazio jarduerak Europako Mugikortasun Astearen barnean
Europako Mugikortasunaren Astea dela eta aurten antolatu diren jardueren barruan, Dbusek ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du, garraio publikoak ibilgailu pribatuaren aldean dituen onurei buruzko ideiak transmititzeko. Ekimena Mahi-Mahi by Askora proiektuaren barnean garatu da, jangela garaian haurren esperientzian oinarritzen dena hain zuzen ere.
Jarduera irailaren 20an egin da Jesuitak ikastetxean, non lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei tailerrak eman zaizkien. Tailer horietan, garraio publikoak dituen abantailak landu dira, bai eta iraunkortasunaren, osasunaren, gune publikoen eta diruaren aldetik dituen onurak ere, eta horretarako gogoeta egin dezaten eta erabakiak modu arduratsuan hartzen ikasi dezaten jarduerak planteatu zaizkie.