Berriak

Ingalaterrako ordezkaritza bat Dbusen bisitan, Replicate proiektu europarraz interesatuta

Dbusek Londres inguruko sei udalerritatik etorritako teknikari ingelesen bisita hartu du bere instalazioetan. Ordezkaritzak Donostiaraino bidaiatu du, Udalaren Mugikortasun Departamentuaren eta Dbusen eskutik hirian arlo honetan ezarritako soluzioak eta Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdiaren barruko REPLICATE proiektua ezagutzeko. Proiektua H2020 programak kofinantzatuta dago, eta Donostia Sustapenak eta Udalak gidatzen dute. Proiektuan, Donostiak ez ezik, Bristol eta Florentzia hiriek ere parte hatzen dute, beste hiri jarraitzaile batzuekin batera (Lausanne-Suitza, Essen-Alemania eta Nilüfer-Turkia)

foto_replicate_09112016

 

Ordezkaritza Kotxetegietan egon da, eta bertan ikusi ahal izan ditu zehaztasunez Dbuseko autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak, hala nola Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema edo Donostiako hiriko BRT berritzailea (Bus Rapid Transit). Ezagutu dituzte, halaber, itsuei informazioa emateko audio sistemak, txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak. 

Teknikari ingelesak Dbusek REPLICATE proiektu europarraren barruan garatu dituzten ekintzez interesatuta agertu dira, izan ere, proiektu horren bidez uztailaz geroztik 26-Amara-Martutene lineako autobusak %100 elektriko eta hibridoak dira. Horrela, urtero igorpen kutsatzaileak %65 murriztea espero da (290 tona), aldi berean hirian airea garbiagoago eta osasungarriagoa egotea bermatuta eta zaratarik gabeko zerbitzua emanda.

 Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.