“Mugitu jasangarri… mugitu osasuntsu”
“Mugitu jasangarri…mugitu osasuntsu” lemapean, Dbusek garraio iraunkorren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainaren helburua garraio publikoa eta jasangarria erabiliz ingurumenerako eta osasunerako onurei lotutako ideiak transmititzea da.
Aurtengo kanpaina osasun fisikoaren eta mentalaren ingurukoa da, eta gure udalerrietan modu iraunkorrean mugitzeko moduei lotuta dago, bai autobusez, bai bizikletaz, bai oinez.
Hona hemen kanpainan garatzen diren ideia batzuk:
– Garraio kolektibo jasangarrian bidaiatzeak (autobusa, bizikleta) edo mugikortasun aktiboa praktikatzeak mugitzen zaren bakoitzean uzten duzun karbono-aztarna gutxitzen du.
– Mugikortasun aktiboak % 30era arte murriztu dezake gaixotasun hauek pairatzeko aukera: antsietatea, depresioa, presio arterial altua eta gainera endorfinak askatzen laguntzen dizu.
– Gastuak murriztea ahalbidetzen du.
– Espazio publikoaren erabilera hobetzen da.
– COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen dira.
Horiek dira garraio kolektiboa edo mugikortasun aktiboak erabiltzeak dauzkan abantailetako batzuk, eta kanpaina honen bitartez abantaila horiek ikusi ahal izango dira
hainbat euskarritan, hala nola autobusen errotuluetan, markesinetako karteletan, autobusen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan.
Kontua da gure desplazamendu-ohituretan kontziente izatea eta, aldaketa txikiekin, mugikortasun jasangarriaren ereduan aurrera egiten jarraitzea Donostian, garraio publikoan bidaia gehien egiten dituen hirietako bat baita. Zifra hori Europako handienetako bat da, eta antzeko tamaina duten Espainiako gainerako hirien oso gainetik dago.