Pays Basque-Adourreko mugikortasuneko sindikatuaren ordezkaritza tekniko bat Dbus-en bisitan
Dbusek Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour (SMPBA) erakundeko teknikari batzuek osatutako ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan.
Eduardo Gonzalezek, zuzendari teknikoak, eta Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari albokoak, Konpainia buru-belarri gauzatzen ari den elektrifikazio proiektua aurkeztu zuten, proiektuak flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko die-eta. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko prozesuak optimizatzeko proiektua ezagutu ahal izan dute.
Ordezkaritzak ezagutu ahal izan du, halaber, Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko urtarrilean hasi ziren lanen aurrerapena, berritze horri esker etorkizunean izango duten flota %100 elektrikoa hornitu ahal izango dute-eta. Era berean, aurreikusita dago 2025eko lehen hiruhilekoan 12 metroko autobus flota osoa ekologikoa izatea (hibridoa edo %100 elektrikoa) eta autobusen %33 erabat elektrikoak izatea.
Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.
Informazio gehiago www.dbus.eus webgunean eta 900 840 900 telefono zenbakian.