Dbus-ek bat egiten du HIES-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.
Horregatik, datorren astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun horren biktima direnei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Dbus-ek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna bihar, azaroak 25, ospatuko da.
Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.
VIII. Gabonetako Marrazki Lehiaketa
Dbus eta San Martin Azokak 2014ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa zortzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.
Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte-hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (San Martin Azoka) edo Dbus-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean:
- Izen abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Harremanetarako telefonoa
- E-posta
- Eskola
Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.
Bi maila egongo dira:
- A maila: 8 urte bitarteko haurrak, 2006. urtean edo ondoren jaioak.
- B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2002, 2003, 2004 edo 2005. urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.
Marrazkiak jasotzeko data muga 2014ko azaroaren 21ean izango da.
SARIAK
Dbus-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.
- Lehen saria: 2015eko 6 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
- Bigarren saria: 2015eko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
- Hirugarren saria: 2015eko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak
- Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.
Dbus-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbus-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.
Marrazki finalistak DVbus-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.
Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 13an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNAC-en aretoan.
DBUS-ek ekologikoagoak diren lau autobus artikulatu gehitu ditu bere flotan
Gaur, ekainaren 2an, Dbusek 18 metroko lau autobus artikulatu berri aurzkeztu ditu. Autobusak berehala hasiko dira zerbitzua ematen Donostiako hiri autobusen lineetan.
Autobusak MAN etxekoak dira eta Euro 6 teknologia dute, ingurumena gehien errespetatzen duen teknologia, alegia. Dbus da fabrikatzailearen teknologia berri hori, hau da, igorpenak gutxitu eta merkatuko igorpen maila txikienetara jaistea ahalbidetzen duen teknologia daukaten autobusak erosi dituen lehen enpresa.
Berria irakurri (pdf)
