Berriak

13-27-31-38 lineak: obren ondoriozko aldaketak Altzan

Larratxo pasealekuko obrak direla eta, gaurtik aurrera –asteazkena, irailak 30–, 9:00etatik 13:30era gutxi gorabehera, 13-Altza, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineek Larratxorako ibilbidea aldatuko dute.

Herrera pasealekutik joanda Txirrita Bertsolaritik pasako dira autobusak (geldialdia Aitz Gainen eginda), zuzenean anbulatorioko biribilgunera irten, eta ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Erroteta Behekoa, Santa Barbara eta Altzako Anbulatorioko geltokiak kendu egingo dira, eta Aitz Gainen egingo dute geldialdia.