Berriak

46 linea: aldaketak Luis Praderan obrak direla-eta

Obrak direla-eta, bihar, apirilak 25, osteguna, 9:00etatik aurrera, eta obrak bukatu arte, 46-San Antonio-Morlans linean aldaketak egingo dira. San Antonio kaletik doanean, autobusak ezin izango du Luis Praderarantz igotzen jarraitu.

Luis Pradera 1 eta 9ko geltokiak kenduko dira. Mirakruz Gaineko geltokira, eta San Antonio kalearen eta Frantsesaren kalearen artean dagoen behin-behineko zutoin batera lekualdatuko dira.