Berriak

Autobus linea bakoitzari buruz informatzeko liburuxkak

flayersL5Donostiako Udalak eta Dbusek, hirian mugikortasun sostengagarria sustatu nahi duen CIVITAS ARCHIMEDES proiektuaren barruan, liburuxka batzuk argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana.

Lehenengo aldia da liburuxka desberdinak argitaratzen direla autobus linea bakoitzeko. Guztira, 26 liburuxka desberdin dira. Haietako bakoitzean, linea bati buruzko informazio guztia ematen da, hala nola, linearen mapa, ordutegiak eta geraleku nagusien artean autobusak, gutxi gorabehera, ematen duen denbora.

Liburuxken helburua da autobusaren erabiltzaileek eta, batez ere, gaur egun garraio publikoa erabiltzen ez dutenek linea bakoitzari buruzko informazio osoa eta zehatza izatea, hiriko garraio publikoa erabiltzea errazagoa izan dadin denontzat.

Liburuxkak eskuragarri daude iada auzoetako kultur etxeetan, herritarrari arreta egiteko zerbitzua duten udal eraikin batzuetan, Udalifon, Mugikortasun Sailaren bulegoetan eta Dbusen.

Guztira, 39.000 liburuxka argitaratu dira, eta autobusaren erabilera sustatzeko auzoetan egingo diren kanpaina berezietan ere erabiliko dira.

Dbusen web orrian ere aukera dago handik banan-banan kontsultatu eta deskargatzeko. Liburuxkak, linea bakoitzaren informazioa eskeintzen den atalean dago, liburuxka bat linea bakoitzeko.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, INTXAURRONDO, ATEGORRIETA eta ULIA auzoetako bizilagunentzat

IMG_2736DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko martxoaren 27-28an izango da. Oraingo honetan, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Ulia auzoetako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak  oso onak izan dira.

 Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

 Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

DBUSen argazki historikoen erakusketa ibiltaria Okendo Kultur Etxean

Ernest_Lluch_1“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai Okendo Kultur Etxean, martxoak 19-29 bitartean.

 Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz.

DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez hiriaren garapena ikus daiteke.

Donostia Kultura eta Donostiako Udalari esker, oraingo honetan erakusketa ibiltaria Intxaurrondo Kultur Etxean egongo da ikusgai, martxoak 19 eta 29 egunetan zehar.

Erakusketaren ateak zabalik daude herritar guztiek guztientzat.

Erakusketa ibiltaria,  orain arte Amara auzoko Ernest Lluch Kultur Etxean eta Intxaurrondoko Kultur Erxean erakutsi izan dena,datorrengo hilabeteetan hiriko beste Kultur Etxeetan ikusi ahal izango da. erakutsiko da.

Erakusketan konpainiak urteetan zehar izan duen bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da DTK-k 125 urteotan donostiarrei zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinen irudien bitartez. 

Erakusketako irudiak berriki argitaraturiko eta jadanik liburu dendetan salgai dagoen Juanjo Olaizola Elordik idatziitako “DBUS 125 urte/años” liburutik ateratakoak dira.

OKENDO KULTUR ETXEA, Gros

 Erakusketaren ordutegia

-Martxoaren 19tik 29ra

-Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00tara eta 16:00-20:30etara.

 

DTKren historia ahalik eta pertsona gehienetara hurbiltzeko asmoarekin, erakusketa ibiltaria da eta ondorengo Kultur Etxeetan ikusten jarraitu ahalko da: 

  • Casares (Altza): apirilaren 2tik 23ra.
  • Okendo (Gros): apirilaren 16tik 27ra.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNACek babesa 125. urteurren honi eskainitako babesa gogorarazi nahi dugu.

Irakurri

Kalean iada, DBUSBERRI aldizkariaren 12. zenbakia

Portada_12DBUSek, DBUSBERRI aldizkari ale berria argitaratu du, non 125. urteurrenarekin zerikusia duten albisteak jasotzen diren.

12. ale hontan eduki ezberdinak aurki daitezke: DBUSen web mugikor berria, elkarrizketak, bai DTKko lehen emakume gidariari egindakoa, bai Konpainiako historiaren partaideak diren lankideei eta DBUSi buruzko bitxikeri asko. 

DBUSBERRI orain dela 2 urte sortu zen, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan. 

Hiru hilero argitaratzen den aldizkariak, 15.000 aletako tirada du eta zuzenean, autobusa gehien erabiltzen duten erabiltzaileen etxeetara bidaliko da. Era berean, hiriko zentro publiko desberdinetan hartu ahali zango da, esate baterako liburutegietan, kultur etxeetan, Udal-infon, Mugikortasunean, eta CTSS-DBUS bertako erabiltzaileen arretarako bulegoan eta  www.dbus.eus webgunean formatu elektronikoan.

Aldizkaria ikusi (pdf)

Irakurri

Martxoaren 7an, Javier Maria Sadaren hitzaldia, “tranbiak, autobusak eta trolebusak”

tranvia_MiraconchaMartxoaren 7an, Javier Maria Sadak “Tranbiak, autobusak eta trolebusak” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako bigarrrena izango da.

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako.  

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Hitzaldietan DTKren historia azalduko da 1886tik gaur arteko pasadizuak eta irudiak erabilita, eta bukaeran garraio publikoaren etorkizunaz hitz egingo da.  Era berean, Donostia orain dela 125 urte nolakoa zen azalduko da, bai eta garai desberdinetan izan dituen aldaketak ere.  

Hitzaldiak DTKren historia eta hiriaren beraren bilakaera oso ondo ezagutzen dituzten pertsonek emango dituzte.  Kutxaren Arrasate aretoan izango da, 19:30ean, eta hiritar guztientzat irekia izango da.

Martxoaren 7an, Javier Maria Sadak, gure hiria ondo ezagutzen duenak, “Tranbiak, autobusak eta trolebusak” izeneko bigarren hitzaldia emango du. 1887ko Donostiari begirada bat emango dio, eta, pasadizu bitxiez eta datu estatistikoez baliatuta, 1887-1897 hamarkadan zaldiek tiratuta zeuden lehen tranbiez, lehenengo trolebusez eta ondoren horiek izan zuten bilakaeraz arituko da. 

Hona hemen hurrengo hitzaldien egutegia:

  • Martxoak 7 – Javier Maria Sada  

Tranbiak, autobusak eta trolebusak

  • Martxoak 28 – Jose Manuel Etxaniz.

Zaldiek tiratutako tranbia hipomobilak 

  • Apirilak 25 – Gerardo Lertxundi

Dbusen iragana, oraina eta etorkizuna 

Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoa

Ordua: 19:30 h.

Otsailaren 22an Juanjo Olaizolak lehen hitzaldia eman zuen eta bertan DTKren 125 urteei errepasoa egin zien historialari baten ikuspuntutik, enpresa sortu zenetik gaur arte tranbiek teknologiaren aldetik izan duten bilakaerari begirada bat emanda,  hau da, zaldiek tiratutako tranbiak, tranbia elektrikoak, trolebusak, bi solairuko autobusak, autobus artikulatuak eta mikrobusak berrikusita,  bai eta poliki-poliki sortu diren linea berriak ere.

Hitzaldi guztiak grabatu egingo dira eta bideoak www.dbus.es web orrian egongo dira eskuragai.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNAC 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, BIDEBIETA, HERRERA eta MIRAKRUZ GAINEKO bizilagunentzat

IMG_2738DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko martxoaren 7-8an izango da. Oraingo honetan, Bidebieta, Herrera eta Mirakruz Gaineko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak  oso onak izan dira. 

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko martxoren 27-28an
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

 Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

DBUSek bere web mugikor berria aurkeztu du

web-mobilErabilgarri dago jada DBUSeko web mugikorra, edozein tokitatik terminal mugikor baten bitartez autobusen iritsiera orduei buruzko informazio praktiko guztia azkar eta erraz eskuratu ahal izateko.

Errealitate Areagotua Aplikazioa.

DBUSek, bere zerbitzuak hobetzeko etengabe egiten duen apustuan, DBUSeko web mugikorra aurkeztu du, erabiltzaileek egindako eskari bati erantzuteko; izan ere, erabiltzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte telefono mugikor adimentsuak eguneroko jardueretan eta informazioa kontsultatzeko.

Gehiago irakurri (pdf)

Irakurri

Otsailaren 22an Juanjo Olaizolak DTK-ren historiako 125 urteei buruzko hitzaldia emango du

sobrecubierta_TSS-2DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako lehena izango da.

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako.  

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Hitzaldietan DTKren historia azalduko da 1886tik gaur arteko pasadizoak eta irudiak erabilita, eta bukaeran garraio publikoaren etorkizunaz hitz egingo da.  Era berean, Donostia orain dela 125 urte nolakoa zen azalduko da, bai eta garai desberdinetan izan dituen aldaketak ere.  

Hitzaldiak DTKren historia eta hiriaren beraren bilakaera oso ondo ezagutzen dituzten  pertsonek emango dituzte.  Kutxaren Arrasate aretoan izango dira, 19:30etan, eta hiritar guztiak bertaratu ahal izango dira.

 Hona hemen hitzaldien egutegia:

  • Otsailak 22: DTKren historiako 125 urteak, Juanjo Olaizolaren eskutik.
  • Martxoak 7: 125 urte hauetako istorio bitxi eta txutxu-mutxuak, garraio publikoarekin eta hiriarekin lotuak, Javier Maria Sadaren eskutik.
  • Martxoak 28: Zaldiek tiratutako tranbiak, Jose Manuel Etxanizen eskutik.
  • Apirilak 25: Dbus iraganean, gaur egun eta etorkizunean, Gerardo Lertxundiren eskutik.

Lehen hitzaldian, Juanjo Olaizolak Konpainia 1886an sortu aurretikoak kontatuko ditu, eta hainbat une historiko azalduko ditu, hala nola Zaldiek tiratutako Tranbien lehen zerbitzuaren inaugurazioa 1887ko uztailaren 18an. Ondoren, Tranbia Elektrikoak, 1918-1920 aldian jasandako krisialdi finantzarioa, Gerra Zibilaren garaia, trolebusen garaia, eta autobusak erabiltzera pasatu zeneko garaia edo enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatu zenekoa azalduko ditu, azkenean gaur eguneko tranbiez hitz egiteko. Hitzaldian DTKren ibilbide historikoa erakutsiko diguten hainbat argazki historiko aurkeztuko dira.

Juanjo Olaizola 1965ean jaiotako donostiarra da hirietako liburu dendetan salgai dagoen eta Dbuseko web orrialdearen bitartez eskura daitekeen “DBUS 125 urte/años” izeneko liburuaren egilea.  Era berean, Juanjok Tesina bat egin du (eskugarri hemen: www.dbus.eus ), non Donostiako tranbiaren aurrekariak aztertu eta garraiobide honen hastapenei begirada azkar bat ematen dion testuinguuru nazionalean zein nazioartekoan, DTK-k hasieran izan zituen lehen hiri garraio publikoei errepasoa eginda, hau da, zaldiek tiratutako tranbiak zeudenetik tranbia elektrikoa heldu zenera artekoa aztertuta. Azterketa hau Azterlan Aurreratuen Diploma eskuratzeko egin du (ohiko tesinari gaur egun ematen zaion izena); Azterketa Madrileko UNEDen egoitzan defendatu zuen, eta 10eko kalifikazioa eskuratu zuen. Azterlan Aurreratuen Diploma hori Konpainiaren historia osoari, hau da, konpainiaren hasieratik gaur egunera arteko historiari buruzko tesiaren atarikoa dugu.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNAC 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.

Irakurri