Berriak

DBUSEK 125. urteurrenaren liburua aurkezten du

Copia_de_sobrecubierta_TSS-2Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, DBUSek “DBUS 125 urte/años” liburua argitaratu du, non DTK-k 125 urte hauetan hirian egin duen ibilbide historikoa jasotzen baita.

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Liburuak 240 orrialde ditu, eta orrialde horietan konpainiaren ibilbide historikoa egiten da kronologikoki kapitulutan bananduta. Liburuaren hasieran Konpainia 1886an sortu aurretikoak kontatzen dira, eta ondoren hainbat une historiko azaltzen dira, hala nola Zaldiek tiratutako Tranbien lehen zerbitzuaren inaugurazioa 1887ko uztailaren 18an; Tranbia Elektrikoa; 1918-1920 aldian jasandako krisialdi finantzarioa; Gerra Zibilaren garaia; trolebusen garaia; eta autobusak erabiltzera pasatu zeneko garaia edo enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatu zenekoa, azkenean 2011n lehen autobus hibridoa erosi berri den unera heltzeko.

Liburua, testuak euskaraz eta gazteleraz dituena, Juanjo Olaizola Elordik idatzia da, eta nabarmenak dira bertan agertzen diren irudi historiko ugariak, garraio publikoaren bilakaera eta hiriaren beraren bilakaera erakusten dizkiguten irudiak alegia. Liburuan dauden 187 argazkiak fondo kolektibo eta partikular askotatik datoz, besteak beste Trenbidearen Euskal Museotik, Kutxa Fototekatik eta Donostiako Udal Artxibategitik.

Liburua argitaratzeko Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntza izan da, haren ekarpenari esker posible izan baita hori. Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari den laguntza.

DTK-k arrakastaz egindako ibilbide hau ez litzateke posible izango eguneroko erabiltzaileek 125 urte hauetan, etengabe, Konpainiaren zerbitzuak erabili izan ez balituzte eta oraindik ere autobusa masiboki erabiliko ez balute.

Ez litzateke posible izango, ezta ere, Konpainian lanean ibilitako langile askoren ahelgin eta dedikazioari esker ez balitz. Horregatik, abenduaren 15ean DTK-ko langileei omenaldia egingo zaie Donostia-San Sebastiango udaletxean.

Liburua jada eros daiteke liburudendetan eta DBUSen web orrian ere – www.dbus.es- eskuratu daiteke.

Liburua online erosi

Irakurri

Donostiabusek 2011ko Protagonistas Gipuzkoa Saria eskuratu du

FOTO_PREMIO_PROTAGONISTAS_2011Pasa den ostiralean, abenduak 2, Punto Radio Gipuzkoa irratiak 2011ko Protagonistas Gipuzkoa sariak banatu zituen. Sari banaketa, GIPUZKOA Y PUNTO irrati saioan zuzenean eman zena, Kontxa badia aurrean dagoen Londres hotelean izan zen, eta 200 bat gonbidatu egon ziren bertan.

Gala horretan DBUSek “SARIA BIZITZA OSO BATI” izeneko saria eskuratu zuen, duela 125 urtetik hona Donostia hirian ematen ari den zerbitzuaren errekonozimendu gisa.

Saria Gerando Lertxundi DBUSeko Zuzendari Gerenteak jaso zuen, DBUSeko langileen ordezkari batzuekin batera.

Hauexek dira 2011ko Protagonistas Sarien kategoria guztietan saria eskuratu zuten beste batzuk: Ainhoa Arteta kantaria, Rafael Moneo arkitektua, GBC-Lagun Aro saskibaloi taldea, Basque Culinary Center, Cristobal Balenciaga Museoa, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinema Jaialdiaren zuzendaria, Behobia-Donostia herri lasterketaren antolatzailea den Fortuna Kirol Taldeak bere 100. urteurreunean, Amador Tolosa enpresaria, eta Etiopia Utopiako Angel Olaran misiolaria.

Ekitaldia, Juan Mari Mañerok aurkeztu zuen, eta bera izan zen, bere taldearekin batera, Gipuzkoako gizartearen ordezkari ugarien anfitrioia, besteak bete La Oreja de Van Goghena, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainarena eta udal talde guztietako zinegotziena.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ANTIGUO, BERIO eta IGARAko bizilagunentzat

web_entrada_cocherasDBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2011ko abenduaren 14-15an izango da. Oraingo honetan, Antiguo, Berio eta Igarako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
  • ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
  • HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

Erronka berriak, hiri berriak hitzaldi irekia

webNAP_8016Hiri espazioa egungo hirian eta espazio horrek etorkizunari begira dituen erronkak dira datorren azaroaren 17an, 9:00etatik aurrera, DTKren 125. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko Udalbatza Osoko bilkuretarako Aretoan egingo den hitzaldiaren gaia.

Oso aukera ona da Guillermo (Gil) Peñalosari zuzen-zuzenean entzuteko. Peñalosa, zeinak jendearengan pentsatutako hiriak sortzea oso gustuko baititu, erreferente ospetsua da nazioartean hiri espazioen diseinu eta administrazioari dagokienez eta eta egungo hirietan mugikortasun iraunkorra egon dadin beharrezkoa den azpiegitura egokiei dagokienez.

Peñalosa 8-80 Cities irabazi asmorik gabeko erakunde kanadiarreko zuzendari exekutiboa da, eta hiri osasungarriagoak eta iraunkorragoak sortzerakoan hartu duen konpromisoak nazioarteko hiri eta erakunde batzuetan aholkulari gisa parte hartzera eraman du, bai eta bost kontinentetan hitzaldiak ematera ere. Munduko beste hiri batzuetan hiriko espazioak aldatu eta erakargarriagoak eta bizigarriagoak egiteko izan diren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu hainbat Organismo, Erakunde Publiko eta Unibertsitate ospetsutan errekonozimendu handia izan duen pertsona baten eskutik zuzenean.

Peñalosak gai horren gainean berak duen ikuspegia eta estrategia partikularra ezagutzeaz gain, eztabaidarako tartea ere egongo da. Hau da, bertaratuek parte hartu ahal izango dute, beren galderak eginda, azaldutako jarduketak gure hiriak dituen arazoekin kontrastatuta. Elkarrizketarako espazio hau entretenigarriagoa egiteko, teknologia berrietan, hiri arkitekturan eta hiri garraioan aditu diren hainbat lagun izango ditugu gure artean, esaterako Iñigo Kortabitarte, El Diario Vasco Multimedia Taldearen online garapenaren arduraduna; Juan Miguel Blasco, Bera Bera Auzokideen Elkarteko kide aktiboa; Isabela Velazquez, mugikortasunarekin lotutako gaietan esperientzia handia duen hiri arkitektoa, eta Fidel Angulo, ATUC Espainiako Hiri Garraio Kolektiboak gestionatzen duten Enpresen Elkarteko Idazkari Orokorra eta Hiri Garraio Publikoaren arazoak ondo ezagutzen dituena.

Lekua: Udalbatzaren Osoko Bilkuraren Aretoa San Sebastian-Donostiako Udala
Eguna: 2011ko azaroaren 17a, osteguna
Ordua: 9:00 h
Sarrera: Doan

Egitaraua ikusi (pdf)

Irakurri

Ate irekien jardunaldiak DBUS-en, GROS eta EGIAKO bizilagunak

visita_altza2011ko azaroaren 16-17an egingo da DBUSeko Kotxerak ikusteko hurrengo bisita. Aldi hontan Gros eta Egiako bizilagunek izango dute aukera bisita egiteko.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 222)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:
• ANTIGUA- BERIO. IGARA: 2011ko abenduaren 14-15ean
• LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
• ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
• HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
• INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
• AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
• AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
• IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

5. Haurrentzako marrazketa lehiaketa: AUTOBUSA ETA GABONAK

CARTEL_CONCURSO_DIBUJO_20112011ko abuztuaren 28an Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete ditu eta antolatu diren ospakizunekin jarraituz, DBUS eta SAN MARTIN AZOKAK haurren marrazketa lehiaketaren bostgarren edizioa antolatu dute: AUTOBUSA ETA GABONAK. Edizio berri honetan, parte-hartzaileen irudimena eta marrazkien kalitatea aurrekoetan bezain haundia izaten jarraitzea espero dugu.

Lehiaketa honek haurrak hirietan garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz ohartarazi nahi ditu, hauen irudimena sustatzearekin batera. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

Marrazki finalistak, DBUS-en 125 urteurrenaren urteko Gabonetako irudi izango dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte-hartzailea 12 urte arteko edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta. 

Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (SAN MARTIN AZOKA) edo DBUS-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean: 

  • o Izen abizenak
  • o Adina
  • o Jaiotze data
  • o Helbidea
  • o Harremanetarako telefonoa

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.

Bi maila egongo dira:   

  • A maila: 8 urte bitarteko haurrak. 2003. urtean edo ondoren jaioak.
  • B maiila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 1999, 2000, 2001 edo 2002 urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

  Marrazkiak jasotzeko data muga 2011ko azaroaren 25ea izango da.

  DBUS-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena. 

  • o Lehen saria: 2012ko 6 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
  • o Bigarren saria: 2012ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
  • o Hirugarren saria: 2012ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak 
  • o Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

DBUS-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak DBUS-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Marrazki finalistak DVBUS-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta DONOSTIABUS eta SAN MARTIN AZOKA-ren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 17an, larunbata, goizeko 12:00tan egingo da SAN MARTIN AZOKAN, FNAC-en aretoan.

Lehiaketaren kartela ikusi

Irakurri