Berriak

Dbus-ek geltoki berri bat gehitu dio 40 lineari

Zerbitzua hobetzeko, datorren astelehenetik aurrera, maiatzaren 20a, 40-Gros-Antiguo-Igara lineak beste geltoki bat izango du Igara inguruan: Errotazar-Illarra.

Geraleku berria Gros norabidean dago, Igara eta Illarra geralekuen artean (ikusi planoa).

Geltoki berri horrek ez du eraginik izanen linearen ordutegietan.

Irakurri

Patinete elektrikoak eta panpinak edo animaliak daramatzaten kotxetxoak/orgak sartzeko debekua

Datorren astelehenean, maiatzak 6, indarrean sartuko da “Gipuzkoa lurraldean bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularren harmonizaziorako erreglamendua” eguneratzeko egin den aldaketa. Eguneraketa horren bidez, segurtasun kontuak direla eta, debekatua dago patinete elektrikoak sartzea.

Debekatua dago, halaber, reborn panpinak edo antzekoak edo animaliak daramatzaten haur kotxeak/orgak sartzea.                            

Irakurri

Obrak Askatasunaren Hiribidea 31

Askatasunaren Hiribidea 31ko obrak direla eta, bertako geltokia ezeztatuta geratu da eta hurrengo etxadira lekualdatu da, gutxi gorabehera 25 zenbakira (behin-behineko postea).

Easo Kaletik eta Askatasun Hiribidetik Okendorantz edo Groserantz doazen zerbitzuek errei arruntetik (erdikoa) zirkulatu behar dute, eta ez autobus erreitik.

Eguneraketa – Aldaketak 21-Mutualitateak-Anoeta, 43-Anoeta-Igara eta B4-Amara-Martutene lineetan, Anoeta – Aita donostiaren inguruko obrak direla-eta

Anoeta-Aita Donostia plazaren inguruan egiten ari diren obren beste fase bat dela eta, apirilaren 30ean hasi eta obrak amaitu arte, 21-Mutualitateak-Anoeta, 43-Anoeta-Igara eta B4-Amara-Martutene lineen ibilbidea aldatu egingo da.

21-Mutualitateak-Anoeta

Mutualitateak geltokian ibilbide bukaerako geldialdia egin ondoren, autobusak eskuinera jiratuko du Errondo pasealekutik, Colladorantz, eta Pio XII.era iritiko da. Gero, Antso Jakitunean ohiko ibilbideari egiteari ekingo dio.

Errondo Anoetako geltokia, Madril hiribidea 19koa eta Madril hiribidea 5ekoa kendu egingo dira.

43-Anoeta-Igara

Anoeta alderantz: Morlanseko biribilgunera iristean, Colladotik zirkulatuko du, bertan geldialdia eginda, eta Madril hiribidetik, Madril hiribideko 10ean eta Madril hiribideko 28an (ibilbide bukaerako geltokia) geldialdiak eginda.

Errondo Anoetako geltokia eta Madril hiribidea 3koa kendu egingo dira, eta horietan gelditu beharrean Madril hiribidea 10ean eta 28an geldituko dira.

Igara alderantz: Madril hiribidea 28tik Errondo pasealekura joango da, eta han geldialdiak egingo ditu Errondo-Salaberrian eta Errondo-Barkaiztegin. Morlanseko biribilgunean, Izostegitik gora egingo du, eta ohiko ibilbideari ekingo dio berriro.

Pio XII.eko geltokia kenduko da, eta Errondo-Salaberria eta Errondo-Barkaiztegi geltokiak gehituko zaizkio ibilbideari.

B4-Amara-Martutene

Erdigune alderantz: Isabel II.etik zuzenean eskuinera biratuko du eta Madrid etorbideko 5ean egingo du geldialdia.

Madrid hiribideko 19ko geltokia kendu egingo da.

Irakurri

[IREKITA] Lan eskaintza: Biltegi eta erosketa teknikaria

Zuzendaritza Teknikoaren mende eta dagozkion arlo eta taldeekin koordinatuta, bere egitekoa erosketa eta biltegien kudeaketa optimizatzea, eraginkortasuna hobetzea, kostuak murriztea eta stockaren plangintza eta kontrola hobetzea da. Hori guztia ERP softwarea eta beste IT tresna batzuk erabiliz.

Eskatzen den profil nagusia: Ingeniaritzako edo ADEko prestakuntza, 3 urteko esperientzia erosketak eta biltegiak kudeatzen. Analisi- eta antolaketa-gaitasuna, etengabeko hobekuntzarako orientazioa, pertsonen arteko eta taldean lan egiteko trebetasunak, oso garatuak.

Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia inprimakia deskargatu (.doc)

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 28ra arte.

Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, [email protected] bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).

[IREKITA] Birjartze tasa espezifikoa 2022

9.ARGITALPENA: 2024/04/28

Lan eskaintza: Biltegi eta erosketa teknikaria

Zuzendaritza Teknikoaren mende eta dagozkion arlo eta taldeekin koordinatuta, bere egitekoa erosketa eta biltegien kudeaketa optimizatzea, eraginkortasuna hobetzea, kostuak murriztea eta stockaren plangintza eta kontrola hobetzea da. Hori guztia ERP softwarea eta beste IT tresna batzuk erabiliz.

Eskatzen den profil nagusia: Ingeniaritzako edo ADEko prestakuntza, 3 urteko esperientzia erosketak eta biltegiak kudeatzen. Analisi- eta antolaketa-gaitasuna, etengabeko hobekuntzarako orientazioa, pertsonen arteko eta taldean lan egiteko trebetasunak, oso garatuak.

Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia inprimakia deskargatu (.doc)

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 28ra arte.

Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, [email protected] bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).

 

8.ARGITALPENA: 2024/03/15

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen azken kalifikazioa behin-betiko bihurtzea:

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Ikusi argitalpena (pdf)

 

7.ARGITALPENA: 2024/03/11

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak, bai eta behin-behineko azken kalifikazioa ere argitara ematen dira:

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

6-ARGITALPENA: 2024/02/09

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan oposizio-fasea egiteko deialdia:

– Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.
– Erizaina.
– Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.
–  Zerbitzu eta plangintzako administraria.
–  Lan-administrazioko teknikaria.

> Deialdia ikusi11 (pdf)

 

5-ARGITALPENA: 2024/01/30

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda:

–         Gidari-hartzaile balioaniztuna.

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

 

4-ARGITALPENA: 2024/01/23

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda:

–         Gidari-hartzaile balioaniztuna.

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

3-ARGITALPENA: 2023/12/29

PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Donostiako Tranbia Konpainairen (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa-prozesu hauetarako eskabideak aurkezteko epea irekitzen da:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa Orokorra 37 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022
Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 30 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022
Lehiaketa-Oposizioa 13 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
2 Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
3 Erizaina Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
4 Ordutegiak planifikatzeko arduraduna Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
5 Zerbitzu eta planifikazioko administraria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
6 Lan-administrazioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022

Parte hartzeko prozedura eta hautaketa-prozesuen garapenari buruzko informazioa (pdf)

Aurkezteko formularioa – 1 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 2 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 3 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 4 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 5 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 6 (pdf)

 

2. ARGITALPENA: 2023/12/21

2022 urteari dagokion birjarpen-tasa espezifikoa, jarraian adierazten diren lanpostuei dagokiena:

Lanpostua Prozesu  mota Sistema Sartzeko modalitatea Plazak guztira
Balio anitzeko gidari-konratzailea Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 13 1.Eranskina
Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 2.Eranskina
Erizaina Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 3.Eranskina
Ordutegiak planifikatzeko arduraduna Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 4.Eranskina
Zerbitzu eta planifikazioko administraria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 5.Eranskina
Lan-administrazioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 6.Erasnkina

Hautaketa prozesu horietan ez da lan poltsarik sortuko.

Donostiako Tranbia Konpainia SAren birjarpen-tasari dagozkion oinarri orokorrak eta hautaketa-prozesuak argitara ematen dira:

> Oinarri Orokorrak (pdf)

> 1. ERANSKINA:BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 2. ERANSKINA: LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO TEKNIKARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 3. ERANSKINA: ERIZAINAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 4. ERANSKINA: ORDUTEGIAK PLANIFIKATZEKO ARDURADUNAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 5. ERANSKINA: ZERBITZU ETA PLANIFIKAZIOKO ADMINISTRARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 6. ERANSKINA: LAN-ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

 

1. ARGITALPENA: 2023/12/29

2022ko abenduaren 28an jaso zen Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2022ko abenduaren 27ko Ebazpena, Donostiako Udalaren sektore publiko instituzionalean birjarpen-tasa espezifikoa baimentzen duena.

DTKren kasuan, 2022. urteari dagokion birjarpen-tasa espezifikoa baimendu da, guztira 19 zuzkidurari kontratu mugagabeak egiteko, honela banatuta:

– Gidari-hartzaile balioaniztunaren 13 plaza.

– Laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostu bat.

– Ordutegiak planifikatzeko arduradunaren lanpostu bat.

– Zerbitzu eta plangintzako administrari lanpostu 1.

– Erizain plaza 1.

– Biltegiko eta erosketetako arduradunaren plaza 1.

– Lan-administrazioko teknikari lanpostu bat.

Irakurri

Taxibus zerbitzu berria Atotxaerrekara eta Itsasargiaren Pasealekura

Gaur, 2024ko apirilaren 26an DTKren Administrazio Kontseiluak Atotxaerrekako eta Itsasargiaren pasealekuko bizilagunentzat eskaripeko Taxibus zerbitzu berri bat aztertu du. Horrela, Dbus-ek bere zerbitzuak zabaldu egiten ditu eta Itsasargiaren pasealekura iristeko aukera izango du, orain arte eskuragarri zeuden ibilgailuekin sartzeko zailtasunak zirela eta, ezin baitzuen zerbitzu hori eman, nahiz eta bizilagunek asko eskatzen zuten zerbitzua izan.

Linea berriak egunero funtzionatuko du, baita jaiegunetan ere, eta 60 minutuko maiztasuna izango du. Hori horrela, zerbitzu konbinatua bat bezala lan egingo du, bi auzoak Antiguorekin eta Dbus-eko autobus-sarearekin konektatuz.

Atotxaerrekako auzoa ere Añorga Txiki eta Añorgarekin lotuko da. Era berean, autobusa ordaintzeko Mugi txartela erabiltzen duten erabiltzaileek doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbus-en linea guztietan. Mugi txartelik ez duten bidaiariek Dbus-en sarean onartutako gainerako tituluekin ordaindu ahal izango dute bidaia: noizbehinkako txartela, BAT, BARIK eta QR edo EMV titulu digitalak. Bestalde, eskaripeko zerbitzua izango denez, erabiltzaieek gutxienez 30 minutuko aurrerapenarekin egin beharko dute eskaera, webgune bidez edo telefonoz.

Atotxaerrekaren eta Itsasargiaren pasealekuaren arteko zerbitzu konbinatu berri honek, bi auzoak Antiguorekin eta Dbuseko gainerako autobus sarearekin lotuko ditu, eta urtean 30.000 erabiltzaile izatea espero da.

Eskaripeko zerbitzu berria Atotxaerrekara

Taxibuseko linea berriak egungo 47-Atotxaerreka zerbitzua ordezkatuko du, eta Antiguo auzoarekiko eta Añorgarekiko lotura hobetzea ahalbideko du. Hori dela eta, bizilagunen eskariei erantzutez, linearen ibilbidea egokitu egingo da, eta orain arte izan den ibilbide zirkularra izan beharrean, bi norabidekoa izango da. Horrela, lotura zuzena izango da Atotxaerreka eta Antiguo artean, baita Atotxaerreka eta Añorgaren artean ere. Hori lortzeko, lau geltoki berri gehituko dira Atotxaerrekan Añorgarako noranzkoan. Gainera, Atotxaerreka-Añorga ibilbidean Añorga Txikin geldialdia egingo du, erabiltzaileek auzorako sarbide zuzena izateko, bertan baitaude zerbitzu nagusiak, hala nola, dendak, ikastola, bankuak, etab.

47-Atotxaerreka linearen datuak

47-Atotxaerreka linea, 2023ko uztailean jarri zen martxan, linea pilotu bat bezala, auzora bitzitzera etortzen ziren bizilagun berrien eskaerari erantzuna emateko, eta auzoan garraio publikoa erabiltzen duten pertsonen benetako eskaera baloratzeko. Zerbitzu horri esker, Atotxaerreka auzo berria Antiguo auzoarekin eta Dbusen autobus-sare osoarekin lotzen zen, doako transbordoen bidez. Irailean Arzakenea ingururaino zabaldu zen ibilbidea, eta Atotxaerreka Añorga Txiki eta Añorga auzoekin ere lotu zen.

9 hilabeteko funtzionamenduaren ondoren, linea honen erabilera Dbusen gainerako mikrobusen lineena baino askoz txikiagoa izan da. Horrela, 47-Atotxaerreka linearen batez besteko erabilera lanegunetan 110 erabiltzekoa izan da egunean; Dbus-en beste linea batez bestekoa, aldiz, 420 bidaiarikoa izan da eguneko, beraz, horrek esan nahi du 47 linearen erabilera mikrobusean ematen diren zerbitzuena baino lau aldiz txikiagoa dela. Era bereab, nabarmentzekoa da %25eko  zerbitzua erabiltzailerik gabe egiten dela.

Datu horiekin, beharrezkotzat jo da Atotxaerrekaren jatorri-helmuga zerbitzua birformulatzea, herritarrengan ahalik eta inpaktu txikiena sortzen saiatuz. Premisa horiei jarraituz, Taxibus zerbitzu berriak maiztasun berarekin mantentzea ahalbidetzen du, eta, gainera, bizilagunen eskaerei erantzunez, ibilbidea hobetzea lortu da, auzoa Antiguorekin, Añorga Txikirekin eta Añorgarekin zuzenago lotuz.

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz.

Horregatik, bihar, osteguna, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Dbus-ek bat egin du “Que el verde y la flor inunden la ciudad” ekimenarekin

Apirilaren 19tik 21era egingo den Donostia Loratzen 24 Jardunaldien barruko ekimenetako bat da

Datorren igandean, apirilaren 21ean, Dbusek bat egingo du Donostia Loratzen 24 jardunaldien baitan Cristina Enea Fundazioan egingo den “Que el verde y la flor inunde la ciudad” izeneko ekimenarekin. Funtsean, proiektu hau da hiriko espazio enblematikoak lore-landare elementuekin apaintzea.

Testuinguru horretan, gaur, Askatasuna 31ko markesina lore elementuekin apainduta egongo da egun osoan, horrela herritarrei lore artea eta paisajismoa hurbiltzeko. Meriflauers Donostia Loratzen 24 jardunaldien antolatzailearen hitzetan, “asmoa da hiriko naturarekin harremanak izateko modu berri bat aurkeztea, lorea gure eguneroko bizitzan sartzea”. Markesina Donostiako Paname Lore Estudioak dekoratuko du.

Markesinaz gain, La Perlako plaza (Irungo Nialfloral Art), Tabakalerako eskailerak (Irungo Julia Tellechea) eta Nautikoa (Astigarragako Idoia Lizeaga) ere apaindu dituzte.

Donostia Loratzen 24 apirilaren 19, 20 eta 21ean egingo da, Cristina Enea Fundazioan, eta lorearen profesionalak elkartu egingo dira, tailer eta hitzaldien bidez ikasteko, entzuteko, eztabaidatzeko eta kezkak partekatzeko. Jardunaldiak Meriflauersek antolatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin.

 

 

Irakurri

Gorabehera bat Dbusen app-ean

Geltokien datuekin zegoen arazo bat dela eta, Dbusen App ofizialean akats bat gertatzen ari zen eta Androiderako bertsioan Appa bat-batean ixten zen, baina akatsa identifikatu egin da eta jada konponduta dago.

Akatsa zuzendu ondoren, Androiderako aplikazioa oraindik ixten bazaizu mugikorrean, berriro instalatu beharko duzu PlayStoretik deskargatuta edo Appeko datuak ezabatu beharko dituzu, “Ezarpenak- Aplikazioak – D-bus – Memoria – Datuak ezabatu” eginda.

Barkatu eragozpenak

Irakurri