Berriak

2024ko Aste Nagusia (abuztuaren 10etik 17ra): autobus zerbitzu bereziak

Aste Nagusiko egun guztietan zehar, DBUS-en autobus lineetan zerbitzu bereziak jarriko dira.

Ibilbide eta geltoki aldaketak

a) Trafiko mozketak Boulevardean 21:30 baino lehen (abuztuaren 12an eta 16an bakarrik)

Abuztuaren 10ean, larunbatean, Donostiako Klasikoa eta kainoikada dela eta, 10:00etan itxiko da Boulevard trafikoarentzat eta ondorengo aldaketak egingo dira:

              – 19:00ak arte: Donostiako Klasikoa dela eta ibilbide eta geltoki aldaketak izango dira egunean zehar. Ikusi Donostiako Klasikoaren aldaketak hemen.
             – 19:00etatik aurrera:

  • 5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa eta 25-Benta Berri-Añorga: azkeneko geltokia Urbieta 6-20 geltokietan edukiko dute. Askatasunaren Hiribidea 31, Okendo, Boulevard, eta Gipuzkoa Plaza geltokiak kenduko dira.
  • 21-Mutualidades-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak: azkeneko geltokia Urbieta 6-12 geltokietan edukiko dute. Okendo eta Boulevard geltokiak kenduko dira.
  • 19-Aiete-Bera Bera: geltokia Urbieta 6an edukiko du. Okendo eta Gipuzkoa Plaza-Peñaflorida geltokiak kenduko dira.
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: geltokia Urbieta 6an edukiko du. Boulevardeko geltokia kenduko da. Manifestazioa bukatzen denean, azkeneko geltokia Gipuzkoa plazan (14 linearen geltokian) izango da.
  • 13-Altza: azken geltokia Boulevard 3an izaten jarraituko du. Hiribidea 21 geltokia Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango da.
  • 8-Gros-Intxaurrondo eta 29-Hego Intxaurrondo Sur: azkeneko geltokia Legazpi kalean edukiko dute. Askatasunaren Hiribidea 19 eta Askatasunaren Hiribidea 15 geltokiak Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango dira.

Abuztuaren 13an asteartean, Boulevard itxiko da 15:00etatik Bizikletafesta bukatu bitartean (19:30ean gutxi gorabehera). Bitarte horretan ondorengo aldaketak egingo dira:

  • 5-Benta Berri, 16-Igeldo eta 25-Benta Berri-Añorga: azkeneko geltokia Okendo kalean edukiko dute. Boulevard geltokia kenduko da.
  • 18-Seminarioa eta 19-Aiete-Bera Bera: Gipuzkoa Plazan-Peñflorida kalean izango dute azkeneko geltokia, ohi bezala.
  • 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak: azkeneko geltokia Okendo kalean edukiko dute. Boulevardeko geltokiak kenduko dira.
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: geltokia Gipuzkoa Plazara (14 linearen geltokia) lekualdatuko da. Boulevardeko geltokia kenduko da.
  • 13-Altza: Boulevardean izango du azkeneko geltokia, ohi bezala.
  • 8-Gros-Intxaurrondo eta 29-Hego Intxaurrondo Sur: azkeneko geltokia Legazpi kalean edukiko dute. Boulevardeko geltokiak kenduko dira.

b) Trafiko mozketak egunero Boulevardean 21:30etik 00:15era gutxi gorabehera:

  • 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga: azkeneko geltokia Urbieta 20an edukiko dute. Askatasunaren Hiribidea 31, Okendo eta Boulevard geltokiak kenduko dira.
  • 16-Igeldo eta 18-Seminarioa: azkeneko geltokia San Martin 48an edukiko dute. Askatasunaren Hiribidea 31, Okendo, Gipuzkoa Plaza eta Urbieta 6 geltokiak kenduko dira.
  • 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak:
    – Erdialderantz: bukaerako geldialdia Okendo kalean egingo dute. Boulevard 9ko geltokia eta Boulevard 13koa kenduko dira.
    -Amara alderantz, Okendo kaletik aurrera, kale hauetatik joango dira: Bengoetxea kaletik, Idiakez, kaletik, Bergara kaletik, Prim kaletik, Moraza kaletik eta Urbieta kaletik joango dira. Urbieta 58ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute (26 linea Mendeurreneko geltokitik aurrera). Boulevard 9, Boulevard 13, Urbieta 6 eta Urbieta 12 geltokiak kenduko dira. Okendora eta Urbieta 58ra eramango dira.
  • 13-Altza: Boulevardean edukiko du azkeneko geltokia, ohi bezala. Askatasunaren Hiribidea 21 geltokia Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango da.
  • 8-Gros-Intxaurrondo eta 29-Hego Intxaurrondo Sur: 00:50ak arte azkeneko geltokia Legazpi kalean edukiko dute (42 linearen azken irteera 22:10ean izango da). Boulevardeko geltokiak kendu egingo dira. Askatasunaren Hiribidea 15 eta 19 geltokiak Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango dira.
  • 19-Aiete-Bera Bera: ibilbide bukaerako geldialdia Urbietan 38an egingo du. Easo 19, Okendo 11, Gipuzkoa Plaza-Peñaflorida eta Urbieta 6 geltokiak kenduko dira.
  • 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo: ibilbide bukaerako geldialdia Urbietan 38an egingo dute, ohi bezala.
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:
    -Aiete alderantz: Boulevardeko geltokia Gipuzkoa Plazara (14 linearen geltokia) eramango da. Urbieta 6 eta Larramendi geltokiak Lizarra kalera eramango dira (geldialdia behin-behineko zutoinean, kalearen hasieran).
    -Intxaurrondo alderantz: Easo 19 geltokia Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango da.
  • 33-Larratxo-Intx-Antiguo-Berio:
    -Antiguo alderantz: 23:10ak arte Askatasunaren Hiribidea 18, Urbieta 20 eta Zubieta-San Martin geltokiak kenduko dira, eta Bilbo Plazara eta Urbieta 58ra lekualdatuko dira. 23:10etik aurrera Urbieta 20an bukaerako geldialdia egingo du. Zerbitzua Urbieta 20 eta Berio-Igara artean bakarrik izango da.
    -Gros alderantz: 23:10ak arte Askatasunaren Hiribidea 21 geltokia Urbieta 38ra eta Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango da. 23:10etik aurrera ez da zerbitzurik egongo Gros alderantz.
  • 36-San Roke-Aldakonea: 21:50etik 00:00etara gutxi gorabehera.
    – San Roke alderantz: Askatasunaren Hiribideko 20an dagoen geltokia aurreko etxe sailera pasatuko da, Idiakez eta Okendo artean (behin-behineko zutoina). Urbieta 12ko geltokia Urbieta 38ra pasatuko da.
    – Konkorrenea alderantz: Easo Plazatik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
  • 37-Rodil-Zorroaga:
    – Zorroaga alderantz: ohiko ibilbidea.
    – Rodil alderantz: Antso Jakituna 33tik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
  • 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:
    – Antiguo alderantz: Askatasunaren Hiribidea 18, Urbieta 20 eta Zubieta-San Martin geltokiak kenduko dira, eta Bilbo Plazara eta Urbieta 58ra lekualdatuko dira.
    – Geltokiak alderantz: Askatasunaren Hiribidea 31 geltokia Urbieta 38ra eramango da.
  • 46-San Antonio-Morlans:
    – San Antonio alderantz: ohiko ibilbidea
    – Morlans alderantz: Askatasunaren Hiribideko 20an dagoen geltokia aurreko etxe sailera pasatuko da, Idiakez eta Okendo artean (behin-behineko zutoina). Urbieta 12ko geltokia Urbieta 38ra pasatuko da.

Su artifizialak eta gero, zerbitzu bereziak eskainiko dira auzoetara

DBUSek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du su artifizialak eta gero, 0:50 arte zerbitzuak luzatuz hurrengo geltokietatik:

> Su artifizialen ondorengo zerbitzuak ikusi (pdf)

Gautxoriak gauero

01:00etatik aurrera, Boulevardetik auzoetara doazen Dbus Gautxoriak ondorengoak izango dira:

> Gautxori zerbitzuak ikusi (pdf)

Gautxoriak Ama Birjinaren Bezperan – Abuztuak 14

Abuztuaren 14an, asteazkenean, Ama Birjinaren Bezperan, 0:50ak arte auzoetara doazen autobus zerbitzuak gehituko dira. Ondoren gau guztian zehar gautxoriak egongo dira, goizeko lehengo zerbitzuak hasi arte.

Zerbitzuak ikusi (pdf)

Zerbitzuak Illunbera zezenketak ikusteko

Abuztuaren 13tik, igandea, abuztuaren 15era, asteartea, biak barne, zezenketak ikusteko, Ilunbera iristen diren autobus zerbitzuak egongo dira. Ordutegiak eta irteera lekuak ondorengoak izango dira:

Illunbera doazen zerbitzuak ikusi (pdf)

Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko anezka zerbitzua

Illunben zezenak egongo direnez, abuztuaren 14, 15, 16 eta 17an ez da anezka zerbitzurik egongo Illunbe eta Erdialdearen artean.