Berriak

Dbus zerbitzuak 2024/10/28ko greba egunean

Errepideko Garraioak, datorren urriaren 28rako, astelehena, deitu duten greba dela- eta, Dbusek egun osoan gutxieneko autobus zerbitzuak eskainiko ditu.

Horren guztiaren ondorioz, erabiltzaileei jakinarazten zaie 17 – 21 – 23 -24 – 27 – 29 –31 – 33 – 38 – 41 – 42 – 43 eta 46 lineak zerbitzurik gabe geratuko direla. Bestalde, 5L –8L – 9L – 13L – 14l – 16L – 18L – 19 – 25L – 26L – 28L – 32L – 35L – 36L – 37L- 40L eta
45L lineen ordutegiak eta maiztasuna murriztu egingo dira.

Era berean, zerbitzuen hasierako eta amaierako orduetan ere eragina izango du. Lehen zerbitzuak 7:00etatik 7:30era bitartean hasiko dira, eta azkenak 22:00etatik 22:30era bitartean amaituko dira.

Hala ere, grebaren jarraipena kontuan hartuta, zerbitzu gehigarriak eskainiko lirateke, gutxieneko zerbitzuen maiztasuna hobetzeko.
Gutxieneko zerbitzuei buruzko informazio guztia hemen (pdf) eta geltokietan eskuratu daiteke.