Berriak

Autobus zerbitzu berezia Dantz jaialdirako

Uztailaren 19an eta 20an, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Dantz musika jaialdia dela eta. Zerbitzua goizaldean eskainiko da, eta doakoa izango da, ekitaldiaren antolakuntzak ordainduko baitu, jaialdira doazenen joan-etorriak errazteko.

UZTAILAREN 19TIK, OSTIRALA, UZTAILAREN 20RA, LARUNBATA, GOIZALDEAN:

  • Zerbitzuak Miramongo anfiteatrotik (Oriamendi-Pakea geltokia) Urbieta 6ra: 00:30etik 1:30era gutxi gorabehera, 10 minutuan behin.

UZTAILAREN 20TIK, LARUNBATA, UZTAILAREN 21ERA, IGANDEA, GOIZALDEAN:

  • Zerbitzuak Illunbetik Bilbo plazaraino: 04:00etatik 06:00etara gutxi gorabehera 20 minutuan behin.
  • Zerbitzuak Illunbetik Bilbo plazaraino: 06:00etatik 07:00etara gutxi gorabehera 5 minutuan behin.

Kontzertuetara joateko Dbus zerbitzuak

Kontzertuetara joateko, bertaratzen direnek garraio publikoa erabili ahal izango dute Dbuseko linea erregularren bidez. Zerbitzu horietan ohiko tarifa aplikatuko da, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.

Halaber, Miramongo Anfiteatrora joateko ostiralean, uztailak 19, Dbusek ohiko zerbitzu hauek ditu:

– 19 Linea: Gipuzkoa plaza, Urbieta 6 eta Larramenditik, 15 minutuan behin (xx:00′, xx:15′, xx:30′ eta xx:45′) 22:15era arte, eta azken irteerak 22:30ean– 23:00etan 0:00etan, ORIAMENDI 23raino (Miramon Anfiteatrotik 500 metrora).
– 23 Linea: Urbieta 38, Mendeurrenaren plaza eta PioXII.etik, 30 minutuan behin (xx:00’ eta xx:30′) 22:00etara arte, eta azken irteera 23:30ean, ETXADI PARKEAraino (Miramon Anfiteatrotik 850 metrora).
– 31 Linea hiri erdigunetik: Bulebarra 15, Urbieta 6 eta Larramenditik, 30 minutuan behin (xx:25’ eta xx:55′) 21:55era arte eta ORIAMENDI 68raino (Miramon Anfiteatroaren aurrean).
– 31 Linea Altzatik: Santa Barbara (Altza), Txomin, Loiola, Erribera eta Amaratik 30 minutuan behin (xx:20’ eta xx:50′) 21:50era arte eta ORIAMENDI-PAKEAraino (Miramon Anfiteatroaren aurrean).
– 23 Linea: Urbieta 38, Mendeurrenaren plaza eta PioXII.etik, 30 minutuan behin (xx:15’ eta xx:45′) 22:45era arte, eta ETXADI PARKEA IIraino (Miramon Anfiteatrotik 850 metrora).

Illunbera iristeko, 2024ko uztailaren 20an, larunbatean, Dbusek ohiko zerbitzu hauek ditu:

– 17 Linea: Ategorrieta 41, Galtzara Nagusia, Colon 17 (Gros) eta Norteko geltokitik, 15 minutuan behin (xx:00′, xx:15′, xx:30’ eta xx:45′) 20:30era arte, eta azken irteerak 20:50ean 21:10ean–21:30ean–21:50ean–22:10ean, BEGIRISTAIN Ieraino (Illunbe zezen plazatik 200 metrora).
– 28 Linea: Bulebarra 9, Urbieta 12 eta Urbieta 58tik, 7-9 minutuan behin 22:32ra arte, eta azken irteera 23:15ean, BEGIRISTAIN Ieraino (Illunbe zezen plazatik 200 metrora).
– 31 Linea Aietetik: 30 minutuan behin 22:00etara arte gutxi gorabehera eta BEGIRISTAIN IIraino (Illunbeko sarbidearen parean, Illunbe zezen plazatik 200 metrora).
– 31 Linea Altzatik: Santa Barbara (Altza), Txomin, Loiola, Erribera eta Amaratik 30 minutuan behin (xx:20’ eta xx:50′) 21:50era arte eta BEGIRISTAIN IIraino (Illunbeko sarbidearen parean, Illunbe zezen plazatik 200 metrora).