Category : Linea 40 eu

Zurriola Kursaal geltokia kentzea

Ostiralean, ekainak 28, behin betiko kenduko da Zurriola Kursaal geltokia. Dbuseko 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene autobus lineen geltokia da.

Geltokia, Gros aldera kokatuta baitago, ibilbidearen hurrengo geltokira eramango da: Zurriola 36. Datozen asteetan, gainera, aldaketa gehiago egingo dira inguru horretan, eta aurretiaz jakinaraziko dira aldaketa horiek.

Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, igandean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, larunbata, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.

Era berean, udako hilabete horietarako, Dbusek “Elkartzen duten lineak” izeneko kanpaina abian jarriko du, garraio publikoa sustatzeko, egunetik egunera ehuntzen diren eta Dbuseko autobus lineekin elkartzen gaituzten linea ikusezinak agerian jarriz.  

  1. “Elkartzen duten lineak” kanpaina 

Dbuseko lineak, askotan, nabaritzen ez diren lineak dira, baina egunez eta gauez, udan eta neguan, gure eguneroko bizitzarekin, gure zaletasunekin, gure inguruneko pertsonekin eta gure egunerokoarekin elkartzen gaituzte.

Erabiltzaileek Dbuseko autobus lineen sarearekin duten loturan  eta egunero sortzen den harreman horretan fokua jarriz, Dbusek “Elkartzen duten lineak” izeneko kanpaina abiarazi du. Dbus sarea 41 lineak eta 134 autobusek osatuta dago, eta sare horrek lortzen du urtero 180.000 pertsona inguruk elkarrekin lotuago sentitzea eta Donostiak eskaini ahal dienetik hurbilago ere bai.

Grafiko fresko eta koloretsu batekin, kanpaina hainbat historiaren ingurukoa da, eta euskarri askotan dago presente: alde batetik, geltokietako markesinetan kartel batzuk ikusi daitezke, non benetako erabiltzaileen profilak eta erabiltzaile horiek Donostiatik mugitzeko erabili ohi dituzten autobus lineak agertzen diren. Autobusen barruan ere binilo batzuk jarri dira, erabiltzaileak beren helmugekin elkartzen dituzten hainbat historiarekin. Era berean, bideo batzuk prestatu dira autobus barruko pantailetan eta sare sozialetan emateko, non kanpainari buruzko material guztia erakutsiko den. Horrez gain, lehiaketa eta zozketa txikiak antolatuko dira.  Dbusen Youtube kanalean (dbusdonostia) ikusi daiteke kanpainaren bideo nagusia, hemen eskuragarri dago. 

 

  1. Udan, Dbuseko zerbitzu gehiago

2019ko udan Dbusek zerbitzu gehiago eskainiko ditu egunez eta gauez. 

> Informazio osoa (pdf)

Ordutegien aldaketa 35 eta 40 autobus lineetan urriaren 1etik aurrera

Astelehenetik aurrera, urriak 1, 35-Arriola-Aiete-Antiguo-Ospitaleak eta 40-Gros-Antiguo-Igara autobus lineek lanegunetan Arriolatik eta Igaratik duten lehen irteera ordua aurreratuko da Ospitaleen aldera eta Grosera doazen erabiltzaileak 8:00etako medikuen hitzorduetara eta klaseetara lasaiago heltzea bermatzeko.

  • 35-Arriola-Aiete-Antiguo-Ospitaleak linea:

Lanegunetan, Arriola 87-tik lehen irteera 7:25ean izango da (eta ez 7:30ean, orain arte moduan).

  • 40-Gros-Antiguo-Igara linea:

Igaratik lehen irteera 7:25ean izango da (eta ez 7:30ean, orain arte moduan).

 

Irakurri

Otsailaren 23tik, ostirala, 6 urtera bitarteko adingabeek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en

Otsailaren 23an, ostirala, 6 urtetik beherako adingabeentzako doako bidai txartela sartuko da indarrean Dbusen. Horrela, urte bat gehiagokoa izango da doako bidai txartelarekin bidaiatzeko adin tartea, lehen 5 urtera artekoa baitzen. Beraz, 6 urte bete ondoren bidai txartela ordaindu beharko dute. 

Udan hirira sartzeko bideak eta mugikortasuna hobetzeko plana

Hirira sartzeko bideak hobetzeko, trafikoa arintzeko eta garraio publikoaren funtzionamendua eta haren erabilera errazteko, hiriko eta inguruetako aparkalekuak eguneratu eta identifikatzeko lana egin du Donostiako Udalak, aparkaleku denak plano berri batean bilduz. 

Planoak aparkaleku aukera guztiak jasotzen ditu, era ikonografiko eta xehatuan: lurpeko aparkaleku ordainduak, TAO eremuak eta disuasio aparkalekuak edo doakoak, hiriko erdialdearekin lotuta daudenak garraio publikoaren bidez. 

Informazio xehea ematen da: aparkalekuen erabilera egutegia, Dbuseko konexio lineak, ordutegiak eta maiztasunak, garraio txartelak (San Sebastian Card, BasqueCard eta Mugi anonimoa, etab.). 10.000 aleko lehen inprimaketa egingo da, uztailetik aurrera paperezko formatuan banatzeko, bai hiriko turismo bulegoetan, bai Gipuzkoa eta Iparraldeko turismo bulego eta ostatuetan.

 

Disuasio aparkalekuak 

Hiriak behin behineko doako 7 aparkaleku ditu, Dbus sarearekin konektatuta, hirira sartzeko trafiko emaria txikitzeko. Aparkaleku hauek identifikatzeko eta horietara errazago iristeko seinalizazio berria ezarriko da hiriko hainbat lekuetan.plano_parkings

Disuasio aparkalekuak/doakoak, leku kopurua eta Dbus konexioak:

 

– Miramon pasealekua, 1.372 leku. Dbus konexioa: 28 (6’) eta 17 (10’)

– Illunbe pasealekua, 340 leku. Dbus konexioa: 28 (6’) eta 17 (10’)

– Illunbe pasealekua 2 / Poliklinikako errepide zaharra, 800 leku. Lotura zerbitzuarekiko konexioa (10’); Dbus konexioa: 28 (6’) eta 17 (10’)

– Igara pasealekua, 730 leku. Dbus konexioa: 33 (20’) eta 40 (30’)

– Zuatzu pasealekua, 990 leku. Dbus konexioa: 5 (20’)

– Unibertsitateak, 800 leku (uztailaren 15etik abuztuaren 31ra). Dbus konexioa: 5 (6’), 25 (20’), 33 (20’), 40 (30’) eta 45 (30’)plano_parkings_02

– Garbera, 1.000 leku gutxi gorabehera (igandeak eta jaiegunak). Dbus konexioa: 33 (30’) 

 

Doako bus lotura zerbitzua proba modura, Poliklinikatik Illunbera. 

Era berean, uztailaren 16tik abuztuaren 21era, Dbusek doako lotura zerbitzu bat eskainiko du proba modura, garraio publikoa bultzatze aldera. Poliklinikako Errepide Zaharreko (Illunbe 2) aparkalekuari emango dio zerbitzua egunero, aparkalekuko erabiltzaileak Dbuseko autobus sarera hurbiltzeko.  Lotura zerbitzuaren ordutegia 13:20tik 21:00etara izango da, lIlunbetik abiatuta, eta 10 minutuko maiztasuna izango du. 

Horrela, Poliklinikako Errepide Zaharreko aparkalekuan ibilgailua uzten duten pertsonak joan ahal izango dira bai Poliklinikara, Dbuseko 28. eta 17. lineak hartzeko, bai Illunbera, non, metro batzuk oinez eginda, Begiristaineko geltokira iritsiko diren, hiriaren Erdialdera doazen 28. eta 17. lineak hartzeko. 

Lotura zerbitzuak geltoki hauek izango ditu:

 – Illunbetik Poliklinikara: Illunbe, G1, G2, G3, G4 eta Poliklinika.

 – Illunbetik Poliklinikara: Poliklinika, G5, G6, G7, G8 eta Illunbe.

plano_parkings_03

 

> Informazio gehiago

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak jarriko ditu martxan

Datozen egunetan Dbusek hainbat hobekuntza jarriko ditu martxan bere autobus lineetan. Horietako batzuk betiko dira eta beste batzuk, berriz, udan zerbitzua hobetzeko neurriak dira.

Ondorengo estekan informazio guztia aurkituko duzu.

> Informazioa ikusi (pdf)