16 linea: aldaketak Igeldon lanak direla eta
Lanak direla eta, gaurtik aurrera, urriak 30, ostirala, 8:00etatik aurrera, eta lanak bukatu arte, Antiguo alderantz joatean ezin izango da Igeldotik igaro. Hortaz, frontoiaren parean dagoen geltokia IHESBIDE BERRIRA lekualdatuko da (behin-behineko zutoina).
Aldaketak urriaren 30ean, ostiralean, egingo den manifestazioa dela eta
Urriaren 30ean, ostiralean, manifestazioa egingo da Donostian 12:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, eta ondorioz aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
> Informazio osoa ikusi (pdf)
33 linea: Berio 63 geralekua lekualdatuko da obrak direla eta
Obrak direla eta, gaurtik aurrera, asteazkena urriak 14, eta lanak amaitu arte, Berio 63 geralekua (33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara) bertan-behera geratuko da eta metro batzuk aurrerago lekualdatuko da (behin-behineko postea).
25 linea: irteera orduaren aldaketa ostiraletan eta jai bezperetan
Ostiraletik aurrera, irailak 18, 25-Benta Berri-Añorga lineak ostiraletan eta jai bezperetan Boulevardetik duen 23:15eko irteera 5 minutu aurreratuko da 5-Benta Berri linearekin zerbitzuak hobeto koordinatzeko. Beraz, 23:10ean izango da irteera berria.
36 linea: geldialdia Askatasunaren Hiribidea 21ean
Maiatzaren 11tik aurrera, astelehena, Aldakonea alderantz, 36-San Roke-Aldakonea lineak Askatasunaren Hhiribidea 21ean egingo ditu geldialdiak behin betiko, eta ez Askatasunaren Hiribidea 19an. Horrela, 13-Altza eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara lineen ondoan egingo ditu geldialdiak.
24, 29 eta 33 lineak: Txara I geralekuaren lekualdaketa, obrak direla eta
Gaurtik aurrera, martxoak 4, asteazkena, Txarako eraikinean egingo diren obrak direla-eta (obrek bi urte iraungo dutela aurreikusten da), Txara I geralekua (24, 29 eta 33 lineak) Zarategi pasealekura lekualdatuko da, eta Baratzategiko biribilgunera iritsi baino metro batzuk lehenago egongo da.
B3-Egia-Intxaurrondo linearen ibilbidearen aldaketa
Martxoaren 6tik aurrera, ostirala, B3-Egia-Intxaurrondo gautxori linearen ibilbidea aldatuko da Intxaurrondo inguruan.
Beharkoko biribilgunera iristean ez da Sibiliatik jaitsiko eta Baratzategi eta Bustintxulorantz jarraituko du, 9-Egia-Intxaurrondo lineak egiten duen moduan, eta orain arte bezala Baratzategi 21ean ibilbide bukaerako geldialdia egingo du. Zarategi 71 geralekuaren ondoren ezkerretara biratuko du Monsetik (Mons 77an geldialdia egingo du), Ategorrietako tren geralekuraino, eta Zarategitik igoko da (Pilarreko aldapa) Pablo Sorozabalen biribilguneraino. Mons pasealekutik Kiroldegirantz jarraituko du, Garro-Zubiaurre ibilbidea eginez. Fernando Sasiainera iristean, ohiko ibilbideari ekingo dio berriro eta Egiarantz eta Erdialderantz joango da.
Geraleku guztiak mantenduko dira, Mons 36koa, Zarategi 80koa eta Txara I.ekoa izan ezik, hor gelditu beharrean Mons 77an, Zarategi 71ean eta Txara II.an geldituko baita.
*9 linearen gautxoriaren aurreko zerbitzuak B3 linearen ibilbide bera egiten du.
Aldaketak oinezkoak Kotxetegietara sartzeko bidean, obrak direla eta
Kotxetegietako kanpoko aparkalekuko obren fase berri bat dela eta, bihar, asteartea, martxoak 3, hasi eta gutxi gorabehera hamar egunez, Kotxetegietatik igaroz Mons pasealekutik Fernando Sasiainera arteko oinezkoen pasealekua moztuta geratuko da.
Kale batetik bestera igarotzeko, oinezkoek aurreko espaloira igaro beharko dute, eta handik zirkulatu, irudian agertzen den moduan
Arretaz ibiltzeko eskatzen da, ibilgailuak dabiltzalako.
18 linea: Gantxegiko geralekua behin betiko lekualdatzea
Gaurtik aurrera, otsailaren 9a, astelehena, Gantxegi geralekua (18 linea) metro batzuk lehenago dagoen geraleku berri batera lekualdatuko da behin betiko; zehazki, Portuene kalera, Portuene 21eko geralekuaren parera.
