Category : TB7 eu

Aldaketak ostiralean, irailak 18, egingo den manifestazioagatik

Irailaren 18an, ostiralean, manifestazioa egingo da, Erdialdetik hasi eta Groseraino, eta handik berriro Erdialdera. Ibilbide hori dela eta, zonalde eta ordu tarte batzuetan aldaketak egingo dira.

  • 12:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera – ibilbide laburrak egingo dira Erdialdean eta Grosen
  • 12:30etik 13:00etara, gutxi gorabehera – Askatasunaren Hiribidea moztuta egongo da zonen arten lineetarako

> Informazio osoa ikusi (pdf)

Ekainaren 23tik aurrera Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, asteartean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, astelehena, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.

Era berean, berriro jarriko da abian Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko anezka zerbitzua.

 

  1. Gautxori zerbitzua, ekainaren 23an, San Juan bezperan

Ekainaren 23an, San Juan bezperan, Dbusek auzoetara dituen autobus zerbitzuen ordutegiak luzatuko ditu eta 1:00ak arte egongo dira gautxori zerbitzuak Boulevardetik. Hauek izango dira zerbitzuak:

> Informazioa ikusi (pdf)

 

  1. Dbus zerbitzu gehiago auzoetara

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo dira; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatu dira. Hauek dira zabaltzen diren ordutegiak:

> Informazio osoa ikusi (pdf)

 

  1. Gautxori zerbitzu gehiago ostiral, larunbat eta jai bezperetan 

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, asteburuko gautxori zerbitzuak goizaldeko 4:00etan amaituko dira, ostiral, larunbat eta jai bezpera guztietan. Boulevardetik irtengo dira.

> Informazio osoa ikusi (pdf)

 

  1. Igeldoko zerbitzua maizago ekainaren 23tik

Ekainaren 23tik (asteartea) abuztuaren 31ra (astelehena), 16-Igeldo linearen maiztasuna handiagoa izango da 10:05etik 21:05era bitartean, Boulevardetik 20 minutuan behin aterako baita (11:00etatik 22:00etara Kanpinetik). Era berean, 23:00etan eta 00:00etan ere irtengo da Boulevardetik.

Bestalde, garai berean ostiral, larunbat eta jai bezperetako gauetan Igeldok gaueko autobus zerbitzua izango du B7-Igeldo gautxori linearekin. Gautxoria 1:00etan, 2:00etan, 3:00etan eta 4:00etan aterako da Boulevardetik, eta Kontxa pasealekutik joango da zuzenean Igeldoraino eta Kanpineraino.

 

  1. Zerbitzu bereziak udako ekitaldietarako 

Aparteko autobus zerbitzuak egingo dira hirian udan egin ohi diren ekitaldietarako (Jazz Jaialdia, Aste Nagusia, kontzertuak, etab.). Informazioa ekitaldi bakoitzean emango da bereziki.

 

  1. Maiztasun handiagoa 24 eta 27 lineetako autobusetan 

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, jaiegunetan 24-Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros lineetan autobusak 30 minutuko maiztasunez ibiliko dira, izan ere, hil horietan asteko egun guztietako ordutegiak bateratuko dira.

 

  1. Anezka zerbitzua Illunbeko aparkalekutik Erdialdera

Uztailaren 11tik aurrera, larunbata, abuztuaren 31ra arte, astelehena, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko Erdialdea lotzeko.

> Informazio osoa ikusi (pdf)

> Informazio osoa deskargatu (pdf)

Errekor historikoa Dbus-en, autobusaren erabileran, 2025ean 33,7 milioi bidaia baino gehiago eginda

2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Guztira, iaz 33.735.382 bidaia zenbatu ziren, eta erabateko errekorra izan da. Zifra horiek %5,3ko hazkundea adierazten dute 2024an erregistratutako 32.026.966 bidaiako zifrarekin alderatuta (1.708.416  bidaia gehiago), eta %14ko hazkundea, 2023an erregistratu zen 29.599.121 bidaiako zifrarekin alderatuta (4.135.092 bidaia gehiago).

Behin-behineko kopuru horiekin, 2025. urtea lehen postuan kokatzen da Dbusek urte batean egindako bidaia kopuruen rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik, eta 2024ko datuak ere gainditu dira, orduan ere urteko bidaia kopurua 30 milioikoa baino handiagoa izan baitzen.

– 2025. urtea: 33.735.382 bidaia

– 2024. urtea: 32.026.966 bidaia

– 2023. urtea: 29.599.122 bidaia

– 2019. urtea: 29.583.538 bidaia

– 2011. urtea: 29.216.698 bidaia

– 2018. urtea: 29.168.773 bidaia

Linea erabilienei dagokienez, 13 linea izan da 2025ean bidaia gehien erregistratu dituena, 4.204.873 bidaiarekin; ondoren, 28 linea, 4.158.832 bidaiarekin; 5 linea, 3.129.084 bidaiarekin.

Dbusek, halaber, urrian hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, eta lehen aldiz gainditu du hiru milioiko zifra hileko bidaia kopuruan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia zenbatu ziren.

Erabilera indize hori ikusgarria da, 190.000 biztanle baino ez dituen hiria baita. Horrek esan nahi du, beraz, Europan dagoen garraio publikoaren erabilera ratiorik altuenetako bat lortu dela: 180 bidaia/biztanle-urte. Datu horiekin, Dbus herritarrek eta bisitariek gehien aukeratzen duten garraiobide gisa finkatzen da, eta hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtzen da.

Horretaz jabetuta, 2026an Dbusen lanean jarraituko dugu donostiarren konfiantza hobetzeko.