Berriak

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

pueblo_gitanoDbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den ijito herriaren nazioarteko egunarekin.

 

 Horregatik, egun horretan Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

 

Irakurri

Dbus-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2013ko Memoria argitaratu du

AutobusConcha2_portada_copiaDbusek 2013ko ekitaldiari dagokion Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria argitaratu du. Memoria web orri honetan bertan dago eskuragarri.

 2013ko memoria Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotutako alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2013an egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.

Era berean, bidaiari kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta Espainian zein nazioartean eskuratu dituen sariak ere. Txostenak, halaber, Konpainiaren eta bere antolamenduaren deskribapen zabala eskaintzen du.

Memoriak azpimarratu egiten du Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra, kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen direnak.

Dbus ahalegin handia egiten ari da hiria gero eta hobea izan dadin, gero eta bizigarriagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa. Hiriaren erronka estrategiko horretan, funtsezko zutabea dira autobusa eta garraio publikoa erabiltzen duten pertsona guztiak.

Irakurri

Dbus-ek autobus zerbitzua handituko du Zuatzu eta Añorgan

5_25Erlazionatutako lineak: 0525

Otsailaren 17tik aurreraDbusek Zuatzuko eta Añorgako autobus zerbitzua hobetuko du, Benta Berriko linearen (5 linea) eta Benta Berri-Añorgako linearen (25 linea) ibilbideak luzatuta, alde horietako bizilagunen eta langileen premiei erantzuteko.

 IBILBIDEA LUZATZEA BENTA BERRIKO LINEAN (5 LINEA)

Dbusek bi geltoki gehiago jarriko ditu Zuatzuko enpresa parkearen barruan, eremuan zerbitzu zabalagoa emateko, gaur egun enpresa parkearen sarrerako geltokia baino ez dute-eta.

Geltoki berriak Zuatzu-Urola eta Zuatzu-Ulia eraikinen parean kokatuko dira, eta autobusak enpresa parkeko kale nagusitik ibiliko dira. Autobusak Boulevardetikaterako dira, goizeko 9:00etan hasiko dira, eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko dira.

Goizeko 7:00etatik 9:00etara zerbitzua Zuatzuko geltokiraino emango da, beti bezala, 6-8 minutuko maiztasunez.

Linearen ibilbide berria ikusi

IBILBIDE BERRIA AÑORGAKO ERDIGUNETIK BENTA BERRI-AÑORGA LINEAN (25 LINEAN)

Benta Berri-Añorga lineak (25 linea) beste ibilbide bat egingo du Añorgako erdigunearen eta Belartzaren arteanKarmengo Amaren aldeari zerbitzua emateko, orain arte alde horretan ez baitzegoen garraio publikorik. Horrela, autobusak Karmengo Amatik eta Errotazarretik ibiliko dira, Belartzara iritsi arte eta handik ohiko ibilbidearekin jarraitzeko, Errekalde IIraino.

Neurri horrekin, Añorgako alde horretako bizilagunei zerbitzu hobea emateaz gain, linearen puntualtasuna hobetuko da, ibilbidea egiteko denbora gutxiago beharko delako.

Benta Berri-Añorga 25 linearen zerbitzua, Añorgara, Boulevardetik ateratzen da eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko da lanegunetan eta 30 minutuko maiztasunez larunbat eta jaiegunetan. Zerbitzu guztiak Belartzako industrialderaino helduko dira, Errekalden bukatzeko.

Linearen ibilbide berria ikusi

Irakurri

Hartu parte Dbus-en autobusetan ordainketa NFC mugikorren bitartez egiteko proiektuan

IMG_1357Dbusek hiriko autobusetan ordainketa telefono mugikorren bitartez egiteko proiektuaren beste fase bati ekin dio. Fase berrian Konpainiako autobusetan ohiko bidaiari diren 50 lagunek hartuko dute parte.

 Telefono mugikorretako teknologien aurrerapenei esker, etorkizunean gero eta errazagoa eta erosoagoa izango da bidai txartelaren ordainketa egitea garraio publikoan; izan ere, laster posible izango da eguneroko zerbitzu asko gailu bakar batez egitea. NFC teknologia da (Near Field Technology) hurbilen ditugun aurrerapen horietako bat. Berarekin posible da telefono mugikorraren SIM txartelean ordainketa txartel adimenduna emulatzea, mugikorra billeteak baliozkotzeko makinara hurbilduta autobus billetea ordaintzeko aukera emanez. Gainera, sistemak aukera ematen du txartela mugikorrarekin zuzenean kargatzeko, baimendutako establezimendu batera edo salmenta gune batera joan beharrik izan gabe.

Pasa den ekainean Donostian egin zen Garraio Sistema Adimenduei buruzko XIII. Kongresuan Dbusek azaldu zuenez, 2011z geroztik Dbusek NFC proiektu pilotu bat dauka abian jarrita, eta proiektu horretan 10 erabiltzailek autobusa telefono mugikorraren bitartez ordaintzeko sistema bat probatu dute. Orain hasiko den bigarren fasean, Proiektua jada garraio txartela duten beste 50 erabiltzailerengana helduko da. Erabiltzaile berri horiek Dbusen ohiko bidaiak egin ahal izango dituzte billetea telefono mugikorrarekin ordainduta. Deskontuak orain arteko berberak izango dituzte, baina billetea ordaintzeko modua errazagoa izango dute.

Proiektuan, nahi duten erabiltzaileek parte hartu ahal izango dute, eta, horregatik, izena emateko prozesuari hasiera ematen zaio. Izena Dbuseko web orri honetan bertan eman ahal izango da, eskabide formularioa betez. Proiektuan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Mugi edo Lurraldebus txartel arrunta edukitzea, bai eta Movistarreko telefono mugikorra ere (Samsung Galaxy SIII edo Blackberry), 7.0 baino bertsio txikiagoko sistema eragilearekin eta NFC sistemarekin.

Hasieran Proiektua terminal horietarako baino ez bada ere, espero dugu Proiektuaren beraren aurrerapenekin poliki-poliki Telefoniako beste operadore batzuen beste terminal batzuekin ere erabili ahal izatea.

Proiektuaren fase honetan parte hartzeko, jasotzen diren lehen 50 eskabideak aukeratuko dira. Onartzen diren eskabideen egileei beraien telefono mugikorreko SIM txartela aktibatzeko nora joan behar duten azalduko zaie, eta proba pilotuan parte hartzeagatik 20 bidaia kargatuko zaizkie dohainik, opari gisa.

Ekimena aitzindaria da Europan; izan ere, Europako bi hiri lotuko ditu eta Gijonen eta Donostian egingo da batera, aplikazio bakarrarekin Donostiako zein Gijongo hiri autobusetan bidaiatu ahal izango baita telefono mugikor berberarekin.

Proiektua SITE (Smart Travelling in Atlantic Cities) Europar Batzordearen ticketing ekimenaren baitan kokatzen da, Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) finantzatuta, non Dbus, EMTUSA Gijongo hiri garraiorako udal enpresarekin, Movistar telefoniako operadorearekin eta Telvent eta Oberthur konpainia teknologikoekin elkarlanean, hiri bat baino gehiagoren artean jarduteko moduko NFC ordainketa sistema bat garatzen ari baita.

Hasieran, Donostiako esperientzia Dbuseko hiri autobusetara mugatuko da, eta ondorengo faseetan beste operadoreetara zabaltzeko aukera aztertuko da. Edozein kasutan lortutako esperientzia erabilgarria izan daiteke Gipuzkoako Garraio Agintaritzarentzat, etorkizunera begira ordainketa sistema berriak aztertzeko.

Ekimen berri honekin nabarmentzen da Konpainiak hiri garraioaren irisgarritasuna eta erosotasuna handitzen lagunduko duten aurrerapen teknologikoen alde egiten duen apustua; izan ere, hala erakusten dute azken hilabeteetan egin dituen azken inplementazioek, esaterako autobusen iritsiera orduak kontsultatzeko QR kodeak eta billeteak baliozkotzeko autobusen erdiko ateetan jarritako makinak. Inplementazio horiei esker, Dbus finalera heldu ahal izan da munduan ospetsuak diren Transport Ticketing sarietan, Garraio Konpainia Berritzaileenen kategorian.

Honekin lotutako dokumentuak

1. Parte hartzeko eskaera orria

Eskaera orria deskargatu  (pdf)

2. Galdera ohikoenak

Dokumentua deskargatu (pdf)

Irakurri

Dbus, munduko garraio enpresarik berritzaileenetakoen artean hautatua izan da

DBUS_780-24_recortadaDbus MasterCard Transport Ticketing sariaren bost finalisten artean dago, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian. Mundu mailan ospe handia duen aintzatespena da hori. Sariak garraio publikoko eragileen bikaintasuna azpimarratzen du, euren garraioaren berriztapenerako apustua azpimarratuz, garraio jasangarriago eta eraginkorrago baten alde.

 Bost finalisten artean, Dbus ez ezik, gure aldean baliabide asko dituzten enpresa handiak daude eta, beraz, horrek Dbusen izendapena oraindik eta esanguratsuagoa egiten du.

Donostiako Tranbia Konpainia – Dbus enpresaren hautapena azken urteetan aurrera eramandako hainbat akziori esker lortu da, Konpainiak Donostian garraio publiko hobea lortzearren inplementatutako teknologia berriei esker. Inplementazio horiekDbus nazioartean erreferentzia gisa kokatu dute, bai eta hainbat aintzatespen eta sari lorrarazi ere.

Irabazleak Transport Ticketingeko Aholkularitza Kontseiluak aukeratuko ditu, garraioaren industriako profesionalek zuzenean emandako botoak kontuan hartuz. Urtarrilaren 27an, astelehenez, Londresen egingo den ekitaldian jakinaraziko dira irabazleen izenak.

Dbus Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian aukeratu dute, eta Garraio Txartel Adimenduen kategorian, berriz, ATM Bartzelonako Garraio Metropolitanoaren Agintaritza aukeratu dute.

Duela gutxi Dbus Garraioaren Nazioarteko Foroak emandako “Garraioaren Lorpenak” izeneko sarirako ere izendatu zuten, Konpainiak lortutako garraio publikoaren autofinantzaketa maila handiagatik. Sari bi horiekin aitortu egiten zaio Dbusi egindako lana, eta munduko garraio sektoreko konpainia hoberenetakoen artean kokatzen da modu sendoan.

Irakurri

“Autobusa eta Gabonak”, 7. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

IMG_0572Zazpigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Autobusa eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 4 eta 12 urte arteko 950 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.

Aurten gainera, lehiaketak partehartze berezia izan du, Atzegiko marrazki taldeko 14 ikaslerena hain zuzen ere. Lehen aldiz elkarbanatu dituzte gure lehiaketan euren marrazkiak.

Gaur, 2013ko abenduaren 14an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:
• 1. Saria: Oihane Ibañez Sagarzazu, de 6 urte, de Jakintza (marrazkia ikusi). DBUS-eko autobusak 2014an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA
• 2. Saria: Naia Eizagirre Simón, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeokoa (marrazkia ikusi). DBUS-eko autobusak 2014an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA
3. Saria: Alejandro Hernández Salsamendi, 7 urtekoa, San Ignacio Ikastetxekoa (marrazkia ikusi). DBUS-eko autobusak 2014an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta.

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:
1. Saria: Iraia Lasa Cuevas, 11 urtekoa, Intxaurrondo Ikastola (marrazkia ikusi). DBUS-eko autobusak 2014an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA
2. Saria: Kimetz Varela Galarraga, 10 urtekoa, Ibai Ikastola (marrazkia ikusi) DBUS-eko autobusak 2014an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA
3º Saria: Maialen Agirregomezkorta, 10 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa (marrazkia ikusi). DBUS-eko autobusak 2014an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta

7. Marrazki Lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte-hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen.

Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:
– A Maila:
o Iván Zamarreño Rodríguez, 8 urte, Maria Reina Ikastetxea (marrazkia ikusi)
o Lide Goenaga Arayet, 8 urte, Santo Tomas Lizeoa (marrazkia ikusi)
o Adriana Ansorena, 8 urte, Summa Aldapeta (marrazkia ikusi)
o Zulai Zabalegi Galarraga, 7 urte, Ekintza Ikastola (marrazkia ikusi)
o Haizea Lores Entenza, 5 urte, La Salle Ikastetxea (marrazkia ikusi)
o Iñigo Villate, 6 urte, Summa Aldapeta (marrazkia ikusi)
o Haizea Cano García, 7 urte, Langile Ikastola (marrazkia ikusi)

– B Maila:
o Maria Otegui Elipe, 10 urte, Summa Aldapeta (marrazkia ikusi)
o Irene Rodríguez Muñoz, 10 urte, Manuel de Larramendi Ikastetxea (marrazkia ikusi)
o Maria Etxeberria, 9 urte, Summa Aldapeta (marrazkia ikusi)
o Leire Echeveste, 11 urte, Summa Aldapeta (marrazkia ikusi)
o Ander Martín, 9 urte, Summa Aldapeta (marrazkia ikusi)
o Larraitz Gaztelumendi de Celis, 11 urte, Ibai Ikastola (marrazkia ikusi)
o Ane Martinez, 10 urte, Summa Aldapeta (marrazkia ikusi)

Parte hartu duten Atzegiko ikasleak ondorengoak dira:
o Iñaki Ayestaran (marrazkia ikusi)
o Marta Larraza (marrazkia ikusi)
o Inko Cantero (marrazkia ikusi)
o Ane Salazar (marrazkia ikusi)
o Mari Jose Herrera (marrazkia ikusi)
o Luis de Miguel (marrazkia ikusi)
o Nerea Casado (marrazkia ikusi)
o Pedro Jose Fernández (marrazkia ikusi)
o Arantza Garayalde (marrazkia ikusi)
o Marga Soriazu (marrazkia ikusi)
o Sandra Fernández (marrazkia ikusi)
o Javier Gorrotxategi (marrazkia ikusi)
o Oihane Sánchez (marrazkia ikusi)
o Anabel Arribas (marrazkia ikusi)

Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira eta aldi berean DBUS eta San Martin Merkatuko web orrian argitaratuko dira.

Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen partehartzea ere.

Marrazkiek erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukaratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 18tik urtarrilaren 11  arte, Ernest Lluch Kultur Etxean.

Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 20:30era

Larunbata: 17:00etatik 21:00etara

Igandea: itxita

Irakurri

VII. “Autobusa eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

cartel_2013

Dbus eta San Martin Azokak 2013ko “Autobusa eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa zazpigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.

Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte-hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.

Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (SAN MARTIN AZOKA) edo DBUS-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean:

  • Izen abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Harremanetarako telefonoa
  • E-posta
  • Eskola

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.

Bi maila egongo dira:

  • A maila: 8 urte bitarteko haurrak. 2005. urtean edo ondoren jaioak.
  • B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2001, 2002, 2003 edo 2004 urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

Marrazkiak jasotzeko data muga 2013ko azaroaren 22a izango da.

SARIAK
Dbus-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.

  • Lehen saria: 2014ko 6 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
  • Bigarren saria: 2014ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
  • Hirugarren saria: 2014ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak
  • Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

Dbus-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak DBUS-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Marrazki finalistak DVbus-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 14ean, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, Fnac-en aretoan.

Kartela deskargatu (pdf)

Irakurri