Author: Esti

Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. 

Horregatik, bihar, asteazkena, Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa  bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

Irakurri

Naturaren egunean, Dbus haziak banatzen ari da autobusetan, “perching” ekintza berritzaile batekin

Naturaren Babesaren Munduko Eguna dela eta, Dbusek “perching” ekintza berritzaile bat jarri du martxan autobusetan, eta ekintza horren bitartez ziazerben haziak banatzen ari dira poltsetan, ingurumena errespetatzeak duen garrantziaz eta bizimodu osasuntsuak duen balioaz sentsibilizatzeko. Dbusek bere 130. urteurrena ospatzeko egin duen programazioko ekintzetako bat da, eta Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean garatu da.img_0923

Horrela, urriaren 18an, 19an eta 20an Dbuseko autobusak erabiltzen dituzten pertsonek bere hazi poltsa hartu ahal izango dute eta etxera eraman, bere hiri baratzean landatzeko. Aurreikusita dago 130. urteurrenean, urtaro aldaketa bakoitzean “perching” ekintza berri bat egitea sasoiko haziekin. Haziak nekazaritza ekologikokoak dira eta hori egiaztatzen duten ziurtagiriak dauzkate: Euskal Herriko eta Europako Ekoizpen Ekologiko zigilua eta Ehkolektiboa-Euskal Herriko biobaserritar agroekologiko kolektiboaren Zigilua. Hurrengo “perching” ekintza neguan izango da.

Oraingoan, autobusetako heldulekuetatik zintzilik jarri diren poltsak ziazerben haziak dira, eta 16 autobus hibridoetan banatu dira, autobus horien teknologia ingurumenarekin errespetutsuagoa baita. Hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak nola landatu jakiteko jarraibideak datoz. Guztira 2.000 poltsa banatuko dira hiriko zonalde desberdinetako lineetan. Jarduera honetan etxean haziak landatuz parte hartzen duten pertsonek landareen eboluzioa ere partekatu ahal izango dute sare sozialen bidez #HiriBerdea hashtag erabiliz.

img_0889Ekintzarekin, Dbusek agerian jartzen du ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa. Dbuseko flota Euskadin dagoen flotarik ekologikoena da eta gutxien kutsatzen duena, eta elektromugikortasunaren erreferente nagusietako bat da Estatu mailan. 3 autobus %100 elektriko ditu eta 16 autobus hibrido. Datozen asteetan, aurreikusita dago beste 4 ibilgailu hibrido helduko direla, beraz, 2016a bukatu baino lehen 12 metroko flotaren %25 ibilgailu elektriko-hibridoz osatuta egongo da.

Beste datu garrantzitsu bat da 2016ko abuztura arte Estatuan saldutako autobus hibridoen zein elektrikoen %20 Dbuseko flotan zeudela. 

Irakurri

Haurrentzako X. Marrazki Lehiaketa, “Dbus eta Gabonak”

Dbusek eta San Martin Azokak 2016ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa bederatzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.captura_gabonak_2016

Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta. 

Marrazkiak FNACeko erakusmahaian utziko dira (San Martin Azoka) edo Dbusen (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean: 

  • Izen abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Harremanetarako telefonoa eta E-posta
  • Eskola
  • Arduradun legalaren sinadura

 

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, eta marrazkiaren atzekaldean haurraren arduradun legalaren sinadura ere jartzea. Horretarako erabilgarri dagoen txantiloia erabiltzea gomendatzen da.

> Txantiloia deskargatu (pdf)

Bi maila egongo dira:   

  • A maila: 8 urte bitarteko haurrak, 2008. urtean edo ondoren jaioak.
  • B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2004, 2005, 2006 edo 2007. urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

 Marrazkiak jasotzeko data muga 2016ko azaroaren 19a izango da.

 SARIAK

Dbusek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.       

  • Lehen saria: 2017ko 6 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS bat.
  • Bigarren saria: 2017ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera bat.
  • Hirugarren saria: 2017ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu sorta bat.
  • Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

 

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak DBUSen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. DBUSen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu www.dbus.eus web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren webguneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 17an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNACen aretoan. 

Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 13an, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.cartel_bajavision_2016

 Horregatik, ostegunean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Peruko profesionalak bisitan Dbuseko instalazioetan

Dbusek Peruko GMD talde teknologikoko ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. GMD enpresa inplementazio teknologikoetan espezializatuta dago garraio arloan. Peruko ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte.visita_peru_2016

Ordezkaritzak Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) ezagutu du. Sistema horrek teknologia berriak erabiltzea ahalbidetzen du erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, eta Kotxetegien eta gidarien arteko barne komunikaziorako bide bat sortzen du. Sistema 2004an ezarri zen Dbusen, eta berari esker geltoki guztietan jakin daiteke autobusak noiz helduko diren, eta hurrengo geldialdiari buruzko eta geldialdi bakoitzean egin daitezkeen autobus aldaketen gaineko informazioa eman daiteke autobus barruan.

 Ordezkaritzako kideek beste sistema batzuk ere ezagutu dituzte. Esaterako, antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, edo Dbuseko ticketing sistema.

 Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri

Jarraitu Dbusen egunerokoa Instagramen

Jakin nahi al duzu nola funtzionatzen duen Dbusek barrutik? Dbusen Instagrameko kontuan (dbusdonostia) egunero-egunero egiten dugun lanaren kronikaren jarraipena egin dezakezu. Argitalpen guztiek #descubredbus eta #dbusezagutu hashtaga daramate, haien arrastoari jarraitu ahal izateko.

 Instagramen, adibidez, ikusi dezakezu nola egiten den lan departamentu guztietan, zer jarduera antolatzen ditugun eta Dbusen gaineko beste bitxikeria batzuk ere bai.  

Irakurri

Santanderreko hiri garraioko zerbitzuaren ordezkaritza bat Dbus bisitatzen

TUS Santanderreko Hiri Garraioko Zerbitzuaren ordezkaritza bat Kotxetegien instalazioetan egon da, Dbusek zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen ikusten.  Donostiako autobusen mantentze lanak kudeatzeko Dbuseko tailerretan ezarri den plangintza sistemak ezagutu ditu ordezkaritzak.tus_visita2016

TUSen arduradunak interesatuta agertu dira autobusen eta tailerretako eta garbiketako langileen antolaketan Dbusek egiten duen giza baliabideen eta baliabide teknikoen kudeaketa eraginkorragaz, bai eta Dbuseko arlo horretan egiten diren zereginez ere. Ordezkaritzak gidarien ordutegiak antolatzeko inplementatutako planifikazio sistema adituak ere ezagutu ditu. 

Era berean, baieztatu ahal izan dute zer lan egiten duen egunero autobusetan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeaz eta autobus flota ahalik eta baldintzarik hoberenean egoteko aldian-aldian ibilgailuei egin beharreko mantentze lanak egiteaz arduratzen den zerbitzu teknikoak. Ordezkaritzak ikusi ahal izan du, halaber, nola antolatzen den lana eta nola sailkatzen den ondoren dokumentazioa, zehaztasunez artxibatzeko eta edozein unetan kontsultatzeko moduan egoteko.

 Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri

Dbusek bat egiten du Erretinosi Pigmentarioaren Egunarekin

Irailaren 25ean, igandea, Erretinosi Pigmentarioaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du.retinosis_2016

 Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

“Hide or Reveal”, gogoeta bat Dbus-eko autobusetako leihoaren bitartez

Hiriburutzaren programaren barruan, Dbusek eta Donostia 2016k “Hide or Reveal” instalazioa jarri dute abian (Ezkutatu edo erakutsi), Dbuseko 26-Amara-Martutene lineako bi autobusetan leihoetan jarri diren argazkien bitartez beste leku batzuetara bidaia egiteko aukera eskainiz.corners_02

 Helena Wikström eta Una Bauer artistek egindako 8 argazki dira, eta bidaiaren inguruko begirada bat planteatzen dute, autobuseko leihoaren bitartez gogoeta egitea, zehazki. Argazkiak 2 artistek egindakoak dira Balkaneetara eta Kaukasora egindako bidaia batean, eta bidaian zehar bizi zituzten uneak eta ezagutu zituzten pertsonak jasotzen dituzte. Argazkiekin batera testuak daude, irudi horiek eragin ditzaketen sentimendu subjektiboak adierazteko.

 Testuinguru honetan, “Hide or Reveal” intromisio hutsa da: ez du ezer saldu nahi; hobe esanda, erabiltzaileak zirikatu nahi ditu eta bidaiaren izaera zalantzan jartzera eta birplanteatzera bultzatu. Instalazioa Europako beste hiri batzuetan egon da jada, eta Dbuseko autobusean bi aste egingo ditu.

 Ekintza Corners of Europe proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektua Europako periferiako kultur instituzio eta erakunde batzuek artistentzat eta hiritarrentzat diseinatu eta zuzendutako plataforma bat da, eta bere helburua da artistei eta ikertzazileei aukera ematea nazioarteko proiektu artistikoetan kulturaletan eta diziplina askotakoetan laguntzeko.  Donostian abian jarriko diren proiektu guztiak Amara aldean garatuko dira, irailaren 19tik urriaren 2ra bitartean.

 

Irakurri

Autobus Berdea haurrentzako tailerrerako izena emateko epea irekita

Dbusek, bere 130. urteurrenaren programazioaren barruan, materialak birziklatuz autobusen maketak egiteko familia tailer bat antolatu du: “Autobus Berdea”.

 autobus_berdea

Jarduera honen asmoa da haurrak ohartaraztea mugikortasun iraunkorrak eta autobusaren erabilerak duten garrantziaz, horretarako sormenaz baliatuz. Ontziak, poteak, kartoiak eta beste elementu batzuk erabiliko dira autobusak sortzeko, aldi berean mugikortasun iraunkorra eta naturaren zaintza lotzen lagunduta.

 Tailerra 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat da, eta haurrek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute. Donostia Kulturaren laguntza du eta Aiete Kultur Etxean egingo da, 2 saiotan. Tailerraren ondoren maketarik nabarmenenak aukeratuko dira, eta Kultur Etxean jarriko dira ikusgai.

 Jarduera dohainik da eta aurretik izena eman behar da (irailaren 19tik aurrera). Talde bakoitzean gehienez ere 50 pertsonak parte hartu ahal izango dute, eta plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

 

Tailerren egunak:

– 1.Taldea: urriak 22 eta 29

– 2.Taldea: azaroak 19 eta 26

 

Tailerren ordutegia:

16:30etik 18:30era gutxi gorabehera.

 

Parte hartzaileek eraman beharreko materiala:

Ontziak, poteak, kartoizko bilkariak, paperak…

 

 Aurretik izen ematea:

[email protected] (Aiete Kultur Etxeko Haurtxokoa)

943 000 200 (Dbusen Erabiltzaileen Arretarako zerbitzua)

 Era berean, aldian-aldian Dbusek beste jarduera batzuk antolatzen ditu txikienendako. Esaterako, Kotxetegiak bisitatzeko eskola irteerak antolatzen ditu autobus enpresa baten funtzionamendua barrutik ezagutzeko, edo Gabonetako haurrentzako lehiaketa modu atseginean eta sormenarekin autobusaren erabilera bultzatzeko.

Irakurri