Author: Esti

36 linea: geldialdia Askatasunaren Hiribidea 21ean

Maiatzaren 11tik aurrera, astelehena, Aldakonea alderantz, 36-San Roke-Aldakonea lineak Askatasunaren Hhiribidea 21ean egingo ditu geldialdiak behin betiko, eta ez Askatasunaren Hiribidea 19an. Horrela, 13-Altza eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara lineen ondoan egingo ditu geldialdiak.

Irakurri

Aldaketak Dbusen 16 eta 28 lineetan maiatzaren 1etik aurrera, ostirala

Maiatzaren 1ean, ostiralean, aurreikusita dago Dbusek 16-Igeldo eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan aldaketak martxan jarriko dituela, bi lineetan puntualtasuna hobetzeko eta ordutegiak hobeto betetzeko. Hauek dira egingo diren aldaketak.

 

16-IGELDO: 

  • Irailaren 1etik ekainaren 22ra: linearen maiztasuna 30 minutukoa izango da (maiatzaren 1ean hasiko da). Hori dela eta, Igeldoko eta Boulevardeko irteera orduak aldatuko dira, eta honela geratuko dira:
    • Irteerak Boulevardetik: xx:00h eta xx:30h
    • Irteerak Igeldotik:
      – 9:30ak arte: xx:00h eta xx:30h (aldaketarik gabe).
      – 9:30etik 21:30era: xx:15h eta xx:45h.
      – 21:30etik aurrera: xx:00h eta xx:30h (aldaketarik gabe).
  • Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra: 20 minutuko maiztasuna.

Ordutegi eta maiztasunen aldaketak ez du eraginik geralekuen definizioan, ezta ibilbidean ere, aldaketarik gabe mantenduko dira-eta. Horrela, lineari fidagarritasuna eman nahi zaio urte osoan, herritarrei zerbitzu puntuala eta kalitate handiagokoa eskainiz.

 

  • 28-AMARA-OSPITALEAK:

Zehazki, astegunetan Boulevardeko irteera ordu batzuk aldatuko dira 7:10etik 8:55era bitartean (7:20tik 9:19ra bitartean Miramonetik), maiztasuna 7 minutukoa izango baita. Larunbatetan, 11:05etik 21:12ra bitartean Boulevardeko irteera orduak aldatuko dira (11:31tik 21:02ra bitartean Miramonetik), maiztasuna 7-8 minutukoa izango baita. Igande eta jaiegunetan ordutegiak lehen irteeretan eguneratuko dira, eta 11:05etik 20:07ra bitartean Boulevardeko (11:20tik 20:30era bitartean Ospitaleetatik), tarte horretan maiztasuna 8-9 minutukoa izango baita.

Dbusek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz.

Horregatik, bihar, larunbata, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Garbera II geraleku berria 31 linearako

Astelehenetik aurrera, apirilak 27, Dbuseko 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak geraleku berria izango du Garberan, Garbera II izenekoa. Eraikinaren alboan egongo da, lurpeko aparkalekura sartzeko arrapalaren ondoren (ikusi irudia). Altzarantz doanean zein Loiola-Amarantz doanean geratuko da geraleku horretan. Era berean, Garbera IIk Garbera geralekua ordezkatuko du linea horretarako.

Bestalde, 22:35ean merkataritza gunetik irteten den 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara linearen zerbitzu bereziak (Garbera-Boulevard) geraleku bietan egingo du geldialdia: lehenengo, Garberan, eta gero Garbera IIn.

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

Dbus-ek Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Egunarekin bat egiten du

Bihar, apirilaren 2an, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna izango da eta Dbusek bat egiten du egunarekin. Horregatik, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona guztiei eta haien senideei babesa erakusteko eta gizartean kontzientziazioa handitzeko Gautenak (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) antolatutako jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Dbus-ek mugikortasun jasangarriko profesionalen bisita hartu du Mubil Mobility Expoaren esparruan

Egun hauetan MUBIL Mobility Expo mugikortasun jasangarriko industriaren azoka egiten ari da gure lurraldean, eta, azoka horren baitan, Dbusek sektoreko hainbat enpresa eta erakundetako profesionalez osatutako bi talderen bisita hartu du aste honetan.

MUBILek, Euskadiko Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko poloak eta azokaren sustatzaileak, antolatu ditu bisitak, Dbusekin elkarlanean, eta haiei esker 20 profesional inguru hurbildu dira Kotxetegietara, Donostiako autobus flotan ezarritako azken berrikuntza teknologikoak eta Konpainia murgilduta dagoen elektrifikazio proiektu integrala ezagutzeko.

Bisitetan, Javier Vallejo Dbuseko zuzendari ondokoak eta Eduardo Gonzalez zuzendari teknikoak azken urteetan Dbusen ezarri diren azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu dituzte, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan zuten, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.

Bestalde, Dbuseko Zuzendaritzak flota deskarbonizatzeko prozesua ere aurkeztu du, zeina 0 emisioko flota baterantz eraldaketa integralerako makroproiektu estrategiko gisa pentsatu den. Makroproiektu hori elkarri lotutako jarduera ildo ugaritan egituratzen da. Erronka teknologikoak eta operatiboak lantzen dituzten jarduerak dira, tartean direla, besteak beste, hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektrikoen pixkanakako ezarpena, kudeaketa sistema aurreratuen ezarpena, ibilgailu eta azpiegituren birkarga eta zaintza optimizatzea eta mantentze eta ustiapen arloen berrantolaketa.

Era berean, ibilgailu elektrikoen bateriei lotutako arriskura egokitutako suteen aurkako babeserako azpiegitura espezifiko berrien garapena nabarmendu da, Kotxetegietako segurtasun estrategia globalaren barruan. Hori guztia instalazioak osorik berritzeko prozesu baten baitan sartzen da, etorkizuneko flota %100 elektrikoak eraginkortasunez, seguru eta era jasangarrian jardutea bermatu ahal izateko.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.

Irakurri

DTK-k Memoria aurkeztu du eta 2025aren balantzea egin du

DTK-k 2025eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari (ESK) buruzko Memoria aurkeztu ditu Administrazio Kontseiluan. Memoria jada eskuragarri dago Dbusen web orrian: www.dbus.eus

2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Erabateko errekorra izan da. DTKn kontabilizatutako bidaien kopurua, Dbuseko eta Dbiziko zerbitzuak barne, 35.044.276 bidaiakoa izan da, eta 2024an 33.321.324 bidaiakoa izan zen.

Konpainia osatzen duten pertsona guztien ahaleginari esker, eta Udalari esker, akziodun den heinean, eta baita egunero-egunero garraio publikoaren alde egiten duten erabiltzaileei eta garraio publikoaren bilakaeraren oinarri diren aurrerapen teknologiko handiei esker ere, gaur egun Konpainia hiri garraioko enpresa eraginkor eta aurreratuetako bat da Europan.

 

  1. Bidaiak Dbusen

2025ean, 33.735.379 autobus bidaia erregistratu dira Dbuseko zerbitzuetan, eta aurreko urtean, berriz, 32.026.966 bidaia erregistratu ziren.

Linea erabilienei dagokienez, 13- Altza linea izan da, bigarren urtez, bidaiari gehien erregistratu duena, eta bere atzetik 28- Ospitaleak-Altza eta 5-Benta Berri lineak daude. Hiru lineek AENORen kalitate ziurtagiria dute, Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauak araututa, baina arauak ezartzen dituen konpromisoak, hiru linea horietan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko funtzionamenduan ere aplikatzen dira.

 

  1. Bidaiak Dbizin

Dbizi bizikletak alokatzeko sistemaren erabilerak gorantz egiten jarraitu du 2025ean. Hala, 2025ean 1.308.897 bidaia erregistratu dira, eta 2024an, berriz, 1.294.358. Horrez gain, 1.300.00 bidaiako muga gainditu da lehen aldiz. Azpimarratzekoa da ohiko erabiltzaileek bizikleta elektrikoak nahiago dituztela argi eta garbi. Urtean egindako bidaia guztietatik, %73,82 bizikleta mota horrekin egin dira.

Abonatu kopuruari dagokionez, 2025 abuztuan erregistratu zen abonatu kopururik handiena: 15.192 erabiltzaile. Horrek esan nahi du sisteman gutxi gorabehera %12,46 abonatu gehiago egon direla, pasa den urteko daturik onenarekin alderatuta (13.508 abonatu 2024ko abuztuan).

 

 

  1. Flota gero eta jasangarriagoa

Bideberdea da Dbusek flota eraldatzeko eta 2030erako Donostian garraio %100 jasangarria izateko egiten duen apustu estrategikoa. Bere helburu nagusia da emisio kutsakorrak murriztea, flota autobus elektrikoekin berrituz.

Pasa den urtean, Dbusek bere flotaren eraldaketa sendotzeko lanean jarraitu du, azpiegitura elektrikoaren errendimenduaren hobekuntzan eta eguneroko operatibaren optimizazioan fokua jarrita, ezarritako helburua lortzeko ezinbesteko elementuak baitira. 2025ean Dbuseko flota aurreko ekitaldietan baino nabarmen errespetutsuagoa eta jasangarriagoa da. Garrantzitsua da azpimarratzea 12 metroko 92 autobusetatik 41 elektrikoak direla eta 45 hibridoak, hau da, 12 metroko autobusen %93,4 teknologia hibridoz/elektrikoz eragindakoak direla. Oso ratio garrantzitsua da, eta Estatuko garrantzitsuenetako bat da. Era berean, 18 metroko 41 autobusetatik 9 hibridoak dira eta 7 elektrikoak, eta hori Dbuseko flotaren %39 da. 

Aldi berean, Kotxetegietako azpiegitura elektrikoa modernizatu da eta kontsumoa optimizatzeko, galerak murrizteko eta eraginkortasun operatiboa hobetzeko aukera ematen duten karga adimenduneko sistema berriak instalatu dira.

 

  1. Kotxetegiak elektrifikatzea 

2025ean, Kotxetegietako azpiegitura erabat egokitzeko azken urratsak egin dira, 2024an eraikin nagusia elektrifikatzeko lanak amaitu ondoren. 17-Gros-Amara-Miramon linea zerbitzu %100 elektriko bihurtzeko, beharrezkoa da kotxetegietako aparkaleku berriak, 2021ean inauguratu zenak, linearako aurreikusita dauden bederatzi ibilgailuak kargatzea ahalbidetuko duten karga estazioak izateko behar den azpiegitura edukitzea.

Obrak 2026ko azken hiruhilekoan amaitzea aurreikusita dago. Azpiegituraren barruan, instalazio elektriko osoa (hartunea, tentsio ertaina eta behe tentsioa), datuen sarearen azpiegitura, beharrezko egitura metalikoa, baterien karga eta suteen aurkako babesaren instalazioa ere sartzen dira. Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (FEDER) kofinantzatuko da, FEDER 2021-2027 Euskadiko Programaren esparruan.

 

  1. Munduko ticketing sistemarik hoberena duen garraio publikoko operadorearen saria

2025eko martxoan, Dbusek munduko ticketing onena duen garraio publikoko operadorearen saria jaso zuen, “Transport Ticketing Awards” sariak banatzeko Londresen egin zen ekitaldian. Nazioartean ospe handia duen aitortza da, eta garraioa jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin berrikuntzak egitearen alde bikain ari diren garraio publikoko operadoreen lana azpimarratzen du.

Ticketing sisteman ezarri dituen jarduketa ugariri esker aukeratu dute Dbus. Jarduketa horien artetik, nabarmentzekoa da autobuseko bidaia txartela QR kodearen bidez, Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin, kontakturik gabeko banku txartelekin eta lotutako gailu digitalekin ordaintzeko aukera egotea. Era berean, beste jarduketa azpimarragarri bat izan da ticketing datuetan oinarrituta erabiltzailearen jatorria-helmuga matrizea kalkulatzeko eta zerbitzua ematen ari den autobus bakoitzaren denbora errealeko okupazioa zenbatesteko ezarri den sistema. Baloratu zen, halaber, geralekuetan autobusaren zain dauden erabiltzaileak zenbatu ahal izatea eta, horrela, datozen egunetarako eskaera iragarri ahal izatea, baliabideak optimizatzeko.

Azpimarratzekoa da sariarekin aitortzen dela garraio publikoa asko erabiltzen dela (Donostia da autobusen erabilera indizerik handiena duen hiria; donostiar bakoitzak 200 bidaia inguru egiten ditu, Europako erabilera kopuru handienetako bat eta antzeko tamaina duten gainerako hirietako erabilera kopuruaren oso gainetik), autobus zerbitzua etengabe hobetzen dela (abiadura komertziala eta puntualtasuna handiak dira), zerbitzuetan maila teknologiko aurreratua duela, ticketing sistemaren hobekuntzak egin direla eta kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzeko hainbat ekimen egin direla. Faktore horiek guztiak funtsezkoak izan dira epaimahaiaren balorazioan eta sari ospetsu honekin jasotako aitortzan, horrek bultzatzen gaitu-eta kalitatezko garraio publikoa eskaintzeko lanean jarraitzera.

 

 

Irakurri

Zerbitzu gehiago Igeldora Aste Santuan

Aste Santuan, 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.

Zehazki, martxoaren 30etik apirilaren 12ra gertatuko da zerbitzuen areagotze hori, bi egun horiek ere barruan sartuta.

10:05etik 21:05era bitartean handituko da zerbitzuaren maiztasuna, eta zerbitzua 20 minutuan behin izango da. Beraz, honela geratuko da zerbitzua:

 

Irteerak Boulevard 19tik:

– Martxoaren 30ean eta 31n; apirilaren 1ean, 4an, 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n: 8:35etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.

– Apirilaren 2an, 3an, 5ean, 6an eta 12an: 7:05etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.

 

Irteerak Kanpinetik: 

– Martxoaren 30ean eta 31n; apirilaren 1ean, 4an, 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n: 9:00etatik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.

– Apirilaren 2an, 3an, 5ean, 6an eta 12an: 7:30etik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Igande honetan, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna  da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan.

Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen berriak bultzatzeagatik.

Irakurri