Author: Esti

DBUS-ek ekologikoagoak diren lau autobus artikulatu gehitu ditu bere flotan

webGaur, ekainaren 2an, Dbusek 18 metroko lau autobus artikulatu berri aurzkeztu ditu. Autobusak berehala hasiko dira zerbitzua ematen Donostiako hiri autobusen lineetan.

Autobusak MAN etxekoak dira eta Euro 6 teknologia dute, ingurumena gehien errespetatzen duen teknologia, alegia. Dbus da fabrikatzailearen teknologia berri hori, hau da, igorpenak gutxitu eta merkatuko igorpen maila txikienetara jaistea ahalbidetzen duen teknologia daukaten autobusak erosi dituen lehen enpresa.

Berria irakurri(pdf)

Irakurri

Balorazio altua Dbus-en zerbitzuen erabiltzaileen aldetik

DBUS_713-10 (1)Konpainiako erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte Dbuseko linea nagusien zerbitzuak, haiekiko gogobetetzeari dagokionez. Hala erakutsi dute erabiltzaileen gogobetetzea neurtzeko 2013ko bigarren seihilekoan egindako azken inkestan lortutako emaitzek. Inkesta hori urtero egin ohi da, Dbuseko Kalitate Planaren arabera.

Aurten gogobetetzeari buruzko inkesta hiriko ardatz nagusietan dabiltzan hiru lineetan egin da, hau da, 13-Altza, 5-Benta Berri eta 28-Amara Ospitaleak lineetan. Linea horiek kalitate eta maiztasun handiko sistemaren baitan daude sartuta.

Oro har, erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte aztertutako alderdi guztiak. Batez beste 7,68ko puntuazioa eman diete. Aztertutako alderdi guztiek oso nota altua izan dute, 5,75eko nota gaindituta. Horretarako, inkesta bat egin da autobusetan bertan, zerbitzu-rako esanguratsuak diren 24 alderdiei buruz galdetuta eta alderdi horiei 1etik 10erako puntuazioa emateko eskatuta.

Ohar eta iradokizun asko jaso dira, eta horietatik asko zerbitzuarekin pozik daudela esa-teko izan dira. Lortutako puntuazioak aurreko urteetan egindako inkestetan lortutako puntuazioak gainditu ditu berriro ere.

Linea aldaketak, puntualtasuna eta irisgarritasuna dira erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak. Horiek denek 8,20 baino puntuazio handiagoa lortu dute. Honakoak dira banan-banan erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak:

– Lineaz aldatzeko aukera (8,57)
– Eskainitako zerbitzua betetzea (8,43)
– Ordaintzeko sistemen erosotasuna (8,42).
– Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea (8,42)
– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak … (8,29)

Baloratutako lineei dagokienez, bakoitzean lortutako batez besteko puntuazioa hau izan da:

– 28-AMARA-OSPITALEAK (7,79)
– 13-ALTZA (7,67)
– 5-BENTA BERRI (7,51)

Erabiltzaileen artean oso harrera ona izan duten alderdietako bat haur kotxeen eta minusbaliatuen mugikortasuna errazteko eta segurtasun handiagoa bermatzeko billeteak balioztatzeko edo ordaintzeko makinak haur kotxeendako eta minusbaliatuentzako guneetara eramanda egin den aldaketa izan da. Aldaketa horri 8,42ko puntuazioa eman diote batez beste.

Bai lortutako balorazioak bai erabiltzaileek egindako iradokizunak balio handikoak dira Konpainiarako, eta horregatik Dbusek kontuan hartuko ditu zerbitzua etengabe hobetzen joateko.

Irakurri

Dbus-ek mugitzeko dituzten ohituren gainean galdetuko die auzoetako bizilagunei

A3_HorMartxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean, Dbusek hiriko zenbait auzotako bizilagunak kontsultatuko ditu Donostia barruan zein kanpoan mugitzeko dituzten ohituren gainean.

Dbus-en helburu iraunkor eta nagusia Konpainiak gaur egun eskaintzen duenautobus zerbitzua hobetzea, eta, horretarako, funtsezkoa da ondo ezagutzea Donostiako hiritarrek ohiko garraiobidea aukeratzerakoan dituzten ohiturak, joerak, motibazioak eta hobespenak.

Hasteko, azterketa Altza, Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Loiola eta Aieteko auzoetan egingo da. Proiektuaren bilakaeraren arabera, baliteke azterketa hiriko beste gune batzuetara zabaltzea.

Azterketan parte hartzeko modu bat baino gehiago dago: 
1. Auzo bakoitzean kalean ibiliko diren inkestatzaileek egindako inkestei erantzunez.
2. Talde fokalak eginez, auzoetako hainbat bizilagun multzorekin. 
3. Auzo bakoitzeko Kultur Guneak eta Konpainiaren webgunean (www.dbus.es) bizilagunentzat eskuragarri egongo diren inkestak betez.

Era berean, posta elektroniko bat jarri da azterketa egingo den auzoetako bizilagunen esku, proiektuan parte hartzeko interesa edukiz gero adierazteko, eta azterketaren gaineko zalantzak, iradokizunak edo galderak planteatzeko. Inkesta posta elektroniko bidez bidali nahi duten bizilagunek ere posta helbide hori erabili dezakete horretarako.

– Harremanetarako posta elektronikoa: [email protected]

Bestalde, kontsultan parte hartzen dutenen artean Dbus-en bidaiatzeko bidai-txartelak eta kontzertuetarako sarrerak zozketatuko dira.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

pueblo_gitanoDbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den ijito herriaren nazioarteko egunarekin.

 

 Horregatik, egun horretan Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

 

Irakurri

Dbus-ek Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2013ko Memoria argitaratu du

AutobusConcha2_portada_copiaDbusek 2013ko ekitaldiari dagokion Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria argitaratu du. Memoria web orri honetan bertan dago eskuragarri.

 2013ko memoria Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotutako alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2013an egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.

Era berean, bidaiari kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta Espainian zein nazioartean eskuratu dituen sariak ere. Txostenak, halaber, Konpainiaren eta bere antolamenduaren deskribapen zabala eskaintzen du.

Memoriak azpimarratu egiten du Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra, kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen direnak.

Dbus ahalegin handia egiten ari da hiria gero eta hobea izan dadin, gero eta bizigarriagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa. Hiriaren erronka estrategiko horretan, funtsezko zutabea dira autobusa eta garraio publikoa erabiltzen duten pertsona guztiak.

Irakurri

Dbus-ek autobus zerbitzua handituko du Zuatzu eta Añorgan

5_25Erlazionatutako lineak: 0525

Otsailaren 17tik aurreraDbusek Zuatzuko eta Añorgako autobus zerbitzua hobetuko du, Benta Berriko linearen (5 linea) eta Benta Berri-Añorgako linearen (25 linea) ibilbideak luzatuta, alde horietako bizilagunen eta langileen premiei erantzuteko.

 IBILBIDEA LUZATZEA BENTA BERRIKO LINEAN (5 LINEA)

Dbusek bi geltoki gehiago jarriko ditu Zuatzuko enpresa parkearen barruan, eremuan zerbitzu zabalagoa emateko, gaur egun enpresa parkearen sarrerako geltokia baino ez dute-eta.

Geltoki berriak Zuatzu-Urola eta Zuatzu-Ulia eraikinen parean kokatuko dira, eta autobusak enpresa parkeko kale nagusitik ibiliko dira. Autobusak Boulevardetikaterako dira, goizeko 9:00etan hasiko dira, eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko dira.

Goizeko 7:00etatik 9:00etara zerbitzua Zuatzuko geltokiraino emango da, beti bezala, 6-8 minutuko maiztasunez.

Linearen ibilbide berria ikusi

IBILBIDE BERRIA AÑORGAKO ERDIGUNETIK BENTA BERRI-AÑORGA LINEAN (25 LINEAN)

Benta Berri-Añorga lineak (25 linea) beste ibilbide bat egingo du Añorgako erdigunearen eta Belartzaren arteanKarmengo Amaren aldeari zerbitzua emateko, orain arte alde horretan ez baitzegoen garraio publikorik. Horrela, autobusak Karmengo Amatik eta Errotazarretik ibiliko dira, Belartzara iritsi arte eta handik ohiko ibilbidearekin jarraitzeko, Errekalde IIraino.

Neurri horrekin, Añorgako alde horretako bizilagunei zerbitzu hobea emateaz gain, linearen puntualtasuna hobetuko da, ibilbidea egiteko denbora gutxiago beharko delako.

Benta Berri-Añorga 25 linearen zerbitzua, Añorgara, Boulevardetik ateratzen da eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko da lanegunetan eta 30 minutuko maiztasunez larunbat eta jaiegunetan. Zerbitzu guztiak Belartzako industrialderaino helduko dira, Errekalden bukatzeko.

Linearen ibilbide berria ikusi

Irakurri

Hartu parte Dbus-en autobusetan ordainketa NFC mugikorren bitartez egiteko proiektuan

IMG_1357Dbusek hiriko autobusetan ordainketa telefono mugikorren bitartez egiteko proiektuaren beste fase bati ekin dio. Fase berrian Konpainiako autobusetan ohiko bidaiari diren 50 lagunek hartuko dute parte.

 Telefono mugikorretako teknologien aurrerapenei esker, etorkizunean gero eta errazagoa eta erosoagoa izango da bidai txartelaren ordainketa egitea garraio publikoan; izan ere, laster posible izango da eguneroko zerbitzu asko gailu bakar batez egitea. NFC teknologia da (Near Field Technology) hurbilen ditugun aurrerapen horietako bat. Berarekin posible da telefono mugikorraren SIM txartelean ordainketa txartel adimenduna emulatzea, mugikorra billeteak baliozkotzeko makinara hurbilduta autobus billetea ordaintzeko aukera emanez. Gainera, sistemak aukera ematen du txartela mugikorrarekin zuzenean kargatzeko, baimendutako establezimendu batera edo salmenta gune batera joan beharrik izan gabe.

Pasa den ekainean Donostian egin zen Garraio Sistema Adimenduei buruzko XIII. Kongresuan Dbusek azaldu zuenez, 2011z geroztik Dbusek NFC proiektu pilotu bat dauka abian jarrita, eta proiektu horretan 10 erabiltzailek autobusa telefono mugikorraren bitartez ordaintzeko sistema bat probatu dute. Orain hasiko den bigarren fasean, Proiektua jada garraio txartela duten beste 50 erabiltzailerengana helduko da. Erabiltzaile berri horiek Dbusen ohiko bidaiak egin ahal izango dituzte billetea telefono mugikorrarekin ordainduta. Deskontuak orain arteko berberak izango dituzte, baina billetea ordaintzeko modua errazagoa izango dute.

Proiektuan, nahi duten erabiltzaileek parte hartu ahal izango dute, eta, horregatik, izena emateko prozesuari hasiera ematen zaio. Izena Dbuseko web orri honetan bertan eman ahal izango da, eskabide formularioa betez. Proiektuan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Mugi edo Lurraldebus txartel arrunta edukitzea, bai eta Movistarreko telefono mugikorra ere (Samsung Galaxy SIII edo Blackberry), 7.0 baino bertsio txikiagoko sistema eragilearekin eta NFC sistemarekin.

Hasieran Proiektua terminal horietarako baino ez bada ere, espero dugu Proiektuaren beraren aurrerapenekin poliki-poliki Telefoniako beste operadore batzuen beste terminal batzuekin ere erabili ahal izatea.

Proiektuaren fase honetan parte hartzeko, jasotzen diren lehen 50 eskabideak aukeratuko dira. Onartzen diren eskabideen egileei beraien telefono mugikorreko SIM txartela aktibatzeko nora joan behar duten azalduko zaie, eta proba pilotuan parte hartzeagatik 20 bidaia kargatuko zaizkie dohainik, opari gisa.

Ekimena aitzindaria da Europan; izan ere, Europako bi hiri lotuko ditu eta Gijonen eta Donostian egingo da batera, aplikazio bakarrarekin Donostiako zein Gijongo hiri autobusetan bidaiatu ahal izango baita telefono mugikor berberarekin.

Proiektua SITE (Smart Travelling in Atlantic Cities) Europar Batzordearen ticketing ekimenaren baitan kokatzen da, Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) finantzatuta, non Dbus, EMTUSA Gijongo hiri garraiorako udal enpresarekin, Movistar telefoniako operadorearekin eta Telvent eta Oberthur konpainia teknologikoekin elkarlanean, hiri bat baino gehiagoren artean jarduteko moduko NFC ordainketa sistema bat garatzen ari baita.

Hasieran, Donostiako esperientzia Dbuseko hiri autobusetara mugatuko da, eta ondorengo faseetan beste operadoreetara zabaltzeko aukera aztertuko da. Edozein kasutan lortutako esperientzia erabilgarria izan daiteke Gipuzkoako Garraio Agintaritzarentzat, etorkizunera begira ordainketa sistema berriak aztertzeko.

Ekimen berri honekin nabarmentzen da Konpainiak hiri garraioaren irisgarritasuna eta erosotasuna handitzen lagunduko duten aurrerapen teknologikoen alde egiten duen apustua; izan ere, hala erakusten dute azken hilabeteetan egin dituen azken inplementazioek, esaterako autobusen iritsiera orduak kontsultatzeko QR kodeak eta billeteak baliozkotzeko autobusen erdiko ateetan jarritako makinak. Inplementazio horiei esker, Dbus finalera heldu ahal izan da munduan ospetsuak diren Transport Ticketing sarietan, Garraio Konpainia Berritzaileenen kategorian.

Honekin lotutako dokumentuak

1. Parte hartzeko eskaera orria

Eskaera orria deskargatu  (pdf)

2. Galdera ohikoenak

Dokumentua deskargatu (pdf)

Irakurri

Dbus, munduko garraio enpresarik berritzaileenetakoen artean hautatua izan da

DBUS_780-24_recortadaDbus MasterCard Transport Ticketing sariaren bost finalisten artean dago, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian. Mundu mailan ospe handia duen aintzatespena da hori. Sariak garraio publikoko eragileen bikaintasuna azpimarratzen du, euren garraioaren berriztapenerako apustua azpimarratuz, garraio jasangarriago eta eraginkorrago baten alde.

 Bost finalisten artean, Dbus ez ezik, gure aldean baliabide asko dituzten enpresa handiak daude eta, beraz, horrek Dbusen izendapena oraindik eta esanguratsuagoa egiten du.

Donostiako Tranbia Konpainia – Dbus enpresaren hautapena azken urteetan aurrera eramandako hainbat akziori esker lortu da, Konpainiak Donostian garraio publiko hobea lortzearren inplementatutako teknologia berriei esker. Inplementazio horiekDbus nazioartean erreferentzia gisa kokatu dute, bai eta hainbat aintzatespen eta sari lorrarazi ere.

Irabazleak Transport Ticketingeko Aholkularitza Kontseiluak aukeratuko ditu, garraioaren industriako profesionalek zuzenean emandako botoak kontuan hartuz. Urtarrilaren 27an, astelehenez, Londresen egingo den ekitaldian jakinaraziko dira irabazleen izenak.

Dbus Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian aukeratu dute, eta Garraio Txartel Adimenduen kategorian, berriz, ATM Bartzelonako Garraio Metropolitanoaren Agintaritza aukeratu dute.

Duela gutxi Dbus Garraioaren Nazioarteko Foroak emandako “Garraioaren Lorpenak” izeneko sarirako ere izendatu zuten, Konpainiak lortutako garraio publikoaren autofinantzaketa maila handiagatik. Sari bi horiekin aitortu egiten zaio Dbusi egindako lana, eta munduko garraio sektoreko konpainia hoberenetakoen artean kokatzen da modu sendoan.

Irakurri