Author: Esti

Baionako garraio arloko profesionalak bisitan Dbus-eko instalazioetan

IMG_2248Gaur Dbusek Baionako ACBA Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargotik bisitan etorritako ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan. Profesionalek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte.

Ordezkaritzak Dbuseko autobus elektrikoa ezagutu du. Autobus hori Irizarrek sortu zuen eta uztailean jarri zen martxan. Ezaugarri horiekin Europan dagoen lehen autobusa da, eta Donostia da autobus hori zirkulazioan izan duen lehen hiria. Donostia lidertzat jotzen da Europan Garraio Publikoaren erabilerari dagokionez, eta, Elektromugikortasunaren esparruan, Donostia guztiz lerratuta dago EBk 2050erako finkatutako helburuekin, hau da, hiriguneen barruan dabiltzan ibilbide guztiak elektrikoak izan beharko luketela ezartzen duen helburuarekin.

Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoko arduradunek autobus hibridoa ere ezagutu dute. Ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia dauka, Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromiso etengabearen erakusle.

Ordezkaritza Donostiako Hiriko BRT sistema berritzaileaz ere (Bus Rapid Transit) interesatu da. Bus sistema hori, funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera eskaintzen dituena. Gaur egun Dbusek BRT sistema dauka bere bi lineatan, zehazki Benta-Berriko 5 linean eta Amara-Ospitaleetako 28 linean.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Punto-lila2Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna bihar, azaroak 25, ospatuko da.

Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Dbus “2015. urteko Enpresa” aukeratu dute hiri garraioaren kategorian

electricopeq“Urteko Enpresak” izeneko sarien XXIII. edizioan Dbus “2015. urteko Enpresa” aukeratu dute bidaiarien hiri garraioaren kategorian. “Autobuses&Autocares” aldizkari espezializatuak antolatutako sariak dira, eta sektorean prestigio handia dute. Saria entregatzeko jendaurreko ekitaldia Madrilen egingo da, abenduaren 11an. Sariak 1992az geroztik ematen dira eta bidaiarien garraio operadore estatalek garatzen duten lana azpimarratzen dute beraien hiru negozio segmentuetan: garraio erregularra, lineaz kanpokoa eta hiri garraioa. Hiri garraioaren sailean, aurreko urteetan Bilbo, Logroño, Valentzia eta Coruñako hirietako enpresak saritu dira, besteak beste.

Epaimahaiak, independentea eta sektoreko pertsona garrantzitsuz osatuta dagoelarik, parte hartu duten enpresetako bakoitzaren ustiapen datuak aztertu ditu eta, ondorioz, sariarekin Donostian bidaiariek oro har erabiltzen duten garraio publiko erregularraren zerbitzuaren kalitatea aitortzen da; erabiltzaileek ere oso ondo baloratu dute, urteko azken gogobetetze inkestak erakusten duenaren arabera.

Saria ematerakoan funtsezkoak izan dira garraio publikoaren erabilera handia eta autobus zerbitzuaren etengabeko hobekuntza, bai eta garraio ez kutsatzaileen erabilera sustatzeko aurrera eramandako ekimenak ere. Donostia da autobus erabilera indizerik handiena izan eta autobus zerbitzua efizientziarik handienaz eskaintzen duen hiria, donostiar bakoitzarengandik hurbilago dagoen eta abiadura komertzial eta puntualtasun handiarekin dabilen autobus sare batekin.

Berria irakurri (pdf)

Irakurri

Monterreyko garraio arloko profesionalak bisitan Dbus-eko instalazioetan

IMG_2121Urriaren 21ean, asteartea, Dbusek Monterreyko Garraio eta Bidezaintzako Estatuko Kontseilutik (Mexiko) bisitan etorritako ordezkaritza bat hartu zuen bere instalazioetan.  Euskadira egindako bisita tekniko horretan, CETyV erakundeko profesionalek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu zituzten, esaterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, itsuentzako audio bidezko informazio sistemak edo billeteak baliozkotzeko makina berriak, azkarragoak eta eraginkorragoak direnak, bai eta autobusen erabilera, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko kontrol eta kudeaketa sistemak ere.   

Monterreyko ordezkaritzak Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) ezagutu zuen. Sistema horrek teknologia berriak erabiltzea ahalbidetzen du erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, eta Kotxetegien eta gidarien arteko barne komunikaziorako bide bat sortzen du.   Sistema 2004an ezarri zen Dbusen, eta berari esker geltoki guztietan jakin daiteke autobusak noiz helduko diren, eta hurrengo geldialdiari buruzko eta geldialdi bakoitzean egin daitezkeen autobus aldaketen gaineko informazioa eman daiteke autobus barruan.

CETyV erakundeko arduradunak Donostiako Hiriko BRT sistema berritzaileaz ere (Bus Rapid Transit) interesatu ziren. Bus sistema hori, funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera eskaintzen dituena. Gaur egun Dbusek BRT sistema dauka bere bi lineatan, zehazki Benta-Berriko 5 linean eta Amara-Ospitaleetako 28 linean. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainerako autobusekin bikain integratuta dago, eta berari esker hiriak 10.5 milioi bat euro aurrezten ditu urtean, istripuak, zaratak, eguratsera igorritako kutsatzaileak eta trafiko pilaketak gutxitu egiten dituelako. Mexikoko ordezkaritzak ustekabe atsegina izan zuen BRT sistemaren eraginkortasuna eta efizientzia ikusita, izan ere bere erabiltzaile kopurua eta abiadura komertziala (17,5 km/h) beste hiri batzuetako tranbia sistema askorenak baino handiagoa da

Ordezkaritzak oso positiboki baloratu zituen Dbusen azken urteetan ezarritako sistema teknologikoen emaitza onak eta Konpainiaren autobusek puntualtasunari eta abiadura komertzialari lotuta dituzten zifra altuak.  Dbuseko autobus elektrikoaz ere interesatu zen. Autobus hori Irizarrek sortu zuen eta uztailean jarri zen martxan. Ezaugarri horiekin Europan dagoen lehen autobusa da, eta Donostia da autobus hori zirkulazioan izan duen lehen hiria. Donostia lidertzat jotzen da Europan Garraio Publikoaren erabilerari dagokionez, eta, Elektromugikortasunaren esparruan, Donostia guztiz lerratuta dago EBk 2050erako finkatutako helburuekin, hau da, hiriguneen barruan dabiltzan ibilbide guztiak elektrikoak izan beharko luketela ezartzen duen helburuarekin.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte. 

Irakurri

VIII. Gabonetako Marrazki Lehiaketa

foto cartelDbus eta San Martin Azokak 2014ko “Dbus eta Gabonak”  haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa zortzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.

Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte-hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta. 

Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (San Martin Azoka) edo Dbus-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean: 

  • Izen abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Harremanetarako telefonoa
  • E-posta
  • Eskola

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.

Bi maila egongo dira:   

  • A maila: 8 urte bitarteko haurrak, 2006. urtean edo ondoren jaioak.
  • B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2002, 2003, 2004 edo 2005. urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

Marrazkiak jasotzeko data muga 2014ko azaroaren 21ean izango da.

SARIAK

Dbus-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena. 

  • Lehen saria: 2015eko 6 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
  • Bigarren saria: 2015eko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
  • Hirugarren saria: 2015eko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak 
  • Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

Dbus-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbus-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Marrazki finalistak DVbus-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 13an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNAC-en aretoan. 

Kartela deskargatu 

Irakurri

Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egingo du

IMG_2041Urriaren 17an Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Dbusek kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztiekin bat egiten duela erakutsi nahi du.

Hori dela eta, Donostiako hiriko autobus guztiek, milaka pertsonak hirian egunero erabiltzen duten garraioa izanik, 0 Pobreziaren logoaren kartelak eramango dituzte urriaren 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19an

Irakurri

Dbus-eko autobusak, erabilera masiboa Aste Nagusian

2014ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, larunbata 9tik larunbata 16ra, 708.737 bidaiari izan ditu Dbus-ek.

Zifra hauekin, oraindik probisionalak, DBUS-eko autobusak berriro ere garriobide publiko erabilena izan da Donostiako festetan.

2014ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak abuztuaren 14a Ama Birjinaren bezpera, 106.792 bidaiarirekin, eta astelehena, abuztuaren 12a izan dira, azken hau 99.735 bidaiarirekin. Bidaiarien eguneroko banaketa ondorengoa da:

– Abuztuak 9, larunbata:  82.894 bidaiak

– Abuztuak 10, igandea:  70.207 bidaiak

– Abuztuak 11, astelehena:  97.821 bidaiak

– Abuztuak 12, asteartea:  99.735 bidaiak

– Abuztuak 13, asteazkena:  91.572 bidaiak

– Abuztuak 14, osteguna:  107.092 bidaiak

– Abuztuak 15, ostirala:  73.691 bidaiak

– Abuztuak 16, larunbata:  85.725 bidaiak

Gaueko zerbitzuen erabilera nabarmentzekoa da, su artifizialen ondorengo luzapen zerbitzuetan 112.000  erabiltzaile baino gehiago erregistratu baitira. Beste aldetik, gautxori zerbitzuetan gaueko 1etatik aurrera 36.592 bidai egon dira.

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak berriz honakoak izan dira: Amara (21 eta 28 lineak) 116.819 bidaiekin, Benta Berri eta Añorga (5 eta 25 lineak) 115.927 bidaiekin, Altza (13 linea) 92.247 bidaiekin, Egia-Intxaurrondo (8, 9 eta 29) 79.915 bidaiekin, Martutene (26 linea) 43.068 bidaiekin, Aiete (19, 23, 31 eta 32) 40.916 bidaiekin, eta Bidebieta (14 linea) 30.693 bidaiekin. Gainera, mikrobus lineatan 20.244 bidaiak egin dira.

Zifra hauek DBUS-en zerbitzuen indartzearen ondorio lortu dira, izan ere 22.000 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 255 gidariren eskutik eman dira, beste 40 pertsonaren laguntzaz, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.

Irakurri

Dbus-ek Irizarren lehen autobus elektrikoa dauka bere autobus flotan

ELECTRICO_WEBUztailaren 23tik aurrera duela gutxi aurkeztu den Irizarren lehen autobus elektrikoa Donostiako kaleetatik ibiltzen egongo da, Dbuseko hiriko beste autobus lineekin batera.

Ezaugarri hauekin Europan dagoen lehen autobusa da eta Donostia autobus hori zirkulazioan izango duen lehen hiria izango da. Autobusa Irizar Taldeak fabrikatu du, Dbusekin elkarlan estuan arituta. Proiektuan JEMA eta Datik enpresek parte hartu dute, bai eta Teknologiaren Euskal Sarean sartuta dauden CEIT, Tecnalia eta Vicomtech teknologi zentroek ere.

Dbusek hasieratik hartu du parte proiektuan, 2011az geroztik, lehenengo zehaztasunak definitzen, gero garapenak egiaztatzen eta prototipoak baliozkotzen. Autobusa martxa jarri ondoren, Dbusek emaitzen azterketa sakona egingo du hurrengo hiletan, denbora horretan autobusa hiriko hainbat zonaldetatik dabiltzan lineetan ibiliko baita.

Autobus elektriko berriak 12 metroko luzera du eta energiaren erabilera optimizatzeko helburuarekin diseinatu da, Dbusek dituen hiriko autobusen prestazioei eutsita eta hobetuta. 250 kilometro baino gehiagoko autonomia lortzea espero da. Sodio Nikeleko kimika duten bateria moduluek, Ultracap-ekin konbinatuta, motor elektrikoari energia ematen diote, 3.100 NM-ko trakzio parea eta 230 kW-ko potentzia lortuta. Ibilgailuak frenatzean sortzen den energia berreskuratu eta energia elektriko bihurtzen du, baterien autonomia handituta.

Autobusa Dbuseko kotxetegian kargatuko da, gauez, eta bereziki diseinatuta dago, autobusa goizez zerbitzua ematen hasteko moduan egon dadin, klimatizazio egoera ezin hobeetan eta energiaren kontsumoa minimizatuta. Horretarako Dbusen karga gune bat instalatu da, autobus horretarako bereziki diseinatuta.

Ibilgailuak Dbuseko beste autobusek dituzten erosotasun eta segurtasuneko elementu guztiak ditu, esaterako gurpildun aulkiak sartzeko erdiko atean duten arrapala teleskopikoa, atea lerragarri azkarrak, Irizar-Hispacold klimatizazio sistema, audio sistema eta LED argiak barruan eta kanpoan. Gainera, barruko antolaketan ere berritasunak ditu: erreserbatutako 4 eserleku eta gurpildun aulkietarako edo haurren kotxeetarako 2 leku, erdiko atetik leku horietara azkar heltzeko moduan diseinatuak.

Propultsio teknologia aurreratuak azkar garatu dira, gero eta garbiagoak izanik, eta horrek indartu egiten du autobusak hiriguneetan pertsonak taldean garraiatzeko aukera hoberen gisa betetzen duen zeregina, malguak izateaz aparte, horrekin ingurumena errespetatzea ere lortzen baita.

Donostiaren ondoren, aurreikusita dago autobus elektriko honen hurrengo unitateak Bartzelonako hirian zirkulazioan jartzea, ZeUs ekimen europarraren baitan (Zero Emission Urban Bus System), non Bartzelonaz aparte, Bonn, Glasgow, Londres, Münster, Plzen eta Stockholm hiriek ere parte hartzen duten, hiri garraio kolektiborako soluzio elektriko berriak garatzeko helburuaz, hirietan elementu kutsatzaileen igorpena desagerrarazita.

AURKEZPENAREN ARGAZKIAK IKUSI (pdf)

Irakurri

Dbus-ek flota berritzeko autobus hibridoen alde egin du

DBUS_713-10Dbus Donostiako Tranbia Konpainiak 12 metroko ibilgailu berriak sartuko ditu bere flotan. Erosiko diren autobus guztiak hibridoak izango diraingurumenarekin errespetutsuagoa den igorpen teknologia bat dutenak, Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin hartuta duen konpromiso etengabea nabarmenduta. Autobus berri horiekin Konpainian dauden autobus diesel zaharrenak ordeztuko dira poliki-poliki, flota berritzeko planarekin jarraituta.

Autobus hibridoen erosketa SOLARIS Bus & Coach enpresari esleitu zaio. Hasieran Dbusek bederatzi autobus erosiko ditu eta horiek 2014an eta 2015ean sartuko dira flotan. Ondoren, beste bederatzi unitate gehiago erosteko aukera egongo da, eta gehienez 18 autobus erosiko dira.

Dbusek hiri autobusen lehiaketa batean oso-osorik autobus hibridoen soluzio baten alde egiten duen lehen aldia da. Erosketa honekin, Donostia bere hiri autobuseko flotan autobus hibridoen portzentajerik handiena duen hiria izango da.

Euro 6 igorpen teknologia duen SOLARIS Urbino Hybrid 12 modeloa da aurkeztutako eskaintzetatik aukeratutakoa. Dbus da eguratsera igortzen diren kutsatzaileen mailak merkatuko mailarik txikienetara murriztea ahalbidetzen duen teknologia berri honekin fabrikatutako autobus hibridoak erosten duen lehen enpresa Espainian.

Gaur egun SOLARIS enpresak autobus ugari ditu zirkulazioan Europako hiri garrantzitsuetan, esaterako Frantzian, Alemanian, Norvegian, etab. Dbusek SOLARISen ibilgailuak probatu ditu, Donostian laster zirkulazioan egongo diren autobusen fidagarritasuna eta efizientzia egiaztatuta.

Propultsio elektrikoa eta diesela konbinatuta eta Euro 6 teknologiako motorrak erabilita, kontsumoak kenduko diren autobusenak baino txikiagoak izango dira, eta horrek erregaietan %25-30 aurreztea ekarriko du. Era berean, eguratsera 225 tona CO2 gutxiago igorriko diraurtean, hirian egurats garbiagoa eta osasungarriagoa egotea bermatuta.

Autobus berriak ekologikoagoak dira eta ingurumenarekin errespetutsuagoak ere bai; izan ere, Litio ioi bateriez eta Start-Stop sistemaz hornituta daude, eta, beraz, geldialdietan modu elektrikoan baino ez duten funtzionatuko, eguratsera gasik igorri gabe eta ingurunean kutsadura akustikorik sortu gabe. Gainera, frenatze uneko energia birsortzeko duen funtzioari esker, motorrak frenatze uneak aprobetxatuko ditu elektrizitatea sortzeko eta propultsioko bateriak kargatzeko, hala suabeago frenatuta eta energiari etekin handiagoa aterata.

SOLARIS autobus berriak Konpainiarako pertsonalizatuak izango dira, bere bidaiarien egungo premietara egokituta egongo dira eta. Hala, DTKren eskakizun guztiak beteko dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak izango dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala edukiko baitute 2 gurpildun aulkitarako lekura iristeko. Horretaz aparte, autobusek makurtzeko sistema bat edukiko dute ibilgailuaren zorua eta geltokia altuera berean jartzeko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, gurpildun aulkian doazenak eta haurren kotxeak errazago sar daitezen. Mugikortasuna murriztuta dutenentzako eserlekuak ere badituzte, eta autobusen barrualdean zein kanpoaldean itsuentzako eta ikusmena murriztua dutenentzako informazio sistema akustikoak ere bai; beraz, autobus berriak Dbusek duen soinu bidezko informazio sisteman integratuta egongo lirateke.

Autobus berriek ZF ECOLIFE abiadura kutxa automatiko efizientea izango dute, bai eta segurtasunez frenatzeko ABS + ASR sistemak, Thermoking aire girogailua, ate azkar bikoitzak eta irristagarriak, barruko LED argiak eta eguneko kanpoko argiztapen sistema ere. Horrez gain kamerak izango dituzte ateetan eta atzera egiten dutenean atzekoa ikusteko beste bat ere bai, eta kamera horiekin segurtasuna handituko da bidaiariak igotzean eta jaistean eta gidatzean maniobrak egiten direnean.

Gaur egun Konpainiak autobus hibrido bat du zerbitzuan, eta autobus horren emaitzak bikainak izan dira, erregaian espero zena baino gehiago aurreztu dela baieztatu da eta. SOLARIS etxeko EURO 6 teknologia duten lehen autobus hibrido hauek erosita Dbusek garbiago eta efizienteago diren autobus gehiago izango ditu bere flotan donostiarrei eta hiria bisitatzera datozenei zerbitzua emateko.

Irakurri