Berriak

Dbus eta Citymobil2 proiektua elkarrekin lanean, Miramonen garraio publikoaren erabilera bultzatzeko

edcbb21a-8e20-405f-997c-72ae74af7c49Miramongo parkean autobusaren erabilera bultzatzeko asmoz, Dbus elkarlanean ari da CityMobil 2 proiektu europarrarekin, eta, elkarlan horren baitan, autobus elektriko automatizatua probatuko da 3 hilabetez azken miliako garraio gisa, hiri garraio publikoa eta parkean dauden enpresa eta zentroak lotuz.  

Helburua da Miramongo langileek Dbuseko autobusak erabiltzea Miramon aldera joateko eta gero handik beren lantoki zehatzera hurbiltzea probako ibilgailua erabiliz. Ibilgailua elektrikoa da, ez dauka gidaririk eta 10 pertsonarentzako lekua dauka, eta Tecnaliak eta Novadaysek kudeatzen dute.

Dbusek 5 autobus geltoki ditu Miramonen (Miramon, Mikeletegi-Miramon, Mikeletegi 12, Mikeletegi 6 eta Mikeletegi 5) eta lau autobus linea Miramonen zerbitzua emateko, parkea eta hiriko ardatz nagusiak konektatuta. Hauek dira linea horiek: 17-Gros-Amara-Miramon, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antigua-Aiete-Ospitaleak Horrenbestez, Miramon konektatuta dago bai Grosekin, 10 minutuko maiztasunez, bai Bulebarrarekin, Erdialdearekin eta Amararekin, 5-8 minutuko maiztasunez, bai eta beste auzo batzuekin ere, guneen arteko lineen bitartez. Horrez gain, lineen arteko autobus aldaketak ere egin daitezke.

Probatuko den CityMobil 2 ibilgailuak Dbusek Miramonen duen geltokian ekingo dio ibilbideari eta 6 geldialdi egingo ditu parkearen barruan. Eureka (Miramon) – Zentrala – Arbide – 1. Aparkalekua – 68/71 – 2. Aparkalekua. Horrela, Miramongo langileek Dbuseko 4 linea horietako edozein erabili dezakete parkera heltzeko eta gero probako ibilgailua hartu, Miramongo geltokian, beren lantokiraino.

CityMobil 2 ibilgailuak apirilaren 7tik aurrera ibiliko da, astelehenetik ostiralera 7:30etik 19:30era. Puntako orduan, 7:30etik 10:00etara eta 17:00etatik 19:30era, zerbitzua 6-7 minutuko maiztasunez emango da, eta eguneko gainerako orduetan, berriz, 20 minuturo.  

Marrazki lehiaketa

Proiektuan ere aurreikusita dago marrazki lehiaketa bat, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat. Etorkizuneko autobusaren gainean duten ideia irudikatu beharko dute marrazkian. Marrazkiak aurkezteko epea apirilaren 11tik 29ra bitartean izango da, eta Donostiako Udalaren bulegoetan (Ijentea kalea, 1) edo Mugikortasun Sailan (Urdaneta 13) entregatuko dira.

Sariak hauek izango dira:

  • Lehen hezkuntzako 1. Mailatik 3. Mailara arteko kategoria:

– 1. saria: 2016ko 2 hilabetetan DBUSeko autobusak nahi beste erabiltzeko txartela. Txartela irabazleak berak erabiltzeko izango da eta ezin izango dio beste inori utzi. Txartelaz gain, Eureka! Museorako sarrera bat (Planetarioa + Mendi Errusiarra irabazlearen ikasgelako guztientzat) eta Gidaririk gabeko ibilgailu berria probatzeko aukera (irabazlearen ikasgelako guztientzat).

– 2. saria: 2016ko hilabete 1ean DBUSeko autobusak nahi beste erabiltzeko txartela. Txartela irabazleak berak erabiltzeko izango da eta ezin izango dio beste inori utzi. Txartelaz gain, Gidaririk gabeko ibilgailu berria probatzeko aukera (irabazlearen ikasgelako guztientzat)

– 3. saria: Gidaririk gabeko ibilgailu berria probatzeko aukera (irabazlearen ikasgelako guztientzat)

  • Lehen hezkuntzako 4. Mailatik 6. Mailara arteko kategoria:

– 1. saria: 2016ko hilabete 1ean DBUSeko autobusak nahi beste erabiltzeko txartela. Txartela irabazleak berak erabiltzeko izango da eta ezin izango dio beste inori utzi. Txartelaz gain, Eureka! Museorako sarrera bat (Planetarioa + Mendi Errusiarra irabazlearen ikasgelako guztientzat) eta Gidaririk gabeko ibilgailu berria probatzeko aukera (irabazlearen ikasgelako guztientzat)

– 2. saria: 2016ko hilabete 1ean DBUSeko autobusak nahi beste erabiltzeko txartela. Txartela irabazleak berak erabiltzeko izango da eta ezin izango dio beste inori utzi. Txartelaz gain, Gidaririk gabeko ibilgailu berria probatzeko aukera (irabazlearen ikasgelako guztientzat)

– 3. saria: Gidaririk gabeko ibilgailu berria probatzeko aukera (irabazlearen ikasgelako guztientzat)