Dbuseko tarifa sistema apirilaren 7tik aurrera
Dbuseko tarifen aldaketa honela egitea aurreikusita dago:
1) Astelehenean, apirilak 7, MUGI, LURRALDEBUS, BAT eta BARIK txartelei aplikatuko zaizkien prezioak aldatuko dira. Garraio txartel horiekin ordaintzen duten erabiltzaileei %50eko deskontua egingo zaie orain ere. Hauek dira aplikatuko diren prezio berriak:
- Hileko 1. bidaiatik 20. bidaiara: 0,49€
- Hileko 21. bidaiatik 50. bidaiara: 0,40€
- Hileko 51. bidaiatik aurrera: 0,10€
- Mugi txartel anonimoa: 0,65€
- Bat eta Barik txartelak: 0,49€
2) Noizbehinkako bidaia txartelari dagokionez, oraindik ez da aldaketa egiteko datarik ezarri; beraz, oraingoz tarifek berdin jarraituko dute, aldaketarik gabe. Aurrerago jakinaraziko da tarifa berrien indarrean sartzea, eta hauek izango dira:
- Eguneko noizbehinkako bidaia txartela eta eguneko 30 minutuko bidaia txartel digitala (QR edo banku txartela eta gailu mugikorrak): 1,95€ (1,85€ gaur egun)
- Gaueko noizbehinkako bidaia txartela eta gaueko 30 minutuko bidaia txartel digitala (QR edo banku txartela eta gailu mugikorrak): 2,65€ (2,50€ gaur egun)
- QR bidaia txartela, 24 ordukoa: 6,40€ (6€ gaur egun)
- QR bidaia txartela, 48 ordukoa: 10,60€ (10€ gaur egun)