Category : Linea 44 eu

Errekor historikoa Dbus-en, autobusaren erabileran, 2025ean 33,7 milioi bidaia baino gehiago eginda

2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Guztira, iaz 33.735.382 bidaia zenbatu ziren, eta erabateko errekorra izan da. Zifra horiek %5,3ko hazkundea adierazten dute 2024an erregistratutako 32.026.966 bidaiako zifrarekin alderatuta (1.708.416  bidaia gehiago), eta %14ko hazkundea, 2023an erregistratu zen 29.599.121 bidaiako zifrarekin alderatuta (4.135.092 bidaia gehiago).

Behin-behineko kopuru horiekin, 2025. urtea lehen postuan kokatzen da Dbusek urte batean egindako bidaia kopuruen rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik, eta 2024ko datuak ere gainditu dira, orduan ere urteko bidaia kopurua 30 milioikoa baino handiagoa izan baitzen.

– 2025. urtea: 33.735.382 bidaia

– 2024. urtea: 32.026.966 bidaia

– 2023. urtea: 29.599.122 bidaia

– 2019. urtea: 29.583.538 bidaia

– 2011. urtea: 29.216.698 bidaia

– 2018. urtea: 29.168.773 bidaia

Linea erabilienei dagokienez, 13 linea izan da 2025ean bidaia gehien erregistratu dituena, 4.204.873 bidaiarekin; ondoren, 28 linea, 4.158.832 bidaiarekin; 5 linea, 3.129.084 bidaiarekin.

Dbusek, halaber, urrian hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, eta lehen aldiz gainditu du hiru milioiko zifra hileko bidaia kopuruan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia zenbatu ziren.

Erabilera indize hori ikusgarria da, 190.000 biztanle baino ez dituen hiria baita. Horrek esan nahi du, beraz, Europan dagoen garraio publikoaren erabilera ratiorik altuenetako bat lortu dela: 180 bidaia/biztanle-urte. Datu horiekin, Dbus herritarrek eta bisitariek gehien aukeratzen duten garraiobide gisa finkatzen da, eta hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtzen da.

Horretaz jabetuta, 2026an Dbusen lanean jarraituko dugu donostiarren konfiantza hobetzeko.

Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria Aste Nagusian, 804.242 bidaia erregistratu direla-eta

 

Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2024ko Aste Nagusian. Abuztuaren 10etik, larunbata, 17ra, larunbata, 805.580 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2023an erregistratutako 769.121 bidaiak baino %4,7 gehiago izan dira, eta 2010an, erregistratutako 800.945eko kopurua ere gainditu da. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.

Hona hemen hirian autobusa gehien erabiltzen den Aste Nagusien rankinga:

  • Aste Nagusia 2024: 805.580 bidaia.
  • Aste Nagusia 2010: 800.945 bidaia.
  • Aste Nagusia 2023: 769.121 bidaia.
  • Aste Nagusia 2009: 766.558 bidaia.
  • Aste Nagusia 2012: 765.505 bidaia.

Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.

Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, asteazkena, abuztuaren 16an, ostirala, eta abuztuaren 12an, astelehena, erabili da gehien autobusa; izan ere, 116.884 bidaia, 115.239 bidaia eta 109.122 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.

Hau da bidaien kopurua egunez egun:

  • Larunbata, abuztuak 10: 815 bidaia.
  • Igandea, abuztuak 11: 094 bidaia.
  • Astelehena, abuztuak 12: 122 bidaia.
  • Asteartea, abuztuak 13: 760 bidaia.
  • Asteazkena, abuztuak 14: 884 bidaia.
  • Osteguna, abuztuak 15: 794 bidaia.
  • Ostirala, abuztuak 16: 239 bidaia.
  • Larunbata, abuztuak 17: 872 bidaia.

Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 200.629 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 170.535 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 134.809 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 86.905 bidaiarekin; eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 82.901 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 25.754 bidaia erregistratu dira.

Gautxorien lineen erabilera, berriz, %5,9 jaitsi da 2023ko datuekin alderatuta, 38.272 bidai erregistratu baitira. Halaber, Illunbera joateko autobusen zerbitzuak %11,2ko bidaiari jaitsiera izan du 2023ko datuekin alderatuta, 4.043 bidaia zenbatu baitira.

Informazio gehiagorako, begiratu www.dbus.eus webgunean edo galdetu 900 840 146 telefonoan.

Otsailaren 23tik, ostirala, 6 urtera bitarteko adingabeek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en

Otsailaren 23an, ostirala, 6 urtetik beherako adingabeentzako doako bidai txartela sartuko da indarrean Dbusen. Horrela, urte bat gehiagokoa izango da doako bidai txartelarekin bidaiatzeko adin tartea, lehen 5 urtera artekoa baitzen. Beraz, 6 urte bete ondoren bidai txartela ordaindu beharko dute. 

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak jarriko ditu martxan

Datozen egunetan Dbusek hainbat hobekuntza jarriko ditu martxan bere autobus lineetan. Horietako batzuk betiko dira eta beste batzuk, berriz, udan zerbitzua hobetzeko neurriak dira.

Ondorengo estekan informazio guztia aurkituko duzu.

> Informazioa ikusi (pdf)