Category : B9 eu

Hasi da eskaripeko geldialdien sistema Dbus-eko Gautxori linea guztietan

Ostiral honetatik aurrera, apirilak 5, Dbuseko gautxori linea guztietan eskatu ahal izango da eskaripeko geldialdien sistema. Sistemari esker, linea horien zati jakin batzuetan eskatu ahal izango da ibilbidearen geltoki ofizialen artean gelditzeko.  Bakarrik emakumeek eta 18 urte baino gutxiagoko pertsonek eskatu ahal izango dituzte zerbitzu horiek, eta bakarrik ostiraletan, larunbatetan, jai bezperetan eta ekitaldi jakin batzuetan.

Sistema hau abian jarrita, asmoa da Donostiako autobus zerbitzua hobetzea eta erabiltzaileen premietara egokitzea. Sistema B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean inplementatu zen joan zen ekainean, eta hilabete hauen ondoren gaueko linea guztietara zabalduko da funtzionamendu berdinarekin. B8 linearekin egin zen moduan, zerbitzu hau ezagutarazteko asmoarekin eskuorri bat argitaratu da, non sistemak linea guztietan dituen ezaugarri nagusiak eta gelditzeko eskatu ahal izango den guneak agertuko diren. Eskuorria jada eskuragarri dago autobusetan eta Dbusen web orrian (www.dbus.eus).

Eskaripeko geldialdi sistemaren ezaugarriak 

– Bakarrik emakumeek eta 18 urte baino gutxiagoko pertsonek eskatu ahal izango dute.

– Erabiltzaileak berak jaitsi nahi duen lekua baino geltoki bat aurretik eskatu beharko dio gidariari, zuzenean. Gelditzeko eskaera egin duen erabiltzaileak autobusaren aurreko aldera joan beharko da, bakarrik aurreko atetik jaitsi ahal izango baita.

– Funtsezko baldintza da gutxienez 1,5 metroko zabalera duen espaloia egotea eta arrisku egoerarik ez sortaraztea. Egoera batzuetan ez da jaisterik egongo. Hona hemen egoera horietako nagusiak:  

  • Ezin da izkina, bidegurutze nahiz bidebanatze batetik bost metrora baino gutxiagora gelditu.
  • Ezin da oztopatu ibilgailuak pasabide lizentzia dutela behar bezala seinaleztatzen duten eraikinetara pasatzea, ez pertsonek eraikin batera sartu nahiz ateratze ohiko lekuak erabiltzea ere.
  • Ezin da geldialdirik egin beste gidari batzuei seinaleak ikustea oztopatzen zaien lekuetan edo maniobrak egitera behartzen diren lekuetan.
  • Ezin da geldialdirik egin irlatxo, erdibitzaile, sestran dauden pasaguneetan, bizikletazaleen pasaguneetan, oinezkoen pasaguneetan eta espaloia janda dagoen lekuetan.
  • Ezin da geldialdirik egin gelditzea debekatuta dagoela seinaleztatuta dagoen nahiz arauek hala ezartzen duten tokietan.

Halere, zalantzazko egoeretan gidariaren irizpideak edukiko du lehentasuna.

– Arrapalatik autobusera igotzean, gurpildun aulkian doan bidaiariak (emakumeak edo 18 urtetik beherakoak) non jaitsi nahi duen jakinaraziko dio gidariari. Gidariak eskatu den lekuan arrapala jaisteko baldintza egokiak dauden jakinaraziko dio erabiltzaileari, eta baldintzak egokiak ez badira beste leku bat proposatuko dio jaisteko.

 

26-Amara-Martutene linea

Bihartik aurrera ere, apirilak 5, ostirala, 26-Amara-Martutene lineak Antso Jakituna 12an eta Madril Hiribidea 14an egingo ditu geldialdiak 22:30etik aurrera. Geldialdi horiek egunero egingo dira linea honetan, baina soilik 22:30etik aurrera. 

Eskaripeko geldialdien sistema Gautxori linea guztietara zabalduko du Dbus-ek

Apirilaren 5etik aurrera, emakumeek eta 18 urtetik beherakoek Dbuseko gautxori linea guztietan eskatu ahal izango dute eskaripeko geldialdien sistema. Sistema B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean inplementatu zen joan zen ekainean, eta hilabete hauetan funtzionamenduan egon ondoren gaueko linea guztietara zabalduko da funtzionamendu berdinarekin.

Jarraian, linea bakoitzean sistema erabilgarri egongo den zatiak jaso dira eta, ondoren, zerbitzuaren baldintzak laburbildu dira.

> Informazio osoa ikusi (pdf)

> Informazio eskuorria deskargatu (pdf)

Otsailaren 23tik, ostirala, 6 urtera bitarteko adingabeek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en

Otsailaren 23an, ostirala, 6 urtetik beherako adingabeentzako doako bidai txartela sartuko da indarrean Dbusen. Horrela, urte bat gehiagokoa izango da doako bidai txartelarekin bidaiatzeko adin tartea, lehen 5 urtera artekoa baitzen. Beraz, 6 urte bete ondoren bidai txartela ordaindu beharko dute. 

Hobekuntzak Aieteko Dbuseko geltokietan

aieteBidaiariei zerbitzu funtzionalagoa eta hurbilagoa eskaintzeko asmoarekin, Dbusek Etxadi aldean ematen duen zerbitzua hobetu du, aldaketa hauek eginda:

  • Etxadi Parkea: geltoki hau metro batzuk atzerago eraman da, gutxi gorabehera Etxadi Parkea II geltokiaren parean egoteko. Geltoki horretan, B9-Amara-Errondo-Puio linea ez ezik 23-Errondo-Puio linea ere gelditzen da
  • Borroto 20: 23-Errondo-Puio linea ez ezik, B9-Amara-Errondo-Puio linea ere gelditzen da.

Aldaketa horiek batu egin zaizkie uztailaren 1etik aurrera Aieten ezarrita dauden hobekuntzei; beraz, zonalde horretako bizilagunek konexio hobeak dituzte Dbuseko autobus sarearen bitartez.

Irakurri