Category : Jarduerak

“Autobusa eta gabonak”, 5. haur marrazketa lehiaketaren irabazleak

Copia_de_IMG_8081125. ureturrena dela eta, 800 haurrek baino gehiagok parte hartu dute “Autobusa eta Gabonak”5. Haur marrazketa lehiaketan, DBUS eta San Martin Merkatuak antolaturikoa, FNACen laguntzarekin.

2011ko abenduaren 17an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da Jon Albizu, Mugikortasun eta Garraio Publikoko zinegotzia eta Gerardo Lertxundi, DBUSeko Zuzendari Kudeatzailearen eskutik.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1.go Saria: Aimar Zabalegui (8 urte). Ekintza ikastola. DBUS-eko autobusak 2012an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA
  • 2. Saria: Maren Marie San Sebastián (8 urte) Jakintza ikastola. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA
  • 3. Saria: Nahia Eizagirre (7 urte) Santo Tomas Lizeoa. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta

 B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

  • 1º Saria: Andrés Romeo (12 urte). English School. DBUS-eko autobusak 2012an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA
  • 2. Saria: Yaiza Etxaniz (12 urte) Zubiri- Manteo institutua. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA
  • 3º Saria: Iraia Lasa (9 urte) Intxaurrondo ikastola. DBUS-eko autobusak 2012an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta

 5. haur marrazketa lehiaketako gainontzeko finalistek, parte-hartu izana bermatzen duen diploma eta Konpainiako autobusetako baten maketa ez ezik, 125. urteurreneko logotipodun txapela eta txartel-zorroa jaso dute.

 Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

 A Maila:

  • o Sara Plazaola, 8 años, Santo Tomas Lizeoa
  • o Miren Lépée, 7 urte, Jesuitinas
  • o Lide Goenaga, 6 urte, Santo Tomas Lizeoa
  • o Patrick Wiseman, 8 urte, Santo Tomas Lizeoa
  • o Margot Castro, 8 urte, Orixe Ikastola
  • o Olatz Ojer, 8 urte, San Luis-La Salle
  • o Rosileni Serrano, 8 urte, San Jose

 B Maila:

  • o Josu Sagardia, 12 urte, Zubiri-Manteo
  • o Maite Azkonobieta, 11 urte, San Luis-La Salle
  • o Laura Gorostegi, 12 urte, Antigua-Luberri
  • o Ane Pérez, 11 urte, San Luis-La Salle
  • o Jon Irazabalbeitia, 11 años, Zurriola Ikastola
  • o Ander Sanchez, 11 urte, San Luis-La Salle
  • o Ainara Aguilar, 11 urte, San Luis-La Salle

 Saridunen marrakiak ikusi

MARRAZKIEN ERAKUSKETA

 Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukaratutako 150 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 17tik urtarrilaren 15a  arte, Aiete auzoko AIETE KULTUR ETXEAN.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK

 

LEKUA: AIETE KULTUR ETXEA

DATAK: Abenduaren 17tik urtarrilaren 15a arte

(Abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6 itxita)

ORDUTEGIA: (Astelehenak itxita)

Asteartea-ostirala: 16:00 – 20:30
Larunbata: 10:00 – 14:00 y 16:30-20:00

Igandea:10:00-14:00

– Abenduaren 21tik urtarrilaren 5a arte:

Asteartea-ostirala: 10:00 – 14:00

Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:30-20:00

Igandea:10:00-14:00

 
Irakurri

DBUSeko argazki digital lehiaketaren irabazleak

Donostia Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, 150 argazki inguru izan dira Dbus, FNAC eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolaturiko Argazki Digital Lehiaketan parte hartutako argazkiak.

A Mailako irabazleak (HAURRAK: 14 urte dituztenak eta azpikoak) hauek izan dira:

  • – 1go Saria: Eneko Corvo, “El bus doble” argazkiarekin
  • – 2. Saria: Telmo Lertxundi, “Foto bus Zurriola” argazkiarekin
  • – 3. Saria: Ander Mijangos, “Mi autobús” argazkiarekin
  • – Langillen saria: Paola Rodrigo, “Color” argazkiarekin

B Mailako irabazleak (NAGUSIAK: 14 urtetik aurrera) hauek izan dira:

  • – 1go Saria: Adrian Misichevici, “D-Dbus” argazkiarekin
  • – 2. Saria: Miren Chocarro, “Donostia nevado en Dbus” argazkiarekin
  • – 3. Saria: José Ramón Varela, “Por la Concha” argazkiarekin
  • – Langillen saria: Javier Rodrigo, “Dentro de 125 años…” argazkiarekin

2011ko abenduaren 19 astelehena, 19:30etan, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean sari banaketa izango da Gerardo Lertxundi, Dbuseko Zuzendari Kudeatzailea, Justo Albarrán, FNAC Zuzendaria eta Jon Albizu, Donostiako Udaletxeko Mugikortasun Zinegotziaren presentziarekin.

Horrez gain, egun berean argazki aukeratu eta irabazleen erakusketa inauguratuko da Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Erakusketa aretoan, bertan mantenduko delarik 2012ko urtarrilaren 6 arte. Ordutegia astelehenetik ostiralera 17tatik 21etara eta larunbatetan 17tatik 20tara izango da.

Irakurri

5. Haurrentzako marrazketa lehiaketa: AUTOBUSA ETA GABONAK

CARTEL_CONCURSO_DIBUJO_20112011ko abuztuaren 28an Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete ditu eta antolatu diren ospakizunekin jarraituz, DBUS eta SAN MARTIN AZOKAK haurren marrazketa lehiaketaren bostgarren edizioa antolatu dute: AUTOBUSA ETA GABONAK. Edizio berri honetan, parte-hartzaileen irudimena eta marrazkien kalitatea aurrekoetan bezain haundia izaten jarraitzea espero dugu.

Lehiaketa honek haurrak hirietan garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz ohartarazi nahi ditu, hauen irudimena sustatzearekin batera. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

Marrazki finalistak, DBUS-en 125 urteurrenaren urteko Gabonetako irudi izango dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte-hartzailea 12 urte arteko edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta. 

Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (SAN MARTIN AZOKA) edo DBUS-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean: 

  • o Izen abizenak
  • o Adina
  • o Jaiotze data
  • o Helbidea
  • o Harremanetarako telefonoa

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.

Bi maila egongo dira:   

  • A maila: 8 urte bitarteko haurrak. 2003. urtean edo ondoren jaioak.
  • B maiila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 1999, 2000, 2001 edo 2002 urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

  Marrazkiak jasotzeko data muga 2011ko azaroaren 25ea izango da.

  DBUS-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena. 

  • o Lehen saria: 2012ko 6 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
  • o Bigarren saria: 2012ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
  • o Hirugarren saria: 2012ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak 
  • o Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

DBUS-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak DBUS-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Marrazki finalistak DVBUS-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta DONOSTIABUS eta SAN MARTIN AZOKA-ren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 17an, larunbata, goizeko 12:00tan egingo da SAN MARTIN AZOKAN, FNAC-en aretoan.

Lehiaketaren kartela ikusi

Irakurri