Dbusek bat egiten du HIES-aren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.
Horregatik, asteartean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna asteazkenean, azaroaren 25a, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan.
Horregatik, asteazkenean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.
Dbusek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin
Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatzen den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. 
Horregatik, Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa bat eramaten dute gaur, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Dbusek Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du
Urriaren 17a Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, Dbusek bat egiten du egunarekin, eta kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztien alde dagoela erakutsi nahi du. 
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek zero probreziaren kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
14. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa
Osasun egoera dela-eta, aurten ezingo da Gabonetako haurren marrazki lehiaketako sari banaketarik egin.
Laster iragarriko da zer marrazkik irabazi duten lehiaketa eta nola banatuko diren diplomak eta sariak.
_____
“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2020an lehiaketaren 14. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko. 
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira:
- Izen-abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
- Ikastetxea
- Baimendutako tutorearen izenpea
Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen daukazu eskuragarri: Formularioa (pdf-a)
Bi kategoria egongo dira:
- A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2012an edo geroago jaiotako haurrentzat.
- B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2008an, 2009an, 2010ean edo 2011n jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute
Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2020ko azaroaren 13a izango da.
SARIAK
Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu.
- Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 6 hilabetetan + LENOVO M10 tableta.
- Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + argazki kamera.
- Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
- Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.
Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.
Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu gure web orrian.
Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.
Formularioa deskargatu (pdf)
Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin
Urriaren 8an, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbusek bat egiten du Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunarekin
Irailaren 8an, asteartean, Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (FQ Euskadi) jarduerak antolatuko ditu eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbus LGTBIQ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da
Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.
Hori dela eta, igandean, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.
“Dbus, zugatik egiten dugu lan”, garraio publikoa sustatzeko kanpaina
COVID-19aren ondoriozko egoeretara moldatuz joateko hainbat hilabetetan gogor lan egin ondoren, Dbusek garraio publikoa sustatzeko kanpaina bat abiarazi du etapa berri honetan, Donostian autobusez mugitzen diren pertsona guztiei kalitateko zerbitzua eman ahal izateko, eta are gehiago egoera berri honetan, Konpainiaren barruan egiten den lana erakutsita eta balioetsita: “Dbus, zugatik egiten dugu lan”. 
Kanpainak erabiltzaileen konfiantza berreskuratu nahi du, eta ilusioa, lana, esfortzua, segurtasuna, ardura eta konpromisoa transmititu, horiek izan baitira Konpainiaren balio nagusiak bere historiako 130 urte baino gehiagotan. Dbuseko sektore desberdinetako langileak dira kanpainaren protagonistak, tartean direla gidariak, administrazioko langileak, garbitzaileak, Mediku Zerbitzukoak eta Lan Arriskuen Prebentzioko Zerbitzukoak, Erabiltzaileen Arretarako Departamentukoak eta tailerretakoak.
Herritarrekiko konpromiso horren erakusgarri moduan, hilabete hauetan Konpainiaren erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri ugari ezarri dira, autobusen funtzionamendua osasun egoera desberdinetara berehala moldatuta. Autobusen eta instalazioen garbiketa eta desinfekzioa areagotzea, autobusen barruko funtzionamenduaren aldaketa, autobus artikulatu guztiak martxan jartzea, zerbitzuen monitorizazioa edo maskara derrigor erabili behar izatea dira neurri horietako batzuk.
Era berean, kanpainaren asmoa da autobusek eta garraio publikoak mugikortasun iraunkorrerako sistema diren heinean eta ibilgailu pribatuaren aldean igorpen kutsatzaileen aurkako borrokan duten zeregina bultzatzea. Garraioa da ingurumeneko kutsadura iturri nagusietako bat, eta karbono dióxidoaren igorpenen ia laurdena.
Autobusen erabilera handitzeak nabarmen murriztuko lituzke hiriko kongestio arazoak, autobus baten edukiera 20 ibilgailu pribaturenaren parekoa baita batez beste.
Kanpaina hainbat euskarritan ikusi daiteke, hala nola Dbusen markesinetan, 4 autobusen errotuluetan, ibilgailuen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan. Era berean, bideo bat egin da autobusak eta zerbitzuak martxan jartzeko prest egon daitezen egunero Kotxetegietan eta hiriko kaleetan dabiltzan bitartean ere arretaz egiten den lana erakusteko.
Bideoa ikusgai dago, baita ere, Dbusen Youtube kanalean (dbusdonostia)
Dbusek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin
Igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarriko du Donostiako autobusetan. 
Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen berriak bultzatzeagatik.

