Category : Linea 18 eu

16, 18 eta 19 lineak: aldaketak Gipuzkoa Plaza 2ko geltokian obrak direla eta

Gipuzkoa plazaren inguruko obrak direla eta, maiatzaren 24tik aurrera, astelehena, 16-Igeldo lineak Okendo kaleko 18an edukiko du bukaerako geltokia. Lineak ohiko ibilbidea egingo du, baina Gipuzkoa Plaza 2 eta Okendo kaleko 5 geltokiak kendu egingo dira, eta behin-behineko geltoki berrira lekualdatuko dira: Okendo 18.  

Era berean, 19-Aiete-Bera Bera linea Gipuzkoa Plazan geldituko da, baina ohi baino metro batzuk aurrerago, hurrengo etxadian (Peñaflorida kaleko 6-8 zenbakietan jarriko den behin-behineko zutoina).

18-Seminarioa lineari dagokionez, berriz, Gipuzkoa plaza 2ko geltokian egiten jarraituko du bukaerako geldialdia.

Irakurri

Dbuseko geltokien aldaketak eta kokaleku berriak, San Martin kaleko obrak direla eta

San Martin kaleko obrak aurrera doazela eta, uztailaren 15etik aurrera, asteazkenez, honako aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:

5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B7-Igeldo eta B8-Benta Berri-Miraconcha-Seminarioa:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 31ra eramango da.

19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37-Rodil-Zorroaga eta B2- Aiete-Bera Bera:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Easo 9ra eramango da.

21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak eta B4-Amara-Riberas-Martutene:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Easo 19ra eramango da.

33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Igara:

  •  Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 21era eta Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango da.

40-Gros-Antiguo-Igara:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 19ra eramango da.

Honela geratuko dira geltokiak Erdialderantz eta Gros alderantz doazen zerbitzuetarako:

 

Dbusen autobusen erabilerak gora egin du 2019ko lehen seihilekoan

Dbusen autobusetan zenbatutako bidai kopuruak goraka jarraitzen du. 2019ko ekainaren 30ean urteko 29 milioiko bidai kopurua gainditu da berriro, izan ere, azken 12 hilabeteetan 29.311.304 bidaia erregistratu dira. Kopuru hori errekor historikoa da, Donostian autobusek historian izan duten erabilerarik handiena izan baita.  

Aurretik, 2011ko ekainean lortu zen kopuru historiko bat; orduan, 29.297.317 bidaia erregistratu baitziren azken 12 hilabeteetan. Aurreko urtean eta garai berean erregistratu ziren datuekin alderatuta, 653.165 bidaia gehiago egon dira aurten (%2,3ko igoera).  Ondoko grafikoan ikus dezakegu bidaia kopuruak seihilekoka izan duen bilakaera:

Analisia lineaz linea

Lineei dagokienez, 2019ko lehen seihilekoan gehien erabili den linea 28-Amara-Ospitaleak izan da, eta horren atzetik 13-Altza eta  5-Benta Berri  lineak. Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera AENORen kalitate ziurtagiria duten hiru lineak dira, eta ziurtagiri horrekin linea horien zerbitzuaren kalitatea egiaztatzen da.

Era berean, sei hilabete hauetan bidaia kopuruak gora egiten jarraitu du Antiguon, Berion, Ibaetan eta Igaran zerbitzua ematen duten lineetan (5-16-25-33-40-43-45 lineak), aparteko 10.000 bidaia baino gehiagorekin, eta Amaran zerbitzua ematen dutenetan (17-21-26-28 lineak), aparteko 12.000 bidaia baino gehiagorekin.

Modu berean, Ekialdeko aldean aldaketa garrantzitsuena Altza eta Bidebieta lineetan (13-14 lineak) egon den hazkunde handia izan da, aparteko 23.000 bidaiari baino gehiago izan ditu eta.  Aiete aldeko lineek (18-19-23-31-32-45 lineak) gora egiten jarraitu dute, duela 3 urte egin ziren hobekuntzen ondoren. Aparteko 40.000 bidaia gehiago zenbatu dira. 

Horrez gain, bigarren urtea da, jarraian, Gautxori zerbitzuek gorakada handia izan dutena. 2019ko lehen seihileko honetan 1.123 bidaia gehiago zenbatu dira.

Beste albiste oso positiboa izan da auzoen arteko lineetan (24-27-41 lineak) bidaiak berreskuratu direla, aparteko 65.000 bidaia baino gehiago eduki dituzte-eta. Horren arrazoia izan da Astiñeneko zubia ireki dela, 2018ko lehen seihilekoan itxita egon baitzen.

 

Bidaien analisia 

2019ko lehen seihilekoan, urtarrilaren 31 izan da autobusa gehien erabili den eguna, 101.039 bidaiarekin, eta horren atzetik, maiatzaren 3a, 99.022  bidaiarekin (Real Sociedad- Real Betis Balompie taldeen arteko kopako partida, Anoetan) Kasu honetan, 2019ko urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) larunbata izan da eta 88.573 bidaia zenbatu dira (ohiko larunbat batean baino 25.000 bidaia gehiago).

 

Zentzu horretan, lanegunetako autobusen batez besteko erabilera tarifak bateratu zirenetik handiena izan da, 91.986 bidaiarekin (90.746 bidaia 2018an). Larunbat eta jaiegunetako erabilerari dagokionez, lehen seihileko honetan batez besteko erabilera 2018koa baino handiagoa izan da, baita tarifak bateratu zirenetik erregistratutako handiena ere. Izan ere, larunbatetan 69.050 bidaia erregistratu dira (66.029 bidaia 2018an) eta 40.021 bidaia jaiegunetan (39.169 bidaia 2018an).

Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, igandean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, larunbata, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.

Era berean, udako hilabete horietarako, Dbusek “Elkartzen duten lineak” izeneko kanpaina abian jarriko du, garraio publikoa sustatzeko, egunetik egunera ehuntzen diren eta Dbuseko autobus lineekin elkartzen gaituzten linea ikusezinak agerian jarriz.  

  1. “Elkartzen duten lineak” kanpaina 

Dbuseko lineak, askotan, nabaritzen ez diren lineak dira, baina egunez eta gauez, udan eta neguan, gure eguneroko bizitzarekin, gure zaletasunekin, gure inguruneko pertsonekin eta gure egunerokoarekin elkartzen gaituzte.

Erabiltzaileek Dbuseko autobus lineen sarearekin duten loturan  eta egunero sortzen den harreman horretan fokua jarriz, Dbusek “Elkartzen duten lineak” izeneko kanpaina abiarazi du. Dbus sarea 41 lineak eta 134 autobusek osatuta dago, eta sare horrek lortzen du urtero 180.000 pertsona inguruk elkarrekin lotuago sentitzea eta Donostiak eskaini ahal dienetik hurbilago ere bai.

Grafiko fresko eta koloretsu batekin, kanpaina hainbat historiaren ingurukoa da, eta euskarri askotan dago presente: alde batetik, geltokietako markesinetan kartel batzuk ikusi daitezke, non benetako erabiltzaileen profilak eta erabiltzaile horiek Donostiatik mugitzeko erabili ohi dituzten autobus lineak agertzen diren. Autobusen barruan ere binilo batzuk jarri dira, erabiltzaileak beren helmugekin elkartzen dituzten hainbat historiarekin. Era berean, bideo batzuk prestatu dira autobus barruko pantailetan eta sare sozialetan emateko, non kanpainari buruzko material guztia erakutsiko den. Horrez gain, lehiaketa eta zozketa txikiak antolatuko dira.  Dbusen Youtube kanalean (dbusdonostia) ikusi daiteke kanpainaren bideo nagusia, hemen eskuragarri dago. 

 

  1. Udan, Dbuseko zerbitzu gehiago

2019ko udan Dbusek zerbitzu gehiago eskainiko ditu egunez eta gauez. 

> Informazio osoa (pdf)

Otsailaren 23tik, ostirala, 6 urtera bitarteko adingabeek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en

Otsailaren 23an, ostirala, 6 urtetik beherako adingabeentzako doako bidai txartela sartuko da indarrean Dbusen. Horrela, urte bat gehiagokoa izango da doako bidai txartelarekin bidaiatzeko adin tartea, lehen 5 urtera artekoa baitzen. Beraz, 6 urte bete ondoren bidai txartela ordaindu beharko dute. 

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak jarriko ditu martxan

Datozen egunetan Dbusek hainbat hobekuntza jarriko ditu martxan bere autobus lineetan. Horietako batzuk betiko dira eta beste batzuk, berriz, udan zerbitzua hobetzeko neurriak dira.

Ondorengo estekan informazio guztia aurkituko duzu.

> Informazioa ikusi (pdf)

Informazio panel elektroniko gehiago instalatu ditu Dbus-ek

IMG_5533_2Azken asteetan Dbusek autobusen iritsiera orduak adierazten dituzten panel elektroniko gehiago instalatu ditu autobus geltokietan eta jada ari dira informazioa ematen. Hauek dira zerbitzu hori eskaintzen duten geltoki berriak:

– Zubieta 14 (Erdialdean, 16-18 lineen berri emateko):

– Frantziskotarrak (Egian, 9-41 lineen berri emateko).

– Tabakalera (Egian, 9-42 lineen berri emateko).

– Madril 28 (Amaran, 17-24 lineen berri emateko).

Panel horiek jarrita, beraz, 16-Igeldo lineak eta 18-Apaizgaitegia lineak informazio sistema hori izango dute lehenengo aldiz beraien Erdialdeko geltokietako batean. Era berean, Egian instalatutako panelekin informazio sistema hobetuko da Atotxako autobus geltoki berriaren eta Norteko geltokiaren inguruan.

Horrez gain, Madril hiribideko 8an jarriko den panelari esker 26-Amara-Martutene linea erabiltzen dutenek autobusen iritsiera orduak kontsultatzen jarraitu ahal izango dute panel batean, hemendik aste batzuetara, 17-Gros-Amara linearen ibilbidea Miramoneraino luzatu ondoren Anoetan geratu beharrean Madril 28an geratzen denean, 26-Amara-Martutene lineak ordura arte egiten zuen geldialdia eginez, une horretatik aurrera 26 lineak Madril 28an geratuko baita. Horrela, 17-Gros-Amara-Miramon linea Anoetan egingo du geldialdia eta 26-Amara-Martutene linea, berriz, Madril 28an, justu orain egiten dutenaren kontra. Geltoki bietan egongo da panel elektronikoa.

Gainera, datozen egunetan hiru panel berri hauek hasiko dira funtzionatzen:

– Iparragirre (Grosen, 8-17-40-41 lineen berri emateko).
– Artzain Ona (Erdialdean, 5-16-18-25-40 lineen berri emateko):
– Maria Kristina zubia (Erdialdean, 17-27 lineen berri emateko).

7 panel berri hauekin, Dbusek jada 100 panel elektriko ditu hiriko auzoetako autobus geltokietan, 2005eko urtarrilean lehenengoak jarri zirenez geroztik. Panel hauek Dbusen geltokien %20ari zerbitzua ematen diete. Era berean, Dbusek unitate gehiago instalatzea espero du, erabiltzaileentzako informazio zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

Panel elektronikorik ez duten gainerako geltokietarako, autobusen iritsiera orduak geltokian dagoen QR kodearen bitartez kontsultatu daitezke, Bluetooth bidez SMS bat bidaliz geltokiaren kodearekin.

Gainera, Dbusek mugikorretarako doako aplikazio bat dauka iOSerako eta Androiderako, iritsiera orduak azkar eta erraz kontsultatu ahal izateko, edozein lekutatik eta edozein unetan. Web orrian ere kontsultatu daitezke iritsiera orduak.