BERTAN-BEHERA – Aldaketak Donostia Maratoia dela eta – Azaroaren 24a, igandea
Oharra: azaroaren 24ko Donostia / San Sebastian Maratoia bertan-behera geratu denez aurreikusitako aldaketak ez dira gauzatuko.
Oharra: azaroaren 24ko Donostia / San Sebastian Maratoia bertan-behera geratu denez aurreikusitako aldaketak ez dira gauzatuko.
Azaroaren 25ean, astelehenean, manifestazioa egingo da Donostian, 18:40etik 20:00etara gutxi gorabehera, eta ondorioz aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
Aldaketa guztiak ikusgai,hemen (pdf).
Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2024ko Aste Nagusian. Abuztuaren 10etik, larunbata, 17ra, larunbata, 805.580 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2023an erregistratutako 769.121 bidaiak baino %4,7 gehiago izan dira, eta 2010an, erregistratutako 800.945eko kopurua ere gainditu da. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.
Hona hemen hirian autobusa gehien erabiltzen den Aste Nagusien rankinga:
Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.
Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, asteazkena, abuztuaren 16an, ostirala, eta abuztuaren 12an, astelehena, erabili da gehien autobusa; izan ere, 116.884 bidaia, 115.239 bidaia eta 109.122 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.
Hau da bidaien kopurua egunez egun:
Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 200.629 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 170.535 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 134.809 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 86.905 bidaiarekin; eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 82.901 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 25.754 bidaia erregistratu dira.
Gautxorien lineen erabilera, berriz, %5,9 jaitsi da 2023ko datuekin alderatuta, 38.272 bidai erregistratu baitira. Halaber, Illunbera joateko autobusen zerbitzuak %11,2ko bidaiari jaitsiera izan du 2023ko datuekin alderatuta, 4.043 bidaia zenbatu baitira.
Informazio gehiagorako, begiratu www.dbus.eus webgunean edo galdetu 900 840 146 telefonoan.
Uztailaren 13tik, larunbatez, irailaren 1era, igandez, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bidez, berriro lotuko dute Illunbeko aparkalekua hiri erdialdearekin autobus bidezko anezka zerbitzua bat jarriz.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak gogorarazi duenez, “zerbitzua batez ere uda garaian hiria bisitatzen duten pertsonei zuzenduta dago, eta Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako hiri erdialdearen arteko joan-etorriak errazten ditu, garraio publikoa sustatzeko eta hiriko trafikoa murrizteko”.
Yarzak nabarmendu du, halaber, “2020ko uztailean ekimen hau abian jarri zenetik, bisitatzen gaituztenek oso ondo hartu dutela zerbitzua, eta hala erakusten dutela 2023ko datuek, izan ere, orduan 37.715 bidaia egin ziren eta aurreko urtean, berriz, 23.401”.
Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 13tik, larunbata, irailaren 1era, igandea, eta, orain bezala, bi geltoki izango ditu:
Nobedadeak zerbitzuan
Aurten, udako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean zerbitzu horren erabilera sustatzen jarraitzeko, Udaleko Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentuak akordio bat egin dute, hirira sartzeko errepide nagusietan jarritako panel argidunen bidez zerbitzuaren berri emateko eta ibilgailu pribatuak aparkaleku horretara gidatzeko.
Aurreko urteetan ez bezala, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.
Bidaia garraio txartelarekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.
Autobus %100 elektrikoa
Illunbetik hiri erdialdera joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloko autobusa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikorako ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.
Igarako aparkalekua
Illunbeko aparkalekuaz eta bere anezka zerbitzuaz gain, Igarako gainazaleko aparkalekua (Bernardo Estornes Lasa kalea) prestatzen ari da Udala, Park and Ride edo disuasio aparkaleku gisa.
Aparkaleku horrek 220 plaza izango ditu, doakoa izango da eta konexio garrantzitsuak ditu Dbuseko linea erregular hauekin:
Aparkalekurako sarbidea librea eta doakoa da, baina gehienez 24 orduz aparkatu ahal izango da bertan, txandakatzea errazteko.
Manteo inguruan obrak direla eta, gaurtik aurrera, urtarrilak 12, ostirala, eta obrak amaitu arte, Mariaren Bihotza geltokia metro batzuk aurrerago egingo da (behin-behineko postea elizaren ondoan).
Easo-San Bartolomeko obrek beste fase batean daudenez, urriaren 2tik aurrera, astelehena, aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzu hauetan:
Ez dute San Bartolometik zirkulatuko, eta Easotik, Askatasunaren Hiribidetik eta Urbietatik jarraituko dute. Easo 27an geldialdia egingo dute, eta bukaerako geldialdia Urbieta 38an egingo dute, orain arte bezala.
Berriro Easo 27an egingo dute geldialdia, eta Easo 19ko geltokia ibilbidetik kenduko da.
Gernikako Arbolatik, Foruetatik eta Etxaidetik zirkulatzen jarraitzen dute orain arte bezala. Pasa den ekainean ezarri ziren aldaketak mantentzen dira.
Ekainaren 23an, ostiralean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, osteguna, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.
Era berean, uda honetan berriro jarriko da abian Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko anezka zerbitzua, eta Atotxa Erreka eta Antiguo lotuko dituen mikrobus linea berri bat ere jarriko da abian.
Irakurri gehiago (pdf)
Easo kaleko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, ekainak 5, eta beste abisu bat eman arte, Dbuseko linea hauetan aldaketak egongo dira: 19-Aiete-Bera Bera, 21-Mutualitateak- Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37– Rodil-Zorroaga eta B2-Aiete-Bera Bera.
– Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko dute Okendorantz eta Boulevarderantz.
Easo plazako geltokia eta Easo 19koa kendu egingo dira, eta Gernikako Arbolara lekualdatuko dira.
– Amara alderantz: ibilbide normala.
– Konkorrenea alderantz: Easo Plaza-Amara geltokitik aurrera, Morazatik jarraituko du, Urbietatik eta Mendeurrenetik, Parke kalea, Gernikako Arbola, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19ko kenduko dira, Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
– San Roke-Matia alderantz: ibilbide normala.
– Zorroaga alderantz: ibilbide normala.
– Erdialderantz: Easo 27ko geltokia Easo 19ra lekualdatuko da.
Aurreikusita dago irailaren 1etik aurrera, osteguna, Dbusen tarifen aldaketa indarrean jartzea, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak abuztuaren 4an onartu zuenaren arabera, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuari dagokionez. Errege Lege Dekretu horren bidez, %50eko deskontua aplikatzen da garraioko abonuetan (ordainketa Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin). Tarifen aldaketa aurtengo abenduaren 31ra arte indarrean egongo dela aurreikusten da.
Gainerako tarifei dagokienez, aldaketarik gabe mantentzen dira.
Beraz, hau da datorren irailaren 1etik aurrera indarrean egongo den Dbusen tarifa sistema berria:
Bidai txartela |
2022ko irailaren 1a baino lehenagoko prezioa |
2022ko irailaren 1etik aurrerako prezioa |
Noizbehinkako bidai txartela |
1,85 € |
1,85 € |
Gaueko bidai txartela |
2,50 € |
2,50 € |
MUGI Txartela |
|
|
1-20 bidaia |
0,96 € |
0,48 € |
21-50 bidaia |
0,78 € |
0,39 € |
51. bidaiatik aurrera |
0,19 € |
0,09 € |
MUGI Txartel anonimoa |
1,26 € |
0,63 € |
BAT eta BARIK txartelak |
0,96 € |
0,48 € |
Ekainaren 23an, ostegunean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, asteazkena, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.
Informazioa ikusi (pdf)