Category : Linea 41 eu

Informazio panel elektroniko gehiago instalatu ditu Dbus-ek

IMG_5533_2Azken asteetan Dbusek autobusen iritsiera orduak adierazten dituzten panel elektroniko gehiago instalatu ditu autobus geltokietan eta jada ari dira informazioa ematen. Hauek dira zerbitzu hori eskaintzen duten geltoki berriak:

– Zubieta 14 (Erdialdean, 16-18 lineen berri emateko):

– Frantziskotarrak (Egian, 9-41 lineen berri emateko).

– Tabakalera (Egian, 9-42 lineen berri emateko).

– Madril 28 (Amaran, 17-24 lineen berri emateko).

Panel horiek jarrita, beraz, 16-Igeldo lineak eta 18-Apaizgaitegia lineak informazio sistema hori izango dute lehenengo aldiz beraien Erdialdeko geltokietako batean. Era berean, Egian instalatutako panelekin informazio sistema hobetuko da Atotxako autobus geltoki berriaren eta Norteko geltokiaren inguruan.

Horrez gain, Madril hiribideko 8an jarriko den panelari esker 26-Amara-Martutene linea erabiltzen dutenek autobusen iritsiera orduak kontsultatzen jarraitu ahal izango dute panel batean, hemendik aste batzuetara, 17-Gros-Amara linearen ibilbidea Miramoneraino luzatu ondoren Anoetan geratu beharrean Madril 28an geratzen denean, 26-Amara-Martutene lineak ordura arte egiten zuen geldialdia eginez, une horretatik aurrera 26 lineak Madril 28an geratuko baita. Horrela, 17-Gros-Amara-Miramon linea Anoetan egingo du geldialdia eta 26-Amara-Martutene linea, berriz, Madril 28an, justu orain egiten dutenaren kontra. Geltoki bietan egongo da panel elektronikoa.

Gainera, datozen egunetan hiru panel berri hauek hasiko dira funtzionatzen:

– Iparragirre (Grosen, 8-17-40-41 lineen berri emateko).
– Artzain Ona (Erdialdean, 5-16-18-25-40 lineen berri emateko):
– Maria Kristina zubia (Erdialdean, 17-27 lineen berri emateko).

7 panel berri hauekin, Dbusek jada 100 panel elektriko ditu hiriko auzoetako autobus geltokietan, 2005eko urtarrilean lehenengoak jarri zirenez geroztik. Panel hauek Dbusen geltokien %20ari zerbitzua ematen diete. Era berean, Dbusek unitate gehiago instalatzea espero du, erabiltzaileentzako informazio zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

Panel elektronikorik ez duten gainerako geltokietarako, autobusen iritsiera orduak geltokian dagoen QR kodearen bitartez kontsultatu daitezke, Bluetooth bidez SMS bat bidaliz geltokiaren kodearekin.

Gainera, Dbusek mugikorretarako doako aplikazio bat dauka iOSerako eta Androiderako, iritsiera orduak azkar eta erraz kontsultatu ahal izateko, edozein lekutatik eta edozein unetan. Web orrian ere kontsultatu daitezke iritsiera orduak.

Geltoki berri bat 26, 41 eta B4 lineetan

Urumea ibaia bideratzeko Martutenen egiten ari diren lanak direla eta, abenduaren 28tik aurrera, astelehena, 26 lineak (Amara-Martutene), 41 lineak (Martutene-Egia-Gros) eta B4 Gautxori zerbitzuak (Amara-Erriberak-Martutene) ibilbidea berriro aldatuko dute geltoki berri bat gehituz, bi norabideetan: “Rotonda Lugañene” geltokia izango da eta Lugañeneko biribilgunean egongo da kokatuta. Halaber, “Lugañene” geltokia, orain dela gutxi jarri zena, zerbitzurik gabe geratuko da. 

Zerbitzua honako hau izango da: 

Martutene alderantz: Antzietatik, geldialdia egingo dute Rotonda Lugañene geltokian eta Sarrueta pasealekutik jarraituko dute Martutene pasealekura. Ondoren, Futbol zelaia geltokian geldialdia egingo dute eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute Ibai Alde eta Pilareko Andra Mariaraino.  Renfe Martutene eta Lugañene zerbitzurik gabe geratuko dira. 

Erdialderantz: Pilareko Andra Maritik Larrun Mendiraino jarraituko dute eta Martutene 65 geltokian geldialdia egingo dute. Martutene pasealekutik Sarrueta pasealekura joango dira geldialdia egiteko Rotonda Lugañene geltokian. Martutene 53 geltokiak zerbitzurik gabe jarraitzen du.

Martutenen lineen aldaketak 2015 abendua

Gainera, abenduaren 28tik aurrera, 26-Amara-Martutene lineak lehenengo irteera aurreratuko du Martutenetik lanegunetan. Zerbitzua goizeko 07:02an hasi beharrean, 07:00etan hasiko da.

 

Irakurri

Dbusek 13, 37 eta 41 lineetan ordutegi eta geltoki batzuk aldatuko ditu zerbitzua hobetzeko

IMG_20140723_1220202014ko irailaren 1etik, astelehenetik, aurrera, Dbusek 13, 37 eta 41 lineetako geltoki eta ordutegi batzuk aldatzeko neurri berriak jarriko ditu martxan. Erabiltzaileek eskatuta hartuko dira neurri horiek eta autobus linea horietan zerbitzua hobetzea eta herritarrek garraio publikorako sarbide hobea izatea eragingo dute.

Ikusi informazio gehiago (pdf)