Category : Linea 45

San Sebastian Eguna 2025: aldaketak eta zerbitzu bereziak

Urtero legez 2025eko San Sebastian eguna dela eta, zenbait aldaketa egingo dira Dbusen zerbitzuetan. Helduen eta haurren danborradek aldaketak eragingo dituzte autobusen ibilbide eta geltokietan, eta San Sebastian bezperan zein egunean bertan Gautxori zerbitzuak eskainiko dira.

 

Ibilbide eta geltoki aldaketak auzoetan danborradak direla eta

Auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 17an, 19an eta 20an ondorengo geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira:

Aldaketak ikusi (pdf)

Zerbitzu aldaketak haurren danborrada dela eta

Urtarrilaren 20an, astelehenean, Haurren Danborrada dela eta, 10:30etik 15:00etara gutxi gorabehera, ondorengo aldaketak egingo dira Dbusen lineetan:

Aldaketak ikusi (pdf)

Ibilbide eta geltoki aldaketak Erdigunean 

Urtarrilaren 20an, astelehenean, Danborradak direla eta Erdigunean ibilgailuentzat itxita egongo da 16:00etatik 22:00etara gutxi gora behera. Hori dela eta, ondorengo aldaketak egingo dira Dbusen lineetan:

Aldaketak ikusi (pdf)

Urtarrilaren 19a: azken irteerak eta Gautxoriak

Urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, Gautxoriak egongo dira gau osoan zehar.

Zerbitzuak ikusi (pdf)

Urtarrilaren 20a: azken irteerak eta Gautxoriak

Urtarrilaren 20an, bandera jaitsiera dela eta, gautxoriak egongo dira 2:00ak arte.

Zerbitzuak ikusi (pdf)

Dbus-eko autobusen erabilera handia San Tomas egunean

Pasa den abenduaren 21ean, larunbatean, 2024ko San Tomas eguna ospatu zen, eta egun horretan Dbuseko autobusen erabilera handia erregistratu da. 117.183 bidaia zenbatu dira, kopuruak behin-behinekoak badira ere.

Emaitza horiek kontuan izanda, bidaiarik gehien eduki duen larunbata da Dbusen historian, hiri zerbitzuak Donostian soilik ematen dituenetik. Kopuru horiek 2019an erregistratutakoak gainditzen dituzte; orduan ere San Tomas eguna larunbata izan zen eta 109.859 bidaia zenbatu ziren. Neguko ohiko larunbat batean baino 46.000 bidaia gehiago dira, halaber.

Lineaz linea begiratuta, hauexek izan ziren erabilienak:

  • 13-ALTZA: 17.236 bidaia
  • 5-BENTA BERRI: 13.387 bidaia
  • 28-AMARA-OSPITALEAK: 12.197 bidaia
  • 26-AMARA-MARTUTENE: 9.232 bidaia

Autobusen erabilera arrakastatsu hori lortzeko, DBUSek lineak indartzeko dispositibo berezia jarri zuen abian egun osoan zehar, 36 gidari eta autobus gehiagorekin.

Era berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtzionatu ahal izateko.

Bidaien errekorra lanegunetan

Joan den abenduaren 20an ere, ostirala, Dbus-en lanegun bateko erabileraren errekor berria erregistratu zen. Zehazki, 115.119 bidaia zenbatu zituzten. Berriro ere datu historikoa da, Konpainiaren historian inoiz ez baita hainbeste bidaia erregistratu hirian ekitaldi berezirik ez dagoen egun batean