Aldaketak apirilaren 1ean, asteartean, egingo den manifestazioa dela eta
Apirilaren 1ean, asteartean, manifestazioa egingo da Donostian, 11:30etik 12:30era gutxi gorabehera, eta ondorioz aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
Apirilaren 1ean, asteartean, manifestazioa egingo da Donostian, 11:30etik 12:30era gutxi gorabehera, eta ondorioz aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
Dbuseko tarifen aldaketa honela egitea aurreikusita dago:
1) Astelehenean, apirilak 7, MUGI, LURRALDEBUS, BAT eta BARIK txartelei aplikatuko zaizkien prezioak aldatuko dira. Garraio txartel horiekin ordaintzen duten erabiltzaileei %50eko deskontua egingo zaie orain ere. Hauek dira aplikatuko diren prezio berriak:
2) Noizbehinkako bidaia txartelari dagokionez, oraindik ez da aldaketa egiteko datarik ezarri; beraz, oraingoz tarifek berdin jarraituko dute, aldaketarik gabe. Aurrerago jakinaraziko da tarifa berrien indarrean sartzea, eta hauek izango dira:
Lorategi Hiriko obrak aurrera doazenez eta Aralar Mendilerroaren kalerako sarbidea itxita egongo denez, martxoaren 31tik aurrera, astelehenez, behin-behineko aldaketak egingo dira Dbuseko 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineek Loiolan egiten duten ibilbidean.
Larratxo alderantz, La Salleko biribilgunetik aurrera, 24 lineak Urkiko biribilgunerantz zirkulatuko du, eta lehen semaforoko oinezkoen pasabidea igaro ondoren geldialdia egingo du, Loiola Parking III izeneko geltoki berrian. Horrela, ez da Loiolako zeharbidera sartuko. La Salle, Patxillardegi eta Loiola Parking geltokiak kenduko dira, eta Loiola Parking III geltoki berrira lekualdatuko dira.
Era berean, Lorategi Hiriko bide berria linea horretarako egokitzen denean, linea horrek auzo berrian geldialdia egitea aurreikusita dago, horrela Loiola osoari zerbitzua emanda.
Antiguo alderantz, Egiako zubitik (Astiñene) Lorategi Hiriko bide berritik zirkulatuko du Loiola Parking geltokiraino Aralar Mendilerrotik eta Loiolako zeharbidetik sartu gabe. Aralar Mendilerroa 34ko eta Patxillardegiko geltokiak kenduko dira eta Loiola Parkingera lekualdatuko dira, eta puntu horretatik Loiolako Erriberetarako ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Oraingoz, Lorategi Hiriko bide berritik zirkulatuko du, baina geldialdirik egin gabe obren fase hau amaitu eta puntu horretan geltoki berri bat jarri arte.
Martxoaren 3tik aurrera, astelehenez, 43-Anoeta-Igara linea soilik itzulerako noranzkoan (Madril Hiribiderantz) geldituko da Colladon. Geltoki berri bat jarriko da (behin-behineko postea) Errondo pasealekuan Igara alderantz (Morlanseko biribilgunera iritsi baino lehen, Amarako Anbulatorioren ondoan). Hemendik aurrera Morlanseko biribilgunea hartzen du eta Igararantz jarraitzen du.
– Amara alderantz: Antiguotik Amararantz doanean bai egingo du geldialdia Colladon. Hortik Madril Hiribiderantz joango da Madrid 28 geltokira iristeko (bukaerako geltokia). Antiguo edo Igara alderantz joateko zerbitzu hori hartu nahi duten erabiltzaileek Colladon hartu beharko dute 5 minutu lehenago gutxi gorabehera (6:35 – 7:15 – 7:55 – 8:35 – 13:20 – 13:58 – 14:40 – 15:20 – 17:45 – 18:25 – 19:05).
–Igara alderantz: Errondo pasealekuko geltoki berritik Igara alderantz jarraituko du Colladon gelditu gabe. Antiguo edo Igara alderantz joateko zerbitzu hori hartu nahi duten erabiltzaileek hemen 8 minutu geroago gutxi gorabehera hartu beharko dute (6:43 – 7:23 – 8:03 – 8:43 – 13:28 – 14:06 – 14:48 – 15:28 – 17:53 – 18:33 – 19:13).
Dbusek jakinarazi du sare sozialetan iragartzen ari direla 2,95 euroren truke eros daitekeela bidaia kopuru mugagabea egiteko aukera ematen duen garraio txartela, eta ohartarazten du iragartzen den hori guztiz gezurra dela.
Era berean, erabiltzaile guztiei eskatzen die argitalpen horren estekan ez sartzeko, eta beren datuak ere ez sartzeko, horrek ekar dezakeen arriskuagatik.
Martuteneko gasolindegi zaharraren inguruko lanak hasi direnez, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Martutene lineetako ibilbide bukaerako geltokien kokapena aldatu da.
Ibai Alde geltokia (azken-aurreko geltokia) bidaiariak jaisteko izango da.
Boulevard alderantz joateko, Larrun Mendin hartu beharko da autobusa.
Ibai Alde geltokiaren ondoren autobusak Goizueta kaleraino jarraituko du eta han ibilbide bukaerako geldialdia egingo du, behin-behineko zutoin batean.
Boulevard alderantz joateko, Larrun Mendin ere geldituko da.
Garbitegiaren eremuan, oraingoz ezin izango dira bidaiariak igo, ezta jaitsi ere, eremua egokitu arte. Obrek aurrera egin ahala baliteke beste aldaketa batzuk egotea.
Obrak direla eta, gaurtik aurrera, urtarrilaren 7a, eta obrak amaitu arte, Errondo-Barkaiztegi geltokia bertan behera geratu da eta Colladora lekualdatzen da
Gaurtik, azaroaren 27tik, aurrera, 43-Anoeta-Igara linean Errondo Barkaiztegi geltokian, Igarako noranzkoan, eta Tolosa 138 geltokian, Amarako noranzkoan, bizikletak sartu ahal izango dira, ezarritako ordutegietan:
Negua: 9:30-12:30 / 14:00-17:00 / 20:00-23:00
Uztaila-abuztua: 9:30-12:30 / 14:00-18:00 / 21:00-23:00
Gaur urriaren 23a, asteazkena, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B3-Egia-Intxaurrondo lineek beren ibilbideak berreskuratzen dituzte azpiegitura berriaren gorabehera teknikoak konpondu ondoren. Horregatik, Mons 36, Zarategi 80, Txara I eta Baratzategi 3 geltokiak berriro prest geratzen dira.
Urriaren 19an, larunbatean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartetik hainbat jarduera antolatuko dira egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.