Dbus-ek 16 linearen lehen irteeraren ordua aurreratu du Igeldotik
Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 15, Igeldoko bizilagunek 16 linearen beste irteera ordu bat izango dute goizeko 7:00etan, Donostiako erdigunera joateko. Horrela, Dbusek ordu erdi bat lehenago egingo du lehen irteera 16-Igeldo linean, lanegunetan, auzotik bertatik abiatuta, orain arte goizeko 7:30ean irteten baitzen lehen zerbitzua. Boulevardetik, berriz, ohiko orduan egingo du lehen irteera.
Donostiako auzoan bizi direnek askotan eskatutako neurria da, denbora asko daramate-eta eskatzen Igeldon zerbitzua lehenago hasteko. Neurriaren bideragarritasuna aztertzeko, datorren astelehenean hasi eta ekainera arte, Dbusek zerbitzu gehigarri hau eskainiko du. Hala ere, zerbitzuaren erabileraren jarraipena egingo da, eta ekainean erabakiko da zerbitzuak jarraitzea edo ez, zerbitzuaren erabiltzaile kopuruaren arabera.
Zerbitzuaren ordutegia
Aldaketa horrekin, urtarrilaren 15etik aurrera, astelehenean, 16 linearen ordutegia hau izango da:
Irteerak Boulevard 19tik
Irteerak Igeldotik (Kanpina)
Anoeta – Aita Donostia inguruko obrak: 43 linearean ibilbidearen aldaketa
Anoeta-Aita Donostia plazaren inguruan egiten ari diren obrak direla eta, abenduaren 18an, astelehena, hasi eta obrak amaitu arte, 43-Anoeta-Igara lineak beste ibilbide bat egingo du Anoetarantz itzultzean.
Izoztegiko bidetik jaistean, Pio XII.erantz , Madril hiribiderantz eta Aita Donostia plazarantz zirkulatuko du. Errondo, Errondo Podavines eta Errondo Anoeta geltokiak ez dute zerbitzurik edukiko, eta horietan gelditu beharrean Colladon, Madril hiribidea 10ean eta Madril hiribidea 17an geldituko da. Ibilbide hasierako geltokia ez da aldatuko, eta Madril hiribidea 3an izango da.
Aldaketak, Easo-San Bartolomeko obrak direla-eta
Easo-San Bartolomeko obrek beste fase batean daudenez, urriaren 2tik aurrera, astelehena, aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzu hauetan:
- 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo
Ez dute San Bartolometik zirkulatuko, eta Easotik, Askatasunaren Hiribidetik eta Urbietatik jarraituko dute. Easo 27an geldialdia egingo dute, eta bukaerako geldialdia Urbieta 38an egingo dute, orain arte bezala.
- 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera:
Berriro Easo 27an egingo dute geldialdia, eta Easo 19ko geltokia ibilbidetik kenduko da.
- 21-Mutualitateak-Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga:
Gernikako Arbolatik, Foruetatik eta Etxaidetik zirkulatzen jarraitzen dute orain arte bezala. Pasa den ekainean ezarri ziren aldaketak mantentzen dira.
Zerbitzurik gabe geratuko da Unibertsitateen Zerbitzu Berezia
GI-20 errepideko obrak direla eta, eta obrek irauten duten bitartean, Unibertsitateen Zerbitzu Berezia zerbitzurik gabe geratuko da.
Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan, Easo kaleko obrak direla-eta
Easo kaleko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, ekainak 5, eta beste abisu bat eman arte, Dbuseko linea hauetan aldaketak egongo dira: 19-Aiete-Bera Bera, 21-Mutualitateak- Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37– Rodil-Zorroaga eta B2-Aiete-Bera Bera.
- 21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak:
– Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko dute Okendorantz eta Boulevarderantz.
Easo plazako geltokia eta Easo 19koa kendu egingo dira, eta Gernikako Arbolara lekualdatuko dira.– Amara alderantz: ibilbide normala.
- 36-San Roke-Aldakonea:
– Konkorrenea alderantz: Easo Plaza-Amara geltokitik aurrera, Morazatik jarraituko du, Urbietatik eta Mendeurrenetik, Parke kalea, Gernikako Arbola, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19ko kenduko dira, Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.
– San Roke-Matia alderantz: ibilbide normala.
- 37-Rodil-Zorroaga:
– Rodil alderantz: Antso Jakitunetik aurrera, Parke kalean jiratu eta Gernikako Arbolarantz egingo du, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo plazako geltokia, Easo 27koa eta Askatasunaren Hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.– Zorroaga alderantz: ibilbide normala.
- 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera:
– Erdialderantz: Easo 27ko geltokia Easo 19ra lekualdatuko da.
39-Urgull lineak ez du zerbitzurik emango udan
2023ko udan Dbuseko 39-Urgull mikrobus lineak ez du zerbitzurik emango.
Linea honek normalean ekaineko eta iraileko asteburuetan eskaintzen zuen zerbitzua, baita asteko egun guztietan ere ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean.
Eguneraketa: Aldaketak Dbuseko zerbitzuetan Marrutxipiko obrak direla-eta
Martxoaren 14an, asteartean, goiz erdian, Marrutxipi inguruan Saihesbidearen loturako obren aurrerapena dela-eta, Dbusen zerbitzuetan honako eragin hauek izango dira.
- 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara linea:
– Igara alderantz: ibilbide normala. Kotxetegiak-Mons geltokia funtzionatzen hasiko da berriro.
– Larratxo alderantz: Dbus-Kotxetegiak geltokitik Sibiliarantz jarraituko du, biribilgunean noranzko aldaketa egin, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino jaitsi, eta Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza). Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.
- 9-Egia-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineak:
– Egia alderantz: Mons 77ko geltokitik aurrera Mons pasealekutik joango dira, Zubiaurre Pasealekuraino jaitsiko dira, eta handik Fernando Sasiain kalera iritsiko dira. Dbus-Kotxetegiak geltokia funtzionatzen hasiko da berriro. Hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute, Matigotxotegirantz eta Egiarantz. Geltoki guztiak mantentzen dira.
- 29-Hego Intxaurrondo Sur linea:
– Intxaurrondo alderantz: Dbus-Kotxetegiak geltokitik Sibiliarantz jarraituko du, biribilgunean noranzko aldaketa egin, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino jaitsi, eta Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza). Mons 36ko geltokitik aurrera, ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.
- 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea:
– Larratxo alderantz: Matigotxotegitik datorrenean, biribilguneraino iritsiko da eta Fernando Sasiainetik jaitsiko da, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino. Gero, Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza), eta Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.
- B3-Egia-Intxaurrondo linea:
– Intxaurrondo alderantz: Sibiliatik behera datorrenean, biribilguneraino iritsiko da eta Fernando Sasiain kaletik jaitsiko da, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino. Gero, Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza), eta Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.
– Erdialderantz: Mons 77ko geltokitik aurrera Mons Pasealekutik joango da, Zubiaurre Pasealekuraino jaitsiko da, eta handik Fernando Sasiain kalera iritsiko da. Dbus-Kotxetegiak geltokia funtzionatzen hasiko da berriro. Hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo du, Matigotxotegirantz eta Egiarantz.
Geltoki guztiak mantentzen dira.
Dbusen tarifa sistema 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera
Urtarrilaren 1etik aurrera, Mugi txartelaren tarifetan dauden deskontuak mantenduko dira, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Batzarrak hala berretsi du-eta abenduaren 20an. Deskontuak joan den irailaren 1ean sartu ziren indarrean, eta %50eko deskontua aplikatu dira garraio abonuetan (Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin egindako ordainketak).
Beraz, hau da datorren urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo den Dbusen tarifa sistema:
|
Bidai txartela |
Prezioa 2023/1/1etik aurrera |
|
Noizbehinkako bidai txartela |
1,85 € |
|
Gaueko bidai txartela |
2,50 € |
|
MUGI Txartela |
|
|
1-20 bidaia |
0,48 € |
|
21-50 bidaia |
0,39 € |
|
51. bidaiatik aurrera |
0,09 € |
|
MUGI Txartel anonimoa |
0,63 € |
|
BAT eta BARIK Txartelak |
0,48 € |
38 linearen geltoki berria Molinaon
38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineak gaurtik aurrera autobus geltoki berria izango du, Molinao bidea 64, hain zuzen ere.
Geltoki berri hori, zutoin motakoa, inguruko auzotarrek eskatu dutelako jarri da eta Molinao Gaina eta Molinao plaza IIren artean dago kokatuta, Trintxerperako noranzkoan.


