Dbusen 19, 31, 36 eta B2 lineak dagoeneko geldialdia Easo 27an egiten ari dira
Easo 27ko lanak amaitu ondoren, gaurtik aurrera, irailaren 15a, astelehena, 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea eta B2-Aiete-Bera Bera lineek puntu horretan (Easo 27) egingo dute geldialdia, eta hala izango da behin betiko.
Irailaren 1etik aurrera 5 eta 25 lineek irteera gehigarriak izango dituzte
Irailaren 1etik aurrera, astelehena, irteera gehigarriak egongo dira Antiguoko lineetan.
- 5-Benta Berri linea: lanegunetan 23:15ean irteera bat izango du Boulevardetik eta 23:35ean beste irteera bat Errotaburutik.
- 25-Benta Berri-Añorga linea: lanegunetan eta jaiegunetan 00:00etan irteera bat izango du Boulevardetik eta horrek Beriotik zirkulatuko du. Jaiegunetan 23:14ean Errekaldetik Erdialdera ematen den irteera 10 minutu atzeratuko da, 23:24ra, eta Boulevarderaino iritsiko da.
23 eta 32 lineak: bukaerako geldialdia San Bartolome 3n
Abuztuaren 25etik aurrera, astelehena, 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineek ibilbidea behin betiko aldatuko dute eta Easotik eta San Bartolometik igaro ondoren, San Bartolome 3 geraleku berrian ibilbide bukaerako geldialdia egingo dute. Urbieta 38ko geralekua kendu egingo da.
Abuztuko zerbitzuak 27 Poligonoan eta 43 linean
- Abuztuan Dbusek zerbitzu murriztua eskainiko du lanegunetan 27 Poligonora, 26-Amara-Martutene linean ezarritako ordutegien arabera.
Ordutegiak honakoak izango dira:
– Irteerak Boulevard-etik: 7:35 eta 14:30.
– Irteerak 27 Poligonotik: 13:00 eta 19:00.
- Halaber, gogorarazten da 43-Anoeta-Igara lineak ez duela zerbitzurik emango abuztuan.
19, 31, 36, B2 eta B4 lineetan: ibilbideen aldaketa Easo kalearen zati bat ireki delako
Easo kalearen zati bat ireki ondoren, uztailaren 14tik aurrera, astelehena, Dbuseko linea hauen ibilbideak aldatuko dira:
- 19-AIETE-BERA BERA, 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA, B2-AIETE-BERA BERA ETA B4-AMARA-RIBERAS-MARTUTENE:
19, 31, B2 eta B4 lineek Easo 19an egingo dute geldialdia.
- 36-SAN ROKE-ALDAKONEA:
36 lineak, Aldakonea alderantz, honako geldialdi hauek egingo ditu San Roke 7 geralekutik aurrera: Easo plaza, Easo 19 eta Askatasunaren Hiribidea 19, eta gero Mirakruzerako ibilbidea egiten jarraituko du. Easotik zirkulatzean, ez du geldialdirik egingo Gernikako Arbolan.
Oraingoz, 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak eta 37-Rodil-Zorroaga lineak Gernikako Arbolatik eta Foruetatik ibiliko dira, ibilbidea mantenduta. Obren hurrengo fasea amaitu ondoren, lineetan beste aldaketa batzuk egingo dira, eta horren berri emango da.
Dbusek ohartarazten du sare sozialetan iruzurra egiten ari direla
Dbusek jakinarazi du sare sozial batzuetan zabaltzen ari dela Dbusen zein Donostian bidalatzeko garraio txartelak doan, edota prezio baxuan eskuratu daitezkeela, eta hori erabat gezurra dela.
Era berean, erabiltzaile guztiei eskatzen zaie argitaratutako mezuaren estekan ez sartzeko, eta beren datuak ez sartzeko estekan, horrek ekar dezakeen arriskuagatik.
Dbusek bere kanal ofizialak erabiltzen ditu beti bere jarduerak jakinarazteko
39-Urgull lineak ez du zerbitzurik emango udan
Udan Dbuseko 39-Urgull mikrobus lineak ez du zerbitzurik emango.
35 lineak markesina izango du Ospitaleen eremuko geralekuan
Gaurtik aurrera, asteartea, maiatzak 20, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineak Ospitaleen eremuan duen abiaburuko geralekua lekuz aldatuko da, eta errepide nagusiaren ondoan jarriko da. Errepide nagusitik zirkulatzen duenez, Onkologikoa II geralekua berreskuratuko da.
Kokapen aldaketa honen helburua da obrak dauden ingurunea saihestea eta geralekuak markesina bat izatea, erabiltzaileak erosoago egon daitezen.
Dbusek ohartarazten du sare sozialetan iruzurra egiten ari direla
Dbusek jakinarazi du sare sozialetan iragartzen ari direla 2,35 euroren truke eros daitekeela bidaia kopuru mugagabea egiteko aukera ematen duen garraio txartela, eta ohartarazten du iragartzen den hori guztiz gezurra dela.
Era berean, erabiltzaile guztiei eskatzen die argitalpen horren estekan ez sartzeko, eta beren datuak ere ez sartzeko, horrek ekar dezakeen arriskuagatik.
Dbuseko tarifa sistema apirilaren 7tik aurrera
Dbuseko tarifen aldaketa honela egitea aurreikusita dago:
1) Astelehenean, apirilak 7, MUGI, LURRALDEBUS, BAT eta BARIK txartelei aplikatuko zaizkien prezioak aldatuko dira. Garraio txartel horiekin ordaintzen duten erabiltzaileei %50eko deskontua egingo zaie orain ere. Hauek dira aplikatuko diren prezio berriak:
- Hileko 1. bidaiatik 20. bidaiara: 0,49€
- Hileko 21. bidaiatik 50. bidaiara: 0,40€
- Hileko 51. bidaiatik aurrera: 0,10€
- Mugi txartel anonimoa: 0,65€
- Bat eta Barik txartelak: 0,49€
2) Noizbehinkako bidaia txartelari dagokionez, oraindik ez da aldaketa egiteko datarik ezarri; beraz, oraingoz tarifek berdin jarraituko dute, aldaketarik gabe. Aurrerago jakinaraziko da tarifa berrien indarrean sartzea, eta hauek izango dira:
- Eguneko noizbehinkako bidaia txartela eta eguneko 30 minutuko bidaia txartel digitala (QR edo banku txartela eta gailu mugikorrak): 1,95€ (1,85€ gaur egun)
- Gaueko noizbehinkako bidaia txartela eta gaueko 30 minutuko bidaia txartel digitala (QR edo banku txartela eta gailu mugikorrak): 2,65€ (2,50€ gaur egun)
- QR bidaia txartela, 24 ordukoa: 6,40€ (6€ gaur egun)
- QR bidaia txartela, 48 ordukoa: 10,60€ (10€ gaur egun)
