Mugi txartelen kargak aktibatzea Dbuseko autobusetan
Jada aktibatu daitezke Dbuseko autobusetan internet bidez egiten diren MUGI txartel pertsonalizatuen kargak.
– Mugi txartel hobaridun berri bat erosterakoan, lehenengo karga kiosko batean egin behar da, eta gutxienez behin bidaiatu txartel horrekin. Ondoren, Mugi-ren webgunean erregistratu eta txartela bertatik kargatu ahal izango da, ondoren Dbusen karga hori aktibatzeko.
– Kargak MUGIren webgunean egin behar dira. Dbusen mugikorretarako app-aren bertsio berriak MUGIren webgunerako esteka bat dauka eragiketa errazteko, baina kargak ez dira Dbusen webgunean egingo, ez eta Dbusen app-ean ere.
– Online egiten diren kargak 20 minutura gutxi gorabehera erabilgarri daude Dbuseko autobusetan.
– Gidariaren postuaren ondoan kokatuta dauden txartel makina berrietan baino ez dira aktibatuko kargak. Txartelak ezingo dira balioztatzeko gainerako makinetan aktibatu.
– Norbait gurpildun aulkian edo haur aulki batekin igotzen bada autobusera, beharrezkoa izango da pertsona bera edo beste norbait gidariaren ondoko txartel makinara hurbiltzea karga aktibatu ahal izateko.
– Makinetan txartelen diru kargak aktibatu daitezke, baina EZIN DA diru kargarik egin.
– Diru karga bat aktibatzen den bakoitzean, txartel makinak saldoaren egiaztagiri bat inprimatuko du, eta erabiltzaileak eskatu ezean gidariak gordeko du egiaztagiria.
– Erabiltzaileak bidaia txartelarekin ordaintzen duen unean bertan aktibatzen da diru karga. Ez da beharrezkoa aparteko ezer egitea, ez eta gidariak esku hartzea ere, beste operadore batzuetan hala bada ere.
Ordutegi aldaketa 43-Anoeta-Igara linean
Bidaiariei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoarekin, maiatzaren 2tik aurrera, asteartea, irteera batzuk aldatu egingo dira 43-Anoeta-Igara linean. Irteera berriak ondorengoak dira:
– Irteera berriak Madril Hiribidea 3tik:
6:50 – 7:25 – 8:00 – 8:40 – 13:20 – 13:55 – 14:35 – 15:10 – 15:45 – 17:45 – 18:25 – 19:05
– Irteera berriak Igaratik:
7:05 – 7:40 – 8:15 – 13:05 – 13:40 – 14:20 – 14:55 – 15:30 – 16:05 – 17:30 – 18:10 – 18:50 – 19:25
26 eta 40 lineak: aldaketak apirilaren 3tik aurrera
Apirilaren 3tik aurrera, astelehena, 26-Amara-Martutene linearen irteera batzuk aldatu egingo dira 27. Poligonotik.
Irteera berriak 27. Poligonotik ondorengoak dira:
– 07:30ean (ez 7:35ean)
– 08:00etan (ez 8:05ean)
Era berean, apirilaren 3tik aurrera 40-Gros-Antiguo-Igara linearen 7:30eko irteera Ategorrietatik Beriotik joango da eta EZ du geldialdirik egingo Unibertsitatean eta Tolosa 112 geltokietan.
Hobekuntzak Aieteko Dbuseko geltokietan
Bidaiariei zerbitzu funtzionalagoa eta hurbilagoa eskaintzeko asmoarekin, Dbusek Etxadi aldean ematen duen zerbitzua hobetu du, aldaketa hauek eginda:
- Etxadi Parkea: geltoki hau metro batzuk atzerago eraman da, gutxi gorabehera Etxadi Parkea II geltokiaren parean egoteko. Geltoki horretan, B9-Amara-Errondo-Puio linea ez ezik 23-Errondo-Puio linea ere gelditzen da
- Borroto 20: 23-Errondo-Puio linea ez ezik, B9-Amara-Errondo-Puio linea ere gelditzen da.
Aldaketa horiek batu egin zaizkie uztailaren 1etik aurrera Aieten ezarrita dauden hobekuntzei; beraz, zonalde horretako bizilagunek konexio hobeak dituzte Dbuseko autobus sarearen bitartez.
26, 41 eta B4 lineen behin betiko zerbitzuak
Martuteneko obrak amaitu direla-eta, 2016ko irailaren 13tik aurrera Dbuseko 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineek jatorrizko ibilbideak egingo dituzte berriro Martutene aldean, zerbitzua hobetzeko aldaketa txikiren batekin.
Renfe Martutene (Martutene alderantz) eta Martutene 53 (Erdialderantz) geltokiek berriro emango dute zerbitzua, baina horiek ordezkatzeko prestatu zirenak (Rotonda Lugañene biribilgunea, Futbol zelaia eta Martutene 65) kendu egingo dira. Gainera, beste bi geltoki gehiago prestatuko dira:
– Tranbia 1: Martutene alderantz, Renfe-Martutene eta Ibai Alde artean.
– Campo Futbol Zelaia: Erdialderantz, Larrun Mendi eta Martutene 53 artean.
Era berean, ordutegiak ez dira aldatuko.
Geltoki berrien kokapena:
Dbuseko geltoki berri bat Añorgan
25-Benta Berri-Añorga eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga Dbuseko lineek geltoki berri bat dute Añorga aldean: Arzak-Enea II.
Geltoki berria Belartzako noranzkoan kokatuta dago, Añorga I eta Karmengo Ama geltokien artean, eta Arzak-Enea geltokiaren parean (Erdialderantz).
Geltoki berriak 16, 36, 37 eta B7 lineetan
Geltoki berriak 16, 36, 37 eta B7 lineetan
Aldaketak 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean
Martxoaren 7tik aurrera, astelehena, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linearen zerbitzua aldatu egingo da. Molinaorantz doazen ibilbide guztiak Molinao Gaineraino igoko dira, eta aurretik eta ondoren Molinao plazan geldialdia egingo dute, han 2 geltoki egongo dira eta: Bat, Molinao plaza I, Molinao Gain alderantz; eta, bestea, Molinao plaza II, Pasai San Pedro 49 alderantz.
Linearen ordutegiak ez dira aldatuko.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
Geltokien aldaketak Miramon inguruan
2016ko otsailaren 23tik aurrera aldatu egin dira Miramon aldeko Dbuseko geltokiak.
“Miramon” geltokia, zeina orain arte 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineetarako zen, Eureka Zientzia Museoaren aurrealdera igaro da eta geltoki horretan 28-Amara-Ospitaleak (markesina) eta 17-Gros-Amara-Miramon (zutoina) lineek baino ez dute geldialdia egingo, aurtengo otsailean Miramoneraino handitu baitzuen ibilbidea.
Era berean, beste geltoki bat prestatu da Mikeletegi pasealekuan; geltoki berriak “Mikeletegi-Miramon” izena du eta bertan 17-Gros-Amara-Miramon, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineek egiten dute geldialdia.
Geltokien kokapena
Zerbitzu gehigarriak: Amara-Antiguo eta Antiguo-Pio XII-Anoeta
Otsailaren 8tik aurrera EZ DIRA ESKAINIKO ondorengo zerbitzu gehigarriak:
1) Amara eta Antiguo artean:
– Irteerak Madrid 5-etik: 07:15 (Pio Barojatik)- 07:28 (Lugaritzetik)
2) Antiguo, Pio XII eta Anoeta artean:
– Zumalakarregi 9tik: 07:00 – 07:15 – 07:45
– Amerika plazatik: 06:55 – 07:10 – 07:40


