Berriak

DBUSek autobusen denborei buruzko informazio panel elektroniko gehiago jarri ditu auzoetan

paneles-web-sms.JPG.jpegDBUSek autobusak iristerako falta den denboraren inguruko informazioa ematen duten panel elektroniko berriak jartzen ari da autobus geltoki berrietan. Hurrengo egunetan martxan egongo diren panelak 8 geltoki huatekoak izango dira:

  • Ulia (José Elosegi etorbidean, 13, 14, 24 eta 31 lineen berri emateko)
  • San Martzial – Txapiñene 44 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko)
  • Martillum – Lauaizeta 33 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko) 
  • Mons 77 (Intxaurrondon, 9, 27, eta 33 lineen berri emateko)
  • Mons-Julimasene (Intxaurrondon, 8 eta 29 lineen berri emateko) 
  • Zarategi 71 (Intxaurrondon, 9, 27, 29 eta 33 lineen berri emateko) 
  • Amerika Plaza (Tolosa etorbidean, 5, 25 eta 27 lineen berri emateko) 
  • Bartzelona etorbidea 15 (Loiolako Erriberaken, 26, 27 eta 31 lineen berri emateko) 

 2005ean jarri ziren lehenengo panel elektronikoak. Ordutik hona, panel gehiago jarri dira progresiboki hiriko hainbat auzoetan, gaur egun 74 panel daude jarrita. 

8 panel berri hauekin, 82 izango dira hirian zehar instalatuta egongo diren panelak. Hau da panel hauen banaketa: 

 

  • Antigua: 14 panel elktroniko
  • Erdia: 18 panel elktroniko
  • Amara: 11 panel elktroniko
  • Gros: 10 panel elktroniko
  • Intxaurrondo: 5 panel elktroniko
  • Altza: 5 panel elktroniko
  • Bidebieta-Herrera-Ategorrieta: 7 panel elktroniko
  • Berio: panel elktroniko 1
  • Aiete-Miramon: 4 panel elktroniko
  • Igeldo: panel elktroniko 1
  • Egia-Norteko geltokia: 3 panel elktroniko
  • Loiola-Martutene: 2 panel elktroniko
  • Loiolako Erriberak: panel elktroniko 1

 Panel elktronikoa ez duten gainontzeko geltokientzat, bi urtetik hona autobusak iristeko falta duen denboraren berri jaso daiteke SMS eta web orriaren bitartez. Sistema hauen bitartez ez duzu zertan geltokian bertan egon eta informazioa telefono mugikorraren bitartez eska dezakezu, geltokiaren kodea ezagututa, edo Interneterako konexioa duen ordenagailu baten bitartez. 

Helburua zerbitzuaren kalitatea hobetzea da, eta hobekuntza hauek erabiltzaileek sumatu eta baloratzea. 

Iniziatiba hau Donostiako Tranbia Konpainiak jarri duen berrikuntza teknologikoaren baitan kokatzen da. Zerbitzua eta informazioaren kudeaketan hobekuntzak egiteaz aparte, hobekuntzak ere egiten ari dira ingurugiroaren arloan, ekarri diren autobus berriekin.

Irakurri

Obrak Katalunia Plazan, 8, 17, 40 eta 41 lineak ibilbide aldaketa

Abuztuak 18 asteartetik aurrera, katalunia plazan dauden obrak direla eta, zabaleta kaletik pasatzen diren zerbitzuak ibilbide berria izango dute:

Iparraguirre kaletik, zuzen, Miguel Imaz kalera joango dira eta gero Zurriolara egingo dute bira, Nafarroa Hiribideraino jarraituz.

  • Zurriola 20-an geltoki berri bat egongo da.
  • Zabaleta 32-ko geltokia Zurriola 36-ra lekualdatzen da.

Aldaketa honek linea hauetan izango du eragina: 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara; 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Martutene-Egia-Gros.

Irakurri

Aste Nagusian DBUS autobusen erabilera ugaria

viajeros_Semana_Grande.JPG.jpeg2009ko Aste Nagusian, hiribusen erabilera ugaria izan da eta errekor berria lortu da. Aste Nagusian, 801.237 bidaiarik erabili dituzte DBUS autobusak; hau da, joan den urteko aldi berberari erreparatzen badiogu, 28.785 bidaiaritan igo da kopurua.

DBUS autobusak Donostiako jaietako garraiobide erabilienen artean finkatu dira. Erabilera azken urteetan hazi egin da, zehazki, azken 4 urteotan 100.000 erabiltzaile gehiago erregistratu dira, hau da, % 15 gehiago.

Nabarmendu beharrekoa da joan den urteko kopurua zela ordura arte Donostiako autobusen erabilerari zegokion kopururik altuena.

Erabiltzaile gehieneko egunak abuztuaren 14a, ostirala, eta abuztuaren 12a, asteazkena, izan ziren, 110.169 eta 107.520 bidaiarirekin, hurrenez hurren.

Gaueko zerbitzuetan erabilera oso garrantzitsua izan da; izan ere, 110.000 bidaiari baino gehiago erregistratu dira su artifizialen ondoren egunero jarritako zerbitzu berezietan.

Hauek izan dira Aste Nagusian gehien erabili diren lineak: Amarakoa (21 eta 28 lineak) 143.304 bidaiarirekin, Benta Berri eta Añorgakoa (5 eta 25 lineak) 113.910 bidaiarirekin, Altzakoa (13 linea) 101.480 bidaiarirekin, Egia-Intxaurrondokoa (8, 9 eta 29 lineak) 94.218 bidaiarirekin, Martutenekoa (26 linea) 45.079 bidaiarirekin, Aietekoa (19, 23, 31 eta 32 lineak) 39.104 bidaiarirekin, eta Bidebietakoa (14 linea) 38.940 bidaiarirekin. Gainera, mikrobusen lineek 21.740 bidaiari garraiatu dituzte.

Hain bidaiari kopuru handiak lortzeko, DBUSek 25.000 zerbitzu baino gehiagoko hedapen zabala egin du egunotan; horretarako, 260 gidari eta aparteko 40 pertsona behar izan dira, batez ere ikuskatzaileak eta tailerreko langileak, autobusen flota guztiak funtzionatzeko eta koordinatzeko beharrezkoak.

Irakurri

DBUS-eko bidaiarien marka berria 2009ko lehen seihilekoan

2009ko lehen seihilekoan DBUSeko zerbitzuak erabili dituzten bidaiari kopuruak igoera nabarmena izan du. 13.749.681 izan baitira autobusa erabili duten bidaiariak. Aurreko urteko lehen seihilekoarekin alderatuta, 221.588 bidaiari gehiago egon dira aurten, eta 2005eko lehen seihilekoan baino 1.012.041 gehiago. 12.737.640 bidaiari egon ziren urte hartan.

Azken hamabi hilabeteetan, 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era, DBUSek bidaiari marka berria izan du, 28.224.373 erabiltzailerekin. Aurreko urteko garai berberean baino 719.621 bidaiari gehiago, eta azken hiru urtetakoekin konparatuz, 1.828.120 bidaiariko hazkundea egon da.

Datu hauekin Donostia autobusaren erabilera-biztanleko indizearen buruan jarraitzen du, beste hiri batzuekin alderatzen badugu.

Lineei dagokionez, erabiliena 28 AMARA – OSPITALEAK izan da, 2.355.279 bidaiarirekin, hurrengoa 13 ALTZA izan da, 1.833.466rekin eta hirugarrena 5 BENTA BERRI, 1.163.764rekin.

Autobusa gehien erabili diren hilabeteak ekaina 2.394.844 bidaiarirekin eta martxoa izan dira, 2.373.200 pertsonekin. Gutxien erabili direnak berriz, otsaila 2.237.201 bidaiarirekin eta apirila 2.146.694rekin izan dira. Hilabete motzenarekin eta Aste Santuarekin bat egiten dutenak, hain zuzen ere.

Erabileraren batez bestekoa hazten jarraitu du, azken urteetan bezala, bai lanegunetan, eta baita larunbata eta jaiegunetan ere, nahiz eta, normala denez, lanegunetan autobusen erabilera handiagoa izan, bateaz besteko 89.535 bidaiarirekin.

Garrantzitsua da lanegunetako hazkunde handia nabarmentzea, eguneko 2.500 bidaiari gehiagorekin. Larunbata eta jaiegunetan gainera, bidaiari kopurua hazten doa, azken urteetan bezala.

Lehen seihilekoaren erabiltzaileen %86,55ak garraio bonoak erabili ditu. Honen arabera, urteko lehen seihilekoan 11.897.410 bidaia egin dira bonoekin, aurreko urtean baino 535.662 gehiago, eta 1.852.271 txartel arruntarekin.

Era berean, aipagarriak dira 2007 eta 2008an ezarritako hileko bonoetan 400.00 bidaiarien hazkundea eman dela, bai eta Lurraldebus txartela erabili duten 640.000n bidaiariak.

Irakurri