Berriak

Martutene – Riberas de Loiola- Gros autobus zerbitzu berria

2008ko ekainak 23tik aurrera, DBUS-ek, Martutene Riberas de Loiola, Egia eta Gros-ekin zuzeneko konexioa izando duen autobusa ipiniko du, 41-MARTUTENE-EGIA-GROS linearekin, eta Loiolako geltokiak aldatuko ditu.

41 linearen luzapenarekin, Martuteneko bizilagunek zuzeneko konexioa izando dute Egia eta Gros-ekin, 30 minuturo astegunetan eta 60 minuturo igandetan.

Linea berri hau, Martutene auzoak zerbitzu gehiago edikitzea suposatzen du, 26-Amara-Martutene linea osatzen du. (Amara, Erdialdea eta Martuteneko konexioa).

Linearen luzapenarekin, 41 lineak Loiolan geltoki aldaketa izando du.
Ciudad Jardín-eko geltokia Riberas de Loiola eta Martutene-runtzko joateko balioko du, eta ez Gros-eruntz joateko

Loiolako bizilagunek, ondorengo geltokiak izando dituzte:
– Gros-runt: Patxillardegi, Loiola-Topo eta Loiolako Parking-a.
Autobusean Egía-Gros jarriko du.

– Martutene-runtz: Ciudad Jardín eta Liolako Parking-ean.
Autobusean Egía-Loiola-Martutene jarriko du.

Riberas de Loiolako bizilagunek, bi norabideetan, Juan Zaragüeta geltokian hartu beharko dute autobusa.

– Gros-eruntz: Autobusean Egía-Gros jarrito du.

– Martutene-runtz:Autobusean Egía-Loiola-Martutene jarriko du.

Martutenen autobusak 26 linearen ohizko geltokiak izango di-tu.

Irakurri

Donostia Kultura eta DBUS-en acordioa

Donostia kultura eta Dbus, Donostia kulturak Donostian dituen liburutegi publikoetan Dbus-ek argitaratutako liburuak kokatzeko akordiora iritsi dira.

Liburuak egongo diren liburutegiak ondorengoak dira:

– Biblioteca Central de Alberdi Eder
– Central Infantil
– Amara Ernest Lluch
– Oquendo
– Tomasene (Altza)
– Intxaurrondo Berri
– Loiola
– Lugaritz
– Larratxo
– Egia

Dbus-ek 2007 urtean zehar autobusetan doain banatutako liburu hauek, azken urteetako Donostia-Kutxa Literatur sariak dira.

Kutxak eta Dbus-ek, irakurzaletasuna eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko kan-painarekin jarraituko dute eta ondorioz, saritutako ipuin berriak doan oparituko dituzte autobusetan 2008an zehar, hileko azken igandean.

Akordio berri hau, apirilak 23an Liburuaren eguna, Dbus-ek egindako liburuen banaketak izandako arrakastaren jarraipena suposatzen du. Donosita Kulturak Gipzuzkoa enparant-zan ipinitako karpan, doain, Dbus-en 6000 liburu ale baino gehiago banatu ziren.

Irakurri

DBUS-ek bere autobus ontzidia berritzen du

Bere autobus ontzidia berritzeko lanean, DBUS-ek 12 autobus berri dauzka 2008ko urtarriletik hona. Horietatik hamaika, hamabi metroko autobusak dira eta bat, mikrobusa.

Hamabi metroko autobusak MAN Lion’s City A21 dira, eta mikrobusa, Mercedes Benz Sprinter WDB 906.

Autobus berri hauekin Konpainiak irudi eta erosotasunean aurrerapausoak eman nahi ditu, ibilgailu horiek diseinu eta ikusmolde aldetik modernoak baitira. Autobusak, zeinak erosoak eta ziurrak diren, diseinatuta daude material eta kolore erakargarriz, barrualde argi eta zabalak dauzkate, eserlekuak dira eroso eta anatomikoak, binilo-apar materialez eginak eta poliester-ehun euskarridunak.

Autobus guztiak irisgarriak dira eta ezaugarri hauek dauzkate: behe-zoru integrala, arrapala automatikoa, eskalerik gabeko sarrera, mugikortasun txikia dutenentzako erreserbatutako aulkiak, ume-kotxe eta elbarrien kotxeentzako leku zabalagoa. Era berean, gidatzeko hobeak dira gidarientzako aulki ergonomikoa baitaukate.

Autobusen karrozeria Carrocerías Burrillon-en egiten da eta honek ibilgailuak Donostiako behar berezietarako pertsonalizatzen ditu.

Modelo berrien ezaugarri tekniko aipagarrienak dira:

– Turbokonpresoredun diesel motorra, MAN D20LUH11 EEV, 270 ZP potentzia eta 10.518 zk zilindraia, common rail injekzio-sistemaduna.
– Martxa-kutxa automatikoa, ralentitzailea barne modelo ECOMAT 4 6HP554, aurreko 6 martxa eta atzeko martxa 1 dituena.
– Erdiko eta atzeko Ventura ate bikoitzak, kanpo aldera ate lerragarriak eta itxiera automatikoa 3 km/o abiadura gainditzean.
– Massats SAM1001 arrapala automatikoa, martxa eta ate-blokeoa du arrapala jaitsita dagoenean.
– Kneeling belaunka eskuin aldean ateak itxita daudenean eta ertzaren jaitsiera gutxi gorabehera 80 mm-koa.
– Balazta sistema EBS erregulazio automatikoduna, ABS blokeoren kontrako sistema eta ASR trakzio kontrola (etengailu bidez itzaltzen da).
– Thermoking Athenia aire egokitutako ekipoa eta klimatizazioa gidariaren lekuan.
– Aesys markako kanpoko linea adierazleak LED teknologia ultra-argia eta horizontalean ikusteko angelua (120º).
– Ukipenik gabeko ezeztatze ekipoak eta SAE sistema integratutako txartel sistema, informatzeko eta komunikatzeko.
– Erabiltzaileak informatzeko DVBUS berri kanala emititzen duten bi monitore.

Lion’s City-en motorrak modernoagoak eta efizienteagoak dira. Europako indarreko ingurumen araudiak betetzear gutxiago kutsatzen dute bai gasa botatzean eta baita zarata egitean. Azpimarragarria da autobus berriek apenas egiten dutela zarata.

Hurrengo 12 hilabetetan zehar autobus honen 20 unitate berri erosiko dira. Honetaz gain, 18 metroko bi autobus artikulatu berri ere, MAN NG313F bastidore dutenak eta Burillon-en egindako karrozeria izango dute. Autobus hauen erosketa izango da Konpainiak bere historian zehar egindako handiena.

2008an, lehen unitateetan MAN D2066 LUH21 bastidore motorrak muntatuko dira eta honek ahalbidetuko du autobus berriek EEV (Enhanced Environmentally-Friendly Vehicle: ibilgailu ekologiko egokitua) araudia betetzea, datorren Euro 5 araudia baino askoz ere gogorragoa dena.

DBUS-ek biodiesela bere ontzidian ezartzeko egitasmoarekin batera, autobus berri hauekin CO-a % 66,6, HC %77,2, NO %75 eta PM% 94,4 gutxitzen da eta gainera atmosferan kutsagarrien botatze maila gutxitzen da CO2 1.000 kg urtean ibilgailu bakoitzeko.

Autobus berriak martxan jartzen direnenean zaharrak baztertuko dira eta era berean, hurrengo hilabetetan linea berriek dakartzaten beharrei erantzun ahal izango zaie. DBUSen autobusen bataz besteko antzinatasuna gaur egungo 6,2 urtetik 4,5 urtera gutxituko da.

Era berean, ontzidi guztiek beteko dute %100ean irisgarritasun neurriak.

Mikrobusa, Mercedes Benz Sprinter City 65 WDB 906 modeloa da, eta ondorengo ezaugarri hauek ditu:
– Mercedes Benz 646.986 potentziadun diesel motorra 150 ZP pontentzia eta 2.148 zk zilindraia.
– Martxa-kutxa automatikoa, ralentitzailea eta atzeko trakzioa integratuta.
– Gurpil-aulkiak igotzeko arrapala automatikoa, martxa eta ate-blokeoa du arrapala jaitsita dagoenean.
– Kneeling belaunka eskuin aldean ateak itxita daudenean.
– Balazta sistema automatikoa EBS erregulazio automatikoduna, ABS blokeoren kontrako sistema, BAS larrialdi kontrola, eta ASR trakzio kontrola (etengailu bidez itzali) eta egonkortasun sistema ESP elektronikoa.
– Carrier aire egokitutako ekipoa eta klimatizazioa gidariaren lekuan.
– Aesys markako kanpoko linea adierazleak LED teknologia ultra-argia eta horizontalean ikusteko angelua (120º).
– Ukipenik gabeko ezeztatze ekipoak eta SAE sistema integratutako txartel sistema informatzeko eta komunikatzeko.

Microbus berri honekin guztira 9 dira DBUSek azken hiru urtetan erositako mikrobusak, eta hauekin hain arrakastatsuak izaten ari diren linea berriei erantzun ahal izango da.

Irakurri

DBUS-i saria garraio publikoaren bultzadarengatik

Vallinaren 10. urteurrenarengatik ospatutako ekiltadian, Donostiabusek, egun hontarako sortutako saria jaso du. Sari hau, Donostiabus-ek Donostiako garraio kolektiboari emandako bultzadarengatik eskeini da.
Apirilak 3ean Donostian ospatutako ekitaldian, hainbat agintari eta sektoreko hainbat pertsona bildu ziren. Eta Donostiabusek, beste perstona fisiko eta elkarte batzuekin batera, Vallinaren zuzendarien eskutik saria jaso zuen.

Donostiabus harro sentitzen da jasotako sariarengatik. Vallina, garraio publikoaren sektorean eta batipat, Donostiako taxietan prestigio handia duen enpresa bait da.

Irakurri

Klima aldaketaren kontrako telebistaren kanpainia internazionala

DONOSTIABUS, UNEP (United Nations Environment Programme) eta UITP (International Association of Public Transport)-rekin batera, garraio publikoa sustatzen duen klima aldaketaren kontrako Telebisten Nazioarteko Kanpainara batzen da. 
Horetarako, hurrengo hilabetetan zehar, autobusetako telebistetan kanpainaren “spot”-a igorriko da. Halaber, www.dbus.es web orrian bideoa ikus daiteke.

Kanpainia honen bitartez, hiritarrak kontzientziatu nahi dira garraio publikoa erabiliz, klima aldaketa laguntzen duten karbono igortzeak gutxitzen direla.

Irakurri

Internet bidezko bonobus txartelen birkarga

Duela egun batzuk aurrerapen teknologiko berria, internet bidezko birkarga, erabiltzen ari da Donostiabus konpainiak bere bonobus txartelak kargatzeko.

KUTXAK garatu duen sistema honen bidez, kutxanet-eko txartel atalean, donostiabuseko bonobus txartelak aurrez kargatu ahal dira.

Ekintza honekin erraz erantzun nahi izan zaie beste erabiltzaileen txartel ordainketa egiten duten kasuei adibidez, gurasoek seme-alaben edo enplegatzaileek langileen ordainketak egiten duten kasuei.

Funtzionamendua honako hau da:
1) Kutxaneteko txartel ataletik eta zordunketa atala aukeratuta, onuradun txanpon-txartelaren zenbakia eta birkargatu nahi den kopurua markatu behar da. Erabilera hau KUTXAK banatutako garraio txartelentzako bakarrik da baliogarria, guztira 200.000 inguru momentu honetan.

2) Aurrekarga egin ondoren titularrak kargatzeko eragiketa bukatu beharko du txartela Kutxako kutxazain batean sartuz. Kutxazainean “kargatzeko aginduen eguneraketa” aukeratu beharko du. Erabiltzen duen txanpon-txartelaren arabera, birkargatzeko aukera hauek bakarrik azalduko zaizkio, bonobus arrunta edo/eta hileko bonobusa. Momentu honetan, erabiltzaileak aurrekargaren kopuruaren arabera aukeratu ahal izango du bietatik, bonobus arrunta edo hileko bonobusa, zein kargatu. Eragiketa honetan kutxazainak ez du PIN-arik eskatzen.

Bigarren urratsa ez bada bete, aurrekarga ezeztatu ahal da kutxanetetik, baita txartelen bonobus ataletik ere, horretarako aurrekarga egindako kontua aukeratuz.

Ekintza berri honekin erabiltzaileei zerbitzu gehiago ematen diegu. Dagoeneko 7.000 erabiltzaile baino gehiagok eskuratu du duela hilabete batzuk Donostiabuseko autobusetan erabiltzen ari den kontakturik gabeko txartelak.

Egokia da gogoraraztea kontakturik gabeko txartel hauek eskuratzeko ez dela KUTXAKO bezero izan behar, nahiz eta KUTXAK banatu. Berez, momentu honetan txartelen %20ren jabeak ez dira entitate honen bezero baino txartelak birkargatu ditzakete KUTXAKO kutxazainetan beste entitateko zordunketa edo kreditu txartelen bidez.

Irakurri

DVBUS, Donostiako autobusetan komunikazio zerbitzu berria

Donostiako Tranbia Konpainiak, DTK, bere autobus guztietan DV-Bus informazio eta denbora-pasa kanala jarri du.
Kanal berri hau, bertako albisteak, nazionalak eta internazionalak dituen ataletan zatitua dago. Halaber, erabiltzaileak lehiaketetan parte hartu dezakete; osasun, elikadura, sukalde eta etxeko aholkuak jaso ditzakete; dauden aisia eskaintzak ezagutu edo meteorologia aurreikuspenak jaso ditzakete.

Autobus erabiltzaileak baita ere, garraio publikoaren eta trafikoaren azkeneko aldaketen berri jakingo dute.

Zerbitzu hau, Diariovasco.com-en argitaletxe elkartea eta El Diario Vasco egunkariaren multimedia berriemaile berria den Digital Vaskak kudeatzen du.

Irakurri